Gerratea Elgoibarren
Ainhoa Lodosa
Esaten dute Historia ageri idatziekin hasten dela. Bada beste historia bat, ordea, liburuetan azaltzen ez dena. Protagonista ezezagun horiek bizi izandako historia aurkitu nahi genuke. Hortaz bada, ondoko solasaldi hauek.
Jose Zubiaurre (1922, Elgoibar) Jubilatua
Treintaikuatruan, hogeitamalauan, hamen egon zan reboluziua «revolución del 21» esaten dana, eta orduan hasi ziren gerra aurreko lelengo liuak, lelengo liuak orduntxe hasi zian, el año treinta y cuatro. Geo, handik aurrera izan zian ba... huelgak eta reboluzio morukuak izan zian Bitorixan, da, bai, zeoze, orduan bazian holako liuak. Gero, berritz, trentaiseisian gerria erten aurretikan, Carlos Sotelo asesinau iñ zaben, haura zan, han... deretxiano ero oposiziokua, Fraga da dian moruen, ezta, haura zan jefia ero, eta haura asesinau iñ zeben. Esaten zeben guardia asaltuak ero... gobiernua izan zala haura hill zabana. Gero haura hill zabenian atxekixa harekin, eztakigu, erten zaben treintaiseisian Francok eta honek, republikian kontra. Hamen ba... lelengotikan ze esanik e etzakigun. Batzuk frentera jun biazala, ta frentia ze zanik erez. Hamalau urtekin eta gañera haiñ inorantiak giñan da, inorantiak baña!
Hamen jentia, tropak sartu zianian ere, tropak hor San Migelko zerian... kañoiekin da, plazatikan danak begira! Zirkua balitz moruan! Haiñ inorantzia handixa zauanez ba... Tropak sartu zian hona eta kao, tropak hona sartu aurretikan, hamen izan zian Donostiko jentia ta hor Trintxerpe aldeko jentia hamendik pasa zian. Hamendik pasa zianian joyerixek eta honek demoniokerixak, e... asaltau zitxusten. Hamen emakumiak eta umiek eta gelditxu iñ zitxusten eta erregistrau, batak joyak ta, dana gañian. Haura pasa zan da orduan gure etxera etortzen zian bonbarduen billdurrakin. Etortzen zian bai abioi batzu ere, baña... Hamen gu gorrixkekin geundenian, republikiakin geundela, ezaben sekula bonbardeau. Gero, hona sartu zian setienbrian hogeitabatian. Hoan sartu zian gañera esaten zeben, orduan, geizki sartu ziala. Zeaitxik, Azkaraten gelditxi biar zala, za hamen sartu zian "en cuña" esaten dana, ezta, hamen Muxkurutxu, San Pedrotikan Altzolara buelta guztian danak zeuden republikako tropak, ta sartu zian gaizki. Hoan sartu zian, gero berritz, goguan daukat, hamen Eibarrerako bidia dinamitxiakin itxitxa zauan, hor kanposantu aldian ero. Haura zabaltzeko bandua jo zaben plazan. Gizonak herrixan daudenak presentatzeko plazara, haura karreteria garbitzera, bestela fusilauta izango ziala.
Gero, moruak ere egon zian, pare bat konpañia ero, euren rantxeria ere zaukaten, hor plaza txikixan ta Arana Uribe zan tokixan. Han zauan len arboli bat ta han ibiltzen zian moruak bueltaka pipiakin, pelikuletan bezela.
Hamen hasi zian bonbardeuak el treinta y uno de disiembre. Estellako kañonazua zertu zanian. Goizero goizero gora beira eoten giñan ia abioirik azaltzen zan. Abioi bat etortzen zan, gorri gorri-gorrixa, ta haren misiua zan itxuria bonbak botatzia. Etortzen zan, bim bam bota ta alde itxen zaban, beldurraz etortzen zan itxuria. Gu desiatzen eoten giñan Francon abioi batekin txokatzen zan ero.
Hildakuak gurdixan bajatzen zitxusten, eta hamen kajetan sartuta lagatzen zitxusten gero hortik eruateko. Herrikuak, berriz, oseake, kanpokua hiltzen zanian ezan eoten enterraixorikan, bere herrira eruaten zitxusten. Oiñ, herriko mutilla hiltzen zanian, enterraixua izaten zan, eta bandiakin jotzen genduan. Daneri jotzen giñuen martxa funebre berdiña. Hau... Tesidorren martxia, bateri izan bestia izan, daneri berdiña. Hildakua lelengo Ayuntamientora eruan. Lelengotikan hil edo heriduten zanian bateonbat Kalamuan, Arratera ero Sa Pedrora ekartzen zeben andan. Ez soldauak, herriko jentiak. Izendauta eoten zian: "Fulano, fulano, egun honetan esaten zeben, hara juan biarra. Txandan ibiltzen zian egun batian bat ta bestian beste bat. Gero hiltzen bazan gurdixa kaleraño. Eta heriduten bazan kaleraño andan.
Jan asuntua, berriz, orduan ez zan ez lan ez, ezerez zauan, jentia ba... rantxura juten zan, ayuntamientuak rantxua ero holakua ematen zaban da... Esaten zeben orduan, lentejia ematen zan egunero, ta lentejia gustatzen ez da, alperrik izango zala hara jutia, gero gañera, pagau eiñ biako zala ta... ta hura gure gogoz kontra jateko ba... baña jendia, ixa danak, rantxora juaten zian. Han juten zian lapikuakin, gero arrautza bat ematen zaben da... Gure amak ahunda piku kilu zaukazen gerraurrian, da urik ez zaben eraten da pixau zan da hiru kilo irabazi. Gerra heldu da berrogei kilo irabazi!
Hamen fusilau zitxuaten Olasopekuak, apaiza, Don Celestino Onaindia, beste abade bat Markiñatik etorritxakua, sopletista bat ere bai "sin arte ni parte" esaten dana. Ze hau Zumarragako Zubixan zabillen, da haura bota zeben da han ibilli zan sokatirakin haura botatzen. Ta kao, obligauta eruan, da gero fotografixa baten ba... "¡Coño, éste es fulano...!" ikusi zaben da afusilau. Hamen unikamente Olasopekua eta Barrenakua ikusi gendun. Gu txabalituak giñan, Ayuntamientuan izan zan juiziua, harek bixeana. Harena izan zan gañera gizurrakin. Batek, napar batek, rekete batek, ze iñ zaban, horren etxera denuntziakin jun, da eskritua, norberak einda, kartia eruan, eta gero han billau baleu moruan, ta "aquí está" ze ta gorrixekin ixpixek ziala. Ze ta besarritxar inorante batzu, harek denuntziakin, abogau militarra, defensoria, ta dana, ta goizian, sin más, goizeko zazpiretan sentidu gendun rafagia kanposantu bertan. Olasopekuak bere etxian aurrian fusilau zitxusten! Don Celestino mezia ematen zauala eruan zeben Donostira. Zeñek pentsauko zaban abaria fusilauko zabenikan. Gero bakizu, fusilau ete deben ero! Gero beste bat Anjel Mutriku eta Gastezi pelotarixa, goguan daukat nola harrapau zitxusten Larruskaiñen. Ta atsaldeko hiruretan kamioi zar bat etorri zan, ta kamioian sartu zitxusten. Ta bankuan jarri zian, egurrezkuetan, ta Gastezi jarritxa zauan da, guardi zibil parejia sartu zan, ixo zan da, nun jarri ezekixala ta hola Gastezik lekua iñ zien eureni. Gero kamioia San Bartoleme kalian sartzerakuan, ixa alde itxerakuan, Anjel Mutrikuk ez zaban bururik jaso, hola bera begira. Harek igarri zion, akabo! Bera beira hola, eskuakin agur eitxen!
Soldauak konkistadoriak! Bai, ba... Soldauak danak neskekin ibiltzen zian! Tropak sartu zianian hamen Elgoibarko bat eurekin sartu zan, manduekin, kaballerixia erez! Artilleria de montaña zan haura. Harek gero jatekuak eruaten zitxuan frentera, Arratera. Holan, zazpi illabetian eon zan ez jan ez lo da ez lan. Badakizu ze izan zan politxa? Kanpaiak jotzen, oseake abioiak azaltzen zianian Muxkurutxun, dan! kanpaia jotzen zaben. Baña hor azaldu ta kanpaia jo orduko harek abioiak gañian. Ta jendiak: "¡no hay dereeho! estos están dormidos!" Ze dormidos da e! Han Muxkurutxutikan, ra! segiduan gañian, gu Aizpiriñera juten giñan. Bi pixu, ganbaria ta... A ze inorantzia! Sartu han da, han jo baleu bueño... ganbara zarra! Hantxe trankil! Ta gero eztakitx zeatxikan, haura ez zala seurua, gerora, e! Gero kanpantorrera. Kanpantorrian jo baleu kañonazorik akabo! Baña mentalidadia halaxe zaukagun, inorante batzuek! Ez eskola ta ezerrez.
Orduan radixorik ez zaben lagatzen da, proibiduta zauan, radixua zaukana aberatsa zan. Goikorrotan radixua zaukaten, panaderixian, da parte ofiziala entzutera jente asko juten giñan. Beste behin, goguan daukat, Amistadian, "Café la Amistad", gabeko hamarretan, hasten zan himnua ta denak tente eon biar. Da Jeronimo, haura sano bat zan, orduan "Leonbrun" Frantziako presidentia zan da harek "leonkus" zerbezia entendidu ta "biba Leonkus", ta "leonkus" esan, da multia!
Euskeria ezin eiñ, guk etxian da lagunekin, guk euskaraz eitxen gendun, baña edozeiñ tokitxan "¡oye chaval, habla en cristiano!" Baten akordatzen naiz ni, baten ternian guardia zibila zaozen, ta bi euskeraz. Ta esan zion batek: "¡A ver si hablarnos en cristiano!" Ta aldamenian zixen bat, alemana zan, ta Eibarren geratutakua ero, ta harek esan zion: "pues yo creo que no hay mejor lengua que lo que a uno le han enseñado sus padres". Euskeria completamente prohibido!
Elizan ere, elizan errosaixuak eta anak, mezie ta dana erderaz. Republika denboran bai, dana euskeraz, orduan treintaizinkuan izan zian Estatutuantzako botaziuak. Gero gerria erten da gero euskal dirua izan zan, baña hamen Francon partekuak ez gendun ezagutu. Hamen setienbrian sartu zian tropak eta handikan lau hilatera ero Bilbon izan zan dirua eiñ zabela. Guk ez gendun ezagutu.
Trentaiseisian ni Estartian niharduan, da lan iñ gendun. Ertan talleretik illuntxixan da pelota partiduak plazan bazeuden gu lanian. Ta jai goizian ere lan eitxen gendun, igandian, seiretan ero lanera illuntxiko zazpirak arte, sapatuan ere bai. Igandian seiretatik zortziretara lana, zortziretatik zortzi t'erdiak arte armustera etxera, zortzi t'erdietan mezia entzun da gero berriro lanera.
Orduan herrixan lauk agintzen zaben: botikarixuak, parrokuak, juezak eta sarjentuak guardia zibillena. Herrixan agintzen zebenak hoiek zian. Gerraurrian ere bai, jauntxuak, alkorta da dozena erdi lagun, beti ezpatia Don Antoniok ta, ez zauan oiñ bezela botziuak. Hamen sozialistia, gorrixa ero zan elizara juaten ez zana. Baña hamen ez zeuden asko, Eibar zan sozialistia. Oiñ denporak esan dau haiek gizon onak, xuxenak ta santuak ziala.
Zinia ere, parokuana zan. Orduan relijio asuntuan, gaztiak, luistarrak zian, kongregasiua. Haura zan kulturan ta hortxe mobitzen zana. Baña ostian zerikan, ez zauan ezer baterez. Asambleia zer zan ere ezakigun. Botikan bai Arrese, tau bost lagun biltzen zian, frankistak! Eurak? Baña bestela paretera! Goguan daukat Malaga hartu zutela ta bandua jo zaben, danak juateko. Alkatia orduan Falenge españolakua zan da esan zian: "tú por qué no fuistes?" ta nik eztakitx zer esan nion. Ba durua multia! Orduan ixa obligauta herriko gaztiak jun izan falangiakin desfile moruko zeoze eitxera. Durua egun bateko jornala zan! Handikan hiru hilabatera harek, alkatiak, aitxari bueltan eman zion durua.
Gerra denporan pasiara, Nelittonora ero. Eta han kañoia zauan. Tion baserrixa han goixan zauan ta hara ixo ta handik ikusten gendun nola botatzen zaben kañoiak. Haura zen gatza! Ene!
Beitxu, tropak sartu zianian, bakizu ze iñ zaben lelengo egunian sartu zianian? Kotxe gitxi zauan, da joizu kontua dozena erdia kotxe zeudela. Herrixan zeuden kotxe guztiak ta kamioi guztiak eruan zitxuan. Soldau danon artian dozena bat ero. Ta ze iñ zaben? Azkaratera argiripe ixo! Gero Azkaratetik argixekin bajatu. Da, ze ta tropak, bestiak, republikanuak Arratetikan da beira zeuden ta... Handikan: "hor mutillak! Badator fuerzia!" Berrizere allegau kalera ta berrizere argiripe buelta euron kotxiekin. Gau guztizan, gora ta bera, gora argiripe ta bera argixekin. "Hor mutillak! A ze fuerzia etorri dan!" ze, ta lau lagun zian, konpañia hiru ero eongo zian herrixan. Harek orduan etortzeko moruan, ta danak garbitzeko moruan. Baña tranpa hori eiñ zeben! Dozena bat kotxe ixo ta argixekin bajatu! Gau guztia hola. Hamen apurtu zanian frentia, aurrian ere bai. Mondrauen ta dana. Hamen danian eon zan zazpi hillabetian, Markiñan, Maltzatik, Intxortatik ta Mondrauen.
Pedro Barrutia (1920, Elgoibar) Okina eta elektrizista
Tropak sartu zianian registratzia zan asuntua. Rekisia zan asuntua. Rekisau eiñ biazabela automobilla, baña panaderuak giñan ta automobilla biar genduan. Baña ni gaztia nintzan, hamasei urtekin hasi nintzan automobillakin. Neretzako izan zan kastigua! alde batera ta bestera. Hamen komandantzia zauan, hor ibiltzen giñan, ta harek: "Oye vete a este sitio". Gero artillerixakuak automobilla biar zabele ta, juteko batera ta bestera. Eurak gasolinia eman da... ibiltzen nintzan ni atzera ta aurrera renaulakin, Renault del veinticuatro, estartari erositxakua. Gero ostian, gaurdixia Goikorrotan eotan zan, hamentxe gure panaderixan. Zentrala zauan Goikorrotan. Ardaua, arrautzak da eruaten nitxuan San Migel bentara, han tropak zeudezen ta. Batzutan pagau eitxen zeben.
Hildakuak ere eon zian. Asko klinikia zauan tokixan enterratzen zian, han zauan depositxua. Asko ere frentian enterrau. Depositxutik hurrengo egunian eruaten zitxuen. Jendia San Migeletik Urkiolara, hor Kalamuatik kamiñua eitxen ibilli zian, herriko jentia baserritxarrak. Txupatzalliak izaten zian da idixekin juan biar eztakitx nora, ta ez juatiagatikan bost duro eman da, gero mozkor-mozkor einda ibiltzen zian. Jendia ere afusilau zeben, hiru, ero... Olasopekua, Barrenakua, telefonua zala ta Eibarrekin berba eitxen zabela. Ze telefono ta ze demontre! Ikusi eziña zan dana.
Ni komandantzian nenguan, Zumaixa jun biarra naukan depositxu baten billa, erropia egosteko. alper-alperrikan ekarri gendun, ez zauan zorrixak kentzerik.
Hildakuak Kalamuatik, jetsi ta... hola izan giñan zazpi hillabetian. Antza deskantsau zan, da printzipe bat o hill zanian, izan zan atakia, Eibar bonbardatzia. Egun hartan mutillak juan giñan erreka aldera, ya han hasi zian abioiak hilleran botatzen. Desastria izan zan. Abioiak jun da etorri, geratu gabe. Gero esan zeben gorrixak izan ziala, abrillian hogeitaseixan. Karnizerixa izan zan. Nik hamasei urte naukazen ta amenazua besterik ez naukan, juteko ta juteko frentera.
Ermutik hona botatzen zeben kañonazuak. Menditxik ikusten zan fogonazua. Zu txistua entzuten zaudenian, jendia antxitxikan, hasi orduko pasauta dao haura kilometruak aurrera. Batek errekan jo zaban ta beste batek kuartel zarran aurrian, bat ero bi hil zian han. Gure zentralan albuan ere, lo nenguala pasau zan hogeitabost metrora.
Gorrixak, han ogi beltza jaten zebela ta hamen zurixa ta harrokerixia hor zauan. Holako bolluak beltzak hamen eskaparatian eon zian, zaixa ta gariñakin eindakua. Ogixa eitxeko amasadoriak ezin zaban masia eiñ, ta horrela katilluan ipiñi, sartu laban, ta handiak ateratakua bateon bati buruan emanda akabatzeko moruan. Ez zauan olixorik, ez kafe, ez azukre ez jaboirik. Guk jaboia etxian eitxen gendun. Garbantzo iriña, lenteje iriña ekartzen zeben, dandana txikitxu ta harekin itzen gendun ogixa ero holako zeoze. Almazenian sakuetan xaguak eoten zian. Botatzen gendun amasadorara ta hantxe urtetzen zian xagu umiak gorri-gorrixak. Higuingarrixa! Orduan harrapatzen zan guztia jaten zan. Olixua, oliba berde puro hori, pezeta bana pagatzen zan, "La Sevillana" ero... aberatsak eruaten zabena, da estrapeluan hamabi duro ere pagatzen zian. Sakotan ogixa eitxeko, merketxuaua eitxeko ogi zurixari artiriña sartzen ziogun, zeoz eiñ biazan merketzeko. Soñekuak ere eitxen zian, bat udarako ta beste bat negurako. Eitxen zan nausixan soñekua txikixantzako, orduan dana algodoia zan da, izan zian bat baño geixo mentekin abriguak eiñ zitxunak.
|