L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Mazantini aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Mazantini-3 (1992) —Hurrengo artikulua




 

 

Collage

 

Jesus A. Etxezarraga

 

«Haurren jostailu bihurtu baino lehen tipi barruan irautea erabaki duen Joseph buruzagiak, lotaldirik lotaldi, gogoratzen dituenak errepasatzen dihardu, eta bere aholkuek ez dutenez iadanik lehia berririk sortzen gazteen bihotzetan, bere makilari erasan egiten dio.»

        Eginpide agindua eskatzen zitzaizun baino ausardia eta adore gehiagoz ohoretsu kunplitu zenuen arren, tipi barrukaldean ezkutatu egiten zaren Joseph, sinets ezazu heroi elbarrrituorren semeon patua tristea dela, batez ere zu asesinatzeko kemenik ez dutenean, eta areago ere bakepeko inbasioaz, muga, izen, eta burrukarako inbokazio izendaturik gabe aurkitzen den erresuma zatikatu batean bizi behar dutenen kasuan.

        Joseph! Ai, ihes egitea eder zenean, eta herrimina noiz sendituko beldurrez genbiltzanean... eta ezin diezu azaldu zahartzaroa heldu baino lehen ezinezko burrukaren batetan bizia galtzeko esperantzaz joan zinenik. Eta eginak dituzun ibilpide menturatsuen kontakizun amaigabeak ximurrotako plegaduretan lehortzen utzi dituzunean, neu bakarrik natzaizu nire gaztetaroko alferrikako lanen lekuko leial eta mutu.

        Baina heroien seme izatea edozein herritan triste izanik ere, tristeagoa da oraindik zurekin errenditu ginenontzat seme hauekin burrukatzea eta heuren kantu eta inoraezezko berbaro hutsalak egunero entzun beharra. Etziren hauek errenditu eta mintzatu egin zinenean hantxe egon: «Uler egidazue eneok. Nire bihotza eri da, eta triste. Eguzkia oraintxe bertan dagoen toki hortatik aurrera ez dut gehiagorik burrukatuko.»

        Patuari ihes egitea posible zela uste genueneko bizikerarik ez zuten ezagutu, ez eta orduko etsipenik eta desesperantzarik jasan, hainbat gutxiago irabazlearen depresiorik. Arerioren gain amilduz, garaitzaren frogak eskuetan hartu ondoren bihotzaren poz haundiz etxera itzuli ginenean zuk esan zenituenak gogoratzen ditut oraindik: «Ausnar ezazue nire senitasunekook. Bizia kentzeak triskantzan zer pentsa ematen du, eta garaitzaren ospakizuna txikizio bihur daiteke.»

        Ai Joseph buruzagi! Desterrura bidali zaituzte semeok lotsariz jantzirik.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.