Eguneroko historia bat
Ildotik At Dagoen Baten Bat
Egunero gertatzen den historia horietako bat kontatuko dizuet. Baina bat besterik ez.
Egun batean, goiz argitsu batean, gizon bat zegoen ohe baten gainean lo. Jeiki zen momentuan ikusi behar zenuten, makar batzu zituen begietan! Hain haundiak zituen ze istant batean garbitzera joan zela. Jo!, gero ispiluan ikusi zuenean garbi garbia, eta piska bat orraztu eta moldatua: "Orain bai, orain pertsona bat ematen diat". Etxeko atea ireki eta eskaratzera iritsi baino lehen kale bateko denda batera joan behar zuela oroitu zen, baina zeinetara ez. Sarrerako bi ateetako batetik atera eta "Eguraldi bat politagoa egiten dik!" pentsatu zuen bere buruarentzat. Eguzki eder bat zegoen, kale guztian bazter bat ere ez zen izpi batek ukituko ez zuenik. Pausaje bat oso azkarra eramaten zuen. Kiosko batean egunkari bat erosi eta begirada bat azkarra bota ondoren korrika korrika abiatu zen elektrodomestiko denda batera, hozkailu batzu ikusi nahi bait zituen. Dendan sartu zenean gizon bat hurbildu zitzaion. Bere nahia adierazi bezain laister, batzu ikustera eraman zuen, "Honako hauek hotz bat ematen dute!, harritzeko modukoa! eros ezazu bat eta ikusiko duzu". Hala ari ondoren bat erosi zuen eta haietako egun batean etxera eramateko geratu ziren. Atera eta paseo bat ematera joan zen parke batetara ea denda hura non zegoen gogoratzen ote zuen. Baina bidean gertaera bat gertatu zitzaion, inork konta ezin lezakeen lasaitasun batekin zihoan parkearen barrena eta halako batean, harri koxkor batekin zipatu eta hanka bat irauli. Ai, aika hasi zen eta laister ondoratu zitzaion jende mordo bat. "Zer pasatu zaizu? esaten zioten denek harridura bateko muzinarekin Hanka bar irauli eta min bat hartu dut! Ez dakizue nolakoa!". Hainbeste jende zegoen eta gainetik bere gainean, ze azkenean esan zuen: "Bero bat ematen didazue, aldegin ezazue hemendik, edo bestela anbulantzia bati deitu eta esan pertsona bat gaizki dagoela eta etortzeko lehen bait lehen". Anbulantzia bat etorri zen eta ospitalera eraman zuten. Han denbora bat pasatu zuen oso luzea, eta ez zion inork atenditzen. Eta egarria zuen. Bero batzu pasatu ondoren badakizue nola sentitzen den bat, ezta?. Eta hango enfermera bati eskatu zion: "Aizu, egarri bat daukat! Ekarriko al zenidake mesedez ur baso bat?" Eta ekarri egin zion. Egun guztia hantxe igaro zuen, eta ez hori bakarra, gainetik ez zioten deus egin. Horrek negar batzu egiteko gogoa ematen zion! Horrek ere nazka bat ematen zion, amorrazio bat!.
Etxera joan eta ohean sartu zen eta nola optimista bat zen pentsatu zuen: "Egun bat, denbora bat alperrik galdua, pena bat da, baina..."
Eta lo bat egin zuen, eta amets bat, zoragarria! Eta ilusio bat izan zuen...! Eta zorion bat...!
|