L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Korrok aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Korrok-6 / Karlismoa hil da, biba Postkarlismoa (1985) —Hurrengo artikulua




 

 

Marinelak

 

Menetxol

 

        Aurten, Arturo Campionek "Gramatika Bascongada de los cuatro dialectos literarios" idatzi zueneko ehun urteurrena izanik, honen izena daraman euskaltegiak, ipui labur sari bat antolatu zuen, ikastoletako eta gau eskoletako ikasleentzat.

        Ekainan jasotako lanak, helduenak 7 eta 10-14 urte bitarteko umeenak 91 izan ziren. Erantzun kaxkarra helduengandik jaso genuena, gainera bi ezik beste bostak Euskaltegi bertako ikasleenak izan ziren.

        Nafarroako ikastoletako haurrek ordea, ipui anitz idatzi zuten, eta Iruñekoak bakarrik, baita Lesaka, Altsasu, Etxarri, Bera eta Bilabakoak ere. Baxenafarrokorik ez genuen hartu, ez ote dago adin hortako umerik euskara dakienik?

        Azaroaren 28-an, epaimahaia bildurik ipui hauek saritzea erabaki zuen:

        Helduenetan:

        "Irudimenezko bide baterako kontzertua. Sol minorez". Tomas Alonso, Kanpiongo ikaslearena.

        Umeenetan:

        "Marinelak". Enekoitz Mendiola, 11 urtekoa; Etxarri Aranazko ikastolako ikaslearena.

        "Sorginak". Mikel Larranbebere, 14 urtekoa. San Fermin ikastolako ikaslearena.

        "Zeruak amets txarrak baditu". Pablo Mena, 13 urtekoa, Paz de Ziganda ikastolako ikaslearena.

 

—Banoa bidaia egitera —esan zuen Koldok bere etxe ate zoragarria itxi aurretik.

        Koldo marinelen kapitaina zen. 33 urte zituen eta noizbeinka oso bidai luzeak egiten zituen, oraingoan bezalaxe.

        Untzira heldu zenean, bertan bilatu zituen bere lagun guztiak bidaia egiteko prest.

        Arrantzarako egokitua zen gure lagunek zuten untzia. Oheak, kaxoiak bezala zituen eta oso txikiak ziren. Makinen gela goi aldean zegoen. Mahaia lurrari eutsirik zegoen eta aulkiak ere. Platerak mahaian ez zituzten uzten, untzia mugitzerakoan erori egingo zirelako.

        Untzian zeuden Koldoren lagun batzuk, hauek ziren:

        Pello, Luzio, Mikel, Lontxo...

        Pello 20 urteko mutil argal eta garaia zen.

        Mikel, Koldo bezalako 33 urteko marinel bat zen, garaiera normalekoa.

        Lontxo berriz loti eta gizen gizena zen, 15 urteko pertsona bat bezalako garaierakoa.

        Itsasoruntz abiatu zirenean bat batean esan zuen Lontxok:

        —Eh! Begira ezak hura, Koldo! Gaztelu bat dirudi!

        —Zer izan behar dik gaztelu bat! —erantzun zion Koldok—. Erdi lotan hago eta, gainera, nola egon behar dik gaztelu bat uretan?

        Koldo makinen gelan zegoen Lontxok gaztelua ikusi zuen une berean eta gaztelu flotagarria ikustera atera zen.

        —Egia esan duk, gaztelu flotagarri bat dirudi! —erantzun zuen Koldok harriturik—. Goazen zer ote den ikustera!

        Gaztelura iritsi zirenean, gaztelua uharte txiki batean zegoela konturatu ziren gure gizonak.

        Harriz egindako gaztelu bat zen. Burdinezko atariak zituen gehienak. Atzeko aldean zurezko atari bat zegoen. Teilatua berriz teilaz egindakoa zen. Lau dorre zituen etsaiak nondik zetozen ikusteko, eta dorre haietako bat puskatuta zegoen.

        —Modu batetara edo bestera sartu behar diagu barruko aldea nolakoa den ikusteko —esan zuen Koldok—. Eta lehenengo zurezko ataritik sartzen saiatuko gaituk.

        Hartu zuten untzian zeukaten harpoia eta zuraz egindako atariari egur pusketa bat kendu zioten.

        Zulo handi bat gelditu zen atarian eta marinelak gaztelura sartu ziren.

        Gaztelua, barrutik ere, dena harrizkoa zen eta suzi pilo bat zeuden hormetan, baina denak itzalirik.

        Zuzi haietako bati su eman zioten marinelek, eta gaztelua begiratzen hasi ziren.

        Bat batean oihuak entzun ziren gazteluaren sakonenean.

        —Hemen, behera joateko sarrera bat izan behar duk —esan zuen Luziok—. Bilatu behar diagu!?

        Sarrera bilatzen hasi orduko, norbait uretara jaurtikitu balitz bezalako hotsa entzun zuten marinelek.

        Mikel, hots hori entzun zen toki ondoko leihotik begira zegoen hotsa entzun zenean, baina ez zuen inor ikusi.

        Gaua heldu zen eta marinelek untzira hurbiltzean, amen esateko astirik gabe, desagertu zen untzia marinelen bistatik.

        Gertatzen den guztia sorginkeria duk —esan zuen Mikelek—. Hau ez duk posible.

        Baina hori esan zuen une berean marinel bati suak hartu zion bizkarra.

        Marinel gaixoa uretara jaurtikitu zen gazteluko atari ertzetik eta, ito ez zedin atariko zuloa betetzen zuen zura pusketa bota zuen uretara Koldok.

        Egurra bota edo ez bota ez zen marinela ur gainean, ez hilik ez bizirik, azaldu eta beste guztien errautsak ere gaztelu inguruan gelditu ziren.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.