Gaiarreren auzia dela
Ankatakala
Azken bolada honetan komunikabide eta pertsonaia zenbaitek "Diario de Navarra" eta Flazido Domingo, beste batzuren artean zalantzan jarri dute gure Julian Gaiarre-ren gizonezkotasuna.
Guzti hori arras faltsua dela, eta proba modura, argitara ematen dugu Gaiarrek berak bere izebari bidali zion guttun bat orain ehun urte eta egun batzu.
Eskutitzak argi eta garbi adierazten du zein zen Gaiarre-ren grina, inola ere ez, leporatzen diotena.
Erronkariko euskera zenaz (goian bego) idatzita egotean eta zenbait hitz arraro gerta dakizukenez batuaz egokitu dugu.
Proba honen egitasunaz dudatan bazaude, har ezazu Anjel Irigaraiaren "Una geografía diacrónica del euskera en Navarra" liburua eta 41 orrialden publikaturik aurkituko duzu.
"Barcelona -19-diciembre-1.884
Nire izeba Juana maitea: Eugenia oso ongi heldu da.
Hemen hagitz ongi gaude guztiak eta berori nola dago? Nahi al du honera itsasoa ikustera etorri? Hagitz haundia da, izeba Juana. Nahi badu, nik badut diru haina bai bidaia bai hotela pagatzeko.
Hemen ez du hotzarik bat ere egiten, eta oso ongi jaten dugu eta bazkalondorako hiru neskatxa gazte ta polit ditugu.
Nolako bizimodua!... Izeba Juana maitea, hamar urte guttiago bagenitu!...
Goraintziak guztientzako eta zimiko bat Erronkariko neskatxa polit guziei.
Julian Gaiarre"
"Barcelona 19-diciembre-1.884
Ene tia Juana maitia: Eugenia sin da arro ongui:
Quemen gaude anisco ongui guciac eta ori nola dago? Nain din sin cona ichasoaren ecustra? Anisco andia da, tia Juana. Nai badu nic dud anisco deiru Orentaco vidagearen pagateko quemengo ostatiaren pagataco.
Ez tu eguiten quemen ozic batrere, chaten dugu quemen anisco ongui eta guero artan dugu iror nescache postretaco eta gazte eta pollit.
Ha cer vizia! tia Juana maitia, amar urte chiquiago bagunu!...
Goraintzi guzientaco eta piyco bat nescachi pollit erroncarico guziat.
Julian Gaiarre"
|