Artatza
Cesare Pavese
"Il giorno che mi fermai ai piedi di un campo di granturco e ascoltai il fruscio dei lunghi steli secchi mossi nell'aria, ricordai qualcosa che da tempo avevo dimenticato. Dietro il campo, una tema in salita, d'era il cielo vuoto".
Artatza baten ondoan gelditu nintzen egunean eta haizeak mugituak kikilu luze eta idorretako kirrizka aditu nuen zerbait aspaldiko ahaztu gogoan izan nuen. Artatzaren atzekaldean, lur bat aldapaz, zeru hutsa zegoen. "Itzultzeko toki bat da", erran nuen eta istantean eskapatu nintzen, bizikletaz, urruti egon zedin norbaiti notizia eraman behar nezan bezala. Urruti zegoena neu nintzen, artatza guztietatik eta zeru huts guztietatik urrun. Egun hartan soro bat izan zen; bide baten gainean harkaitz zintzilik izan liteke, mendiska baten bihurgunean zuhaitz isolatu bat, haitz baten bazterrean mahatsondo bat. Zenbait aintzinako solas natur figuretan mamitzen eta konkretatzen dira garaian zehar. Neuk ez ditut aukeratzen figura hauek: sortu badakite beraiek, agertu nire bidean une justuan, gutxiago pentsatzen dudanean. Ez dut inor ezagun beraren antzeko diskretasuna duenik.
Kontenplatu ausartzen naizen istante gutxitan artatzak erraten didana, itxadoten egin arazi denak erraten duena eta deus ez ezin izaten zela berarik gabe. "Hemen nauzu" sinpleki dio itxadoten egin arazi denak, baina inork ez dio kentzen nagusiari bezalako botatzen zaion begirada arrankuratsua. Ordea begirada ezkutatu bat botatzen diot zeruari kikilu apalen artean, objektuaren beste aldetik begiratzen bezala berez azal dadila ia itxadoten bezala, ongi jakiten berak baduena bakarrik prometa daitekela eta keinu zakarregi batek guztia erdipurdika hondora lezakela. Ezer ez dit zorrik izaten soro harek eta ezin dut isilik egon besterik eta nire bertan bera sartzen utzi. Eta artatza, eta kikilu idorrak mantso-mantso kirrizka egiten naute eta ene bihotzean gelditzen dira. Gure artean ez dugu hitzik. Orain urte anitz eginak izan dira hitzak.
Noiz egiazki? Ez dakit. Ezta ere ez dakit zer solas egin zezaketenik elkar artatza batek eta mutiko batek. Baina egun batean gelditu nintzen, zihur, nirekin denbora geldi zedin antzeko eta gero biharamunean, eta beste bat oraindik, urtaro oso baterako eta bizitza baterako, honako soro baten aurrean; eta hura izan zen muga bat, familiako horizonte bat beran zehar mendiskak, apalak, hain urruti ziren eta, garden egiten ziren leiho batean aurpegiak antzeko. Oihan horian urrats bat ematen ausartzen nintzen bakoitzean soroan hartu behar izaten ninduen bere boz zartakatsu eta eguzkitsuaz; eta nire erantzunak ziren keinu zuhurrak, noizean behin zakarrak, zeinekin hosto ebakorrak baztertzen nituen, aihen-belarretaranz inklinatzen nintzen, eta kikilu luzetan zehar zeruaren hutsunea begiratzen nuen. Isiltasun hilkor bat zen zartaka hartan, basamortuzko leku hertsiarena, zeru urrunean irekitzen bizi ezezagunaren promes bat, helezin eta erakarkorra mendiskak bezala.
Orduango denbora gelditu zela badakit gaur oraindik artatzaren aurrean ukigabekoa berrartzen dudalako. Kirrizka mugiezin bat da. Segurtasun bat dudala nire aurrean aditzen dut, nire zain zegoen laku baten hondoa ukitu dudala antzeko, eternalki berdina. Desberdintasun bakarra da orduan ausartzen nintzela keinu zakarrak egiten, soroan sartzen nintzela garrasi bat botatzen nire zain omen zeuden familiako mendiskei. Orduan nintzen ume bat, eta ume haren osoa hil da garrasi hori ezik.
Soro haren urtaroa udazkena da, landan guztia esnatzen delarik arto iladen atzean. Bozak entzuten, uztak egiten, gauez suak pizten dira. Soroaren mugiezintasunak gauza hauek dira baita ere, baina zenbait distantzia batez antzeko, adarren artean promes antzemanak antzeko. Hostoen lehortzeak gero eta zeruko tarte haundiagoak irekitzen ditu, mendiska urrunak biluzikiago erazagutzen ditu. Atzean dagoenaz pentsatzen da baita ere, eta oihanaren bazterrean gaueko presentzietaz. Noizean behin oriomenean igotzen da hosto horien zartaka, etz ikaratzen du urrats ezezagun etz beldurtu baten gurgura bezala borrokan gorputzen debatitzea bezala. Orain, urruntasunean, gauza bat bakarra dira gaueko sutzarrak mendisketan eta soroako kikilu lainotsuen artean iluntzea. Bakarrik lasaitzen du ideiak mutikoa dela eskutatzen lurrara bota dena, eta kikilutatik zintzilik daudela bihar laborariek biltzera etorriko diren artaburu gizenak. Eta bihar mutikoa ez da jadanik izanen.
Gauza hauek gertatzen dira nire zain dagoen artatzaren aurrean gelditzen naizen bakoitzean. Berarekin solas egin nezan antzeko, nahiz eta solasa egin zen orain urte anitz eta hitzak galduak dauden ere bai. Niri aski zait erran dudan begirada ezkutatu hori, eta zeru hutsa betetzen da mendisketaz eta itxuretaz.
("Il campo di granturco", 1941)
|