L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Korrok aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Korrok-5 (1984-udazkena) —Hurrengo artikulua




 

 

K jauna maitemintzen zen bakoitzean

 

B. Brecht

 

        K jauna maitemintzen zen bakoitzean

        — Zer egiten duzu —galdegin zioten behin K jaunari— norbait maite duzunean?

        — Pertsona horren zirriborroa egiten dut —erantzun zuen jaunak— eta (saiatzen naiz) ahal den gehiena horreri antza izan dezan lortzen.

        — Zirriborrapenak?

        — Ez —erantzun zuen ka. jaunak—, pertsonak.

 

        Erantzun egokia

        Behin langile bati epaimahaiak galdegin zion zein formula hautatzen zuen bere juramenturako: Erlijiosoa edo laikoa. "Ez dut lanik" erantzun zuen.

        — Hura ez zen nahaste single bat izan —adierazi zuen K. jaunak— bere erantzunarekin gizon harkaditzera eman nahi izan zuen eta, agian, prozesu.

        (Bera zegoen egoeran holako galderak eta agian prozesu bera zentzurik gabekoak zirela).

 

        Bere helburuen esklabua

        K. Jaunak, behin ondoko galderak egin zituen:

        — Goizero nere hauzokoak musika ipintzen du bere gramofoan. Zergatik ipintzen du musika? Esaten dute soinketa egiteagatik.

        — Zergatik egiten du soinketa? Zeren, diotenez, bere giharreak indartu behar baititu. Zertako behar du bere giharreak indartu? Zeren, berak zihurtatzen duenez, hirian dituen etsaiak menperatu behar bait ditu.

        — Zergatik behar du bere etsaiak menderatu? Zeren, aditu dudanez, ez du nahi jan gabe gelditu.

        Jakin ondoren bere hauzokoak musika jartzen zuela soinketa egiteko, soinketa egiten zuela bere giharreak indartzeko, bere giharreak indartzen zituela bere etsaiak menderatzeko zituela jateko, K. Jaunak galdegin zuen:

        — Eta zergatik jaten du?

        Bere aintzinako ikasleak goraipatzen zutela jakitean, K. Jaunak honela esan zuen:

        Ikasleek bere irakaslearen erruak aspaldi ahaztu egin dituzteenean honek oraindik gogoratzen ditu.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.