L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Korrok aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Korrok-5 (1984-udazkena) —Hurrengo artikulua




 

 

Lankide maiteok:

 

Korrok-ikerkaitzaile

 

"Gure aktibitatearen etengabeko gehitzeak kantitatez eta kualitatez desarroilu ereduaz modernapenaren eta berreskuntzaren prozedura inplika lezake..."

        Era harrigarri honetan hasi gintzaizkien gure "Korrok"-lagunei uda ondoren ospatu behar izaten den ohizko bileran.

        Guk, serio-serio, aurpegia zimurtu gabe, aurrera jarraitu genion gure diskurtsoari lehen aipaturiko bideetatik. Bi minuto eskas ez zuen iraungo noiz haien arteko nerbiotsuenak ezin gehiago eutsirik hasi zitzaigun ohiukatzen: "Baina, zuek, non egon zarete oporretan?... Letxugak ereiten Bardenasetan?... Joe, dexente jo zaituzte eguzkiak!...".

        Ez zitzaien arrazoirik falta, guk esandakoa huskeria bait zen.

        Gure diskurtsoa esaldi borobilez horniturik zegoen: esaldi luze, koadratu eta itxurosoak, ezeren mamirik gabe, ordea. Mintzo hutsa geurea. "Bale, ba, azalduko dizuegu non egon garen eta baita mordoilo honen zergaitia ere..."

        Lehendabizikoz Polonian egonda ginela kontatu behar izan genien. Bertan geundela, estudiante batzuekin topo eginik, zerbeza eta vozka nahasketaren komunikazio poderioari esker, erlazionatu ginen. Walesaren arrantza-kainaberaz, Wotila-ren abertzaletasunaz eta Sobietikoen gaistokeriaz errepaso bat egin ondoren hizkuntzalariak zirela komentatu ziguten. Honekin lotuta, haietako batek bere poltsilu karteratik ateratako papera-fotokopia ttiki batez azalpenak ematen hasi zitzaigun. Beraiek asmaturiko koadro horri esker —Tesis Doktorala prestatzen ari bait ziren— berrogei ordu segidan deus ez esan gabe ele egin litekeela jakin arazi ziguten. Gure harridura haundiagotzen zihoan bitxikeriaren beste detaile batzu eskeintzen zizkiguten heinean.

        Sobera hordiak zirelarik, gutariko batek —aurpegirik gogorrena— deskuido batetan ohostu zion papera. Biharamunean, bestondoa bizkortuz gero, kuriositateak eraginik koadro miragarri hori arakatzen hasi ginen. Poloniar hizkuntzaz idatzirik izan arren, ez genuen etsitu.

        Ondo ulertzeko itzultzeko beharra nabaria zen. Varsobiako liburudendarik inportanteenaz galdetu ondoren haruntza abiatu ginen. Poloniargaztelania hiztegi bat idorotzea ezinezkoa zenez, euskeraz zer esanik ez!, poloniaringlesezko batekin konformatu behar izan genuen.

        Aurrean genuen lana ez zen makala, baina, tira, miragarri pura deszifratu beharra zen.

        Lana arintzeko leku paketsua aurkitu genuen. Nafarrak eta Katolikoak ginela esatean, komentu eder batetan ostatu eskaini ziguten, benetan inolako problemarik gabe, gainera, bertan zegoen Goierriko fraile baten laguntzari esker egin beharra erosoago egin zitzaigun. Hiru egunetan bukatutzat genuen...

        Gogorra gure lana, anitz gehiago gure burua. Hain gureak diren ezaugarri hauengatik ez balitz "Diskurtso-Politiko-Burokratiko-Arautegi-Unibertsala", —hala deitzen zaio bitxikeri honi— ez zenuke zure bistan izango.

        Berrogei ordutako diskurtso jariakor bat ahozkatzeko, hona hemen bete behar duzuna. Aukera ezazu edozein esaldi lehengo zutabean; gero, itsatsi edozein bigarren zutabekoa; ondoren, gauza bera hirugarrenean; eta azkenik, berbera laugarrenean. Lerro borobil eta dotore bat osatu ondoren, has zaitezke berriz ere beste konbinaketa batzu erabiliz, hamar mila baino gehiago egin daitezke! (Zin egiten dugu)

 

HITZ EGIN EZAZU...

EZER ESAN GABE...

I

II

III

IV

Lankide maiteok

arautegi betebeharren eraginketak

kondizio-finantzieroaz eta administratiboaz

azterketari heldu egiten gaitu

Bestalde eta sakonki aztertuz

buruzagien ikasketen zailtasunak

etorkizunerako bilakaera zuzenbideaz

sorpenean ezinbesteko rol bat betetzen du

Bai ta ere

gure kaktibitatearen etengabeko gehitzeak -kantitatez eta kualitatez-

partaidetasun-orokorraren sistemaz

prezisio eta erabakia eska lezake

Behar beharrez

gaurko antolakuntzaren egiturak

organizazio partaideen beren betebeharrekiko jarreraz

realizaziora eta prestakuntzara lagunduko liguke

Arazo hauen esannahia eta hauexen inportantzia ezinbestekoak dira zeren eta

erakundearen eragintza-modelo berriak

proposizio berriez

talde garrantzitsu baten formazio mailan partaidetasuna bermatzen du

Esperientzia aberats eta anizkorrak edota

garantia iraunkorra, gure propaganda eta informabide iharduerak

aurrerapen zentzutan hezikor-norabideez

erabakian oso funtzio inportante bat bete dezan

Antolakuntzaren lehia baina batez ere

egituren berrindarpenaketaren desarroiloak

premiei dagozkien koadro-erakarpenaren sistemari buruz

sorkuntza errezten du

Alde batetik eta berriz beste aldetik

hainbat ekinkideekin eginiko kontsultak

ekintza egokien baldintzez

inportantziaren ikuspuntua oztopatzen du

Ideologi-goiko hastapenei dagokiena

joera-erakuntzaren eragintza-orokorraren hasierak

desarroilu-ereduraz

egiaztapen-entsailu interesgarria bat eskeintzen du

Gizarte-praktika arazo hauetan

gure ingurunearen giza-multzo-eraketa

ekintza moduzkoak

modernapenaren eta berrestrukturakuntzaren prozedura inplika lezake

HITZ EGIN EZAZU... EZER ESAN GABE... I II III IV Lankide maiteok arautegi betebeharren eraginketak kondizio-finantzieroaz eta administratiboaz azterketari heldu egiten gaitu Bestalde eta sakonki aztertuz buruzagien ikasketen zailtasunak etorkizunerako bilakaera zuzenbideaz sorpenean ezinbesteko rol bat betetzen du Bai ta ere gure kaktibitatearen etengabeko gehitzeak —kantitatez eta kualitatez— partaidetasun-orokorraren sistemaz prezisio eta erabakia eska lezake Behar beharrez gaurko antolakuntzaren egiturak organizazio partaideen beren betebeharrekiko jarreraz realizaziora eta prestakuntzara lagunduko liguke Arazo hauen esannahia eta hauexen inportantzia ezinbestekoak dira zeren eta erakundearen eragintza-modelo berriak proposizio berriez talde garrantzitsu baten formazio mailan partaidetasuna bermatzen du Esperientzia aberats eta anizkorrak edota garantia iraunkorra, gure propaganda eta informabide iharduerak aurrerapen zentzutan hezikor-norabideez erabakian oso funtzio inportante bat bete dezan Antolakuntzaren lehia baina batez ere egituren berrindarpenaketaren desarroiloak premiei dagozkien koadro-erakarpenaren sistemari buruz sorkuntza errezten du Alde batetik eta berriz beste aldetik hainbat ekinkideekin eginiko kontsultak ekintza egokien baldintzez inportantziaren ikuspuntua oztopatzen du Ideologi-goiko hastapenei dagokiena joera-erakuntzaren eragintza-orokorraren hasierak desarroilu-ereduraz egiaztapen-entsailu interesgarria bat eskeintzen du Gizarte-praktika arazo hauetan gure ingurunearen giza-multzo-eraketa ekintza moduzkoak modernapenaren eta berrestrukturakuntzaren prozedura inplika lezake

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.