Huntaz eta hartaz Eztenkadak Zirikadak...
Goizero egin ohi zuen gisan, bizkarra kentzeko tresna entxufatu berria zeukan eta bere tximino aurpegia ispiluan ikusi nahirik saltoka zebilen, bihotzean zastada senditu zuenean. Bihozkada, alegia. Ilabetean behin edo, hain bere zuen mozolotasun lerdoa erantzi, eta zainetako wiskia ozpin bihurtzen zitzaion. Igandea zen, iraileko lehen igandea. Ez zen nornahi gure gizasemea, ez. KORDOBILLAKO TXIMINOA zen. Buruan zeuzkan ideiak letretan isuri zituen. Idazkia, Erresumako bazter guztietara zabaldu zen. URDANGAren jakituria, bat batean hitz lauz adierazia:
Hatxeak galduko du Erronkariko uskara.
Hatxea iraultzaren ezaugarri plastikoa da.
Villasante marxista da.
Axular ETA-koa zen.
Batzu harriturik gelditu ziren. Aztoraturik, Lapeskera. Urtebeteko lana zirikan eta ez du haren harraposturik ñimiñoena jaso. "Zuek, euskaldunak, esazue nola lortu duzuen". Tio Tomas ere samindurik zegoen. Ez zuen halako konpetentziarik espero.
|