Korrokada mikatzak nahaspìla
Ipurterreren begitik
Pernardoren egia, inon irakurria: "KORROK-ek asko aintzineratu behar du". Herri honetan nork ez du aintzineratu beharrik? Kritikoek akaso?
Ander Iturriotz-ek Susan:
"Goierri berraurkitu nuen Bilbon".
Zer berraurkitu ote zukeen urrunago joan balitz?
Caja Laboral Popular - Lan Kide Aurrezkia euskararen aldeko erakundea duzue. Horra hor adibide bat; Gure lagun batek duela ez asko libreta ireki zuen. "Izena?" galdetu zioten "Jon" esan zuen besteak. "Beatle" itxura hartu zioten, nonbait, eta geroztik hor dituzue erreziboak.
Nahiko xelebrea Aita Arbeloa. Duela hilabete batzu, Xalbador Sariaren sari banaketa zelarik, euskaldun batengana hurbildu behar omen zuen. Zenbatetaraino maite duen euskara erakutsi nahirik, hala galdetu omen zion irriño amultsu batez: "Nondik zara zu?"
"Diario de Navarra"n irakurria. Aita Arbeloak idatzia, "Comenzar por el Roncal" izeneko eskutitz batetan: "Aquí, como en algunos valles cercanos, hay nieve, alta montaña, agua, bosques, frontera, buenos productos del país. Y queso, y pirineo aragonés, y la casa y la tumba de Gayarre, tan olvidadas". Batek Erronkari eta Belagoa Nafarroa zela pentsatzen zuen, bainan Arbeloak esaten duenaren araberan, Aragon omen da. Edo agian dagoeneko guztiok gara aragondarrak, auskalo.
|