L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Igela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Igela-1 (1962-otsaila) —Hurrengo artikulua




 

 

Gure salgaiak

 

Nolazpait, zuen erosteko guztietan laguntzeko, kronika labur hontan, beren merkea gaitik edo beren praktikua gaitik bereizi eta aukeratu ditugun salgai batzu aipatuko ditugu.

 

        Ondar-pastelak

        Ixpiritu arin batzuek uste izango luketen bezala ez da irin ondarrekin egiten, baina gure plaietako arri-ondarrekin, hariñarekin. Umientzat, pastelak barrenean irur milimetruzko ondar edo harena txikiak garantisatuak ditu.

        Andiagoentzat, pastelak, bizkotxoak, arri koskorrekin egiten ditugu. Aberatsentzat berriz, arri puzkakin ordez, diamante autskinak erabiltzen ditugu bizkotxoak egiteko. Merkexago dira sutarri edo silex-arri txintxorrekin eginak.

        Nondik nai pastel guzietan arriak berdin kalibratuak dira eta seguru izaten aal zira, jaten duzuna guk aitatu bera duzula.

        (Erosi leike gure ofizina ta bulegoetan. Itsas bazterreko pasteleria eta patizeria guztietan bada.)

 

        Illargia. Igel onen edaria

        Bakoitzak edari hau egin lezake, nai izan ezkero. Hortarako, illargi xuritan, argizagi zuriak argitzen duenean bildu belarrekin egiten da. Illargia mañatu den urean belarrak egosarazten dira.

        Egunaldia bero denean, azkarrez edaria 35 gradotik goiti doa eta otzarekin zero-raino jaixten. Beraz anderek gaitzik artu gabe edan lezakete.

        Illargiaren likorra bi koloretan egiten dugu, zuria ta beltza. Illargi zuria, gorago aipatu maneran egiña, aldiz, Illargi beltza, argizagirik ez denean egiña.

        (Ez utzi zuen buruak inganatzera beste izar izen bat erabiltzen duten, likorr arruntagoez.)

        EROSI IGELA-REN NUMERO ASKO... JATEKO. GOSETE ANDIETAN IGELIXTERRA BEZELAKORIK EZ DA.

 

        Aurrentzat diskuak

        Zure umeak gaizki egiten ez daki. Orduan munduan guraso bakarra zira kasu hortan. Aur geien gisa zure umeak gaizki egiten du, baina gaizki egina aitortzen oraindik suberte andia daukazu. Azkenik zure umeak ez du aitortu nai. Zurekin daukat gaurko jarduna.

        Umeak aitortzen ez duenean bi metodu erabilli oi ditutzu, edo ez ikusiarena, ez jakinarena egiten duzu, edo makillak artzen eta aurra zurratzen. Pentsatzen dugu makila erabilzale salbaje horietatik ez zirela eta umea plegu txarrak artzen uzten duzula. IGELA-k bere metodua presentatzen dizu, bere disku metodua azaltzen dizu. Horrekin ez dezu izango famili kantari baten bearra umearen oiuak estaltzeko. Aurren musika gustuak ezagututa IGELA-k gaizkiaren aitortzeko diskuak konponduko dizkitzu.

        (Diskuak ez dira umientzat baizik egiten).

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.