L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Igela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Igela-1 (1962-otsaila) —Hurrengo artikulua




 

 

Igel erriko berri nagusiak

(irriz-irri)

 

BILBO-tik. Berri ona arin iritxi eta eldu zaiku. Bizkaiko fraide eta serorak beren konbentuak utziko dituzte eta langillen txabolak eta kabañak okupatzera joango. Aldika arrabaletako langileak komentuetarat bizitzera joango. Eleizaren karitate, probretasun eta apaltasun botuak ezagun berri horrek biotza alagrantziz bete digu, itz-eman legean egin baita.

        Zoritxarrez, txaboletan ez da fraidentzat aski lekurik izan eta komentuetan beargille ta langille haientako toki sobra. Orduan bakoitza bere leengo etxera itzuli da: langillea txabolara, serora, monja eta fraideak komentuetarat.

 

LEKEITIO (Bizkaia). Ganberrismu kasu arrigarri bat, nabaskeria itsusi bat, gertatu da. Irur gaztek, errian eldu berri andaluz bat arrapatu dutela eta xaboi garbikaiaz gorputz guzia garbitu. Giza-gaixoa il da ez baitzuen ixpilluan, mirailean bere bururik ezagutzen.

 

MARKINA (Bizkaia). Zezenplazan, zezen batek leen kolpuan Paco el Grande torerua il du eta erriak oiuka eskaini dizkio —zezenari— toreruaren bi belarriak eta buztana.

 

SANTA-GRAZI (Zuberoa). San Marti Harriko lezea Europako barrentsuena, sakonena omen da. Batzuek diote española dela, bestetzuk frantsesa, bakan batzuk ere zuberotarra dela. Baina azkenik jakin dugu. Santa-Grazi-ko komentu oiaren lurretan dagolako Vaticano-ak Eleizako lezea bezala nai omen duela.

        (Irakurle maiteari: guk ekartzen ditugun berriak beste periodikuenak bezala dira; beraz, egiaz gertatu den zerbaiten edo bizi den norbaiten antza edo egitea gerta baledi, uste gabekua lizateke).

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.