L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Igela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Igela-1 (1962-otsaila) —Hurrengo artikulua




 

 

Jon Dane Aqherrunen bicitce saintia,

 

çoineq eraqousten dereiqun onxa berthutia frutatce aberax eta emancorra dela.

        Comentian es guiniçun aspaldy holaco sainturiq jssan, bena gore comentuco elissa ourthe zombaites bere botç oçenas aranaçy ondouan eta bere exemplu hones jenten amorioa jrabassiriq, gore fraidea, Joannes Aqherrune, ermithain bat bessala oyhan batetan erretiratu çuçun.

        Bena gutariq hurrun bicy bacen e, haren berry bagunien. Herry batetan garaiten cenian, haren berry estrandjeraq jaquiten beicuntian; delako comarcetan, Aita joannesen jgaraitetiq landa, emaçte hanitcher miracuillus haor bat giten beiceren eta beste hanitcher paralisiaq sendotcen.

        Non ere beita, Joanneseq oyhaneco ermitha non cian esquiniçun secula jaqin jssanen, nombait Oyhan Beltcian oxo eta hartcen artian beicen eta hara nihor espeicen aosartcen sartcera. Behin haleiquere, bena franco ouste gabetariq, Anaye Anttony eta biaq oyhan baçterrety bagountçala, oyhanian sarthu eta herratu guinen.

        Bide gouchy baten buruyan cabagna bat jqhousy guiniçun eta etcholha aitçinialat ainguru bat aguertu ciquçun. Eny uduritu citaçun emaçte eçinago propy eta ohaide honaren manera baciala, bena noureqy çagoen fraidia guehitu çuçun, hareq çioçun ainguru bat cela. Ny haren adina gatiq fidaturiq, baietç, inhardexy. Ichtantian ainguruya mintçatu cereiqun.

        — Arren çoaçte berhala comentiala eliçcacoen bilhaca ceren cabagna hontan saintu bat hiltcen ary den.

        Eta ainguruya itçaletan galdu cenian gu cabagnan zalhe sarthu eta han jqhousy —beguithartia çoury çouria— gore fraide joannes Aqherrunecoa etçaniq çagoela. Beguipe beltssaq jqhousy guintirotçun; guero es quiniroçun besteriq deousere nabaritu, salbu eta hoin muthurraq hotç çutiala eta beguy çabaletan çouria baissiq es guinirola jqhousten.

        Anaye Antthony loxa çuçun eta erran cereitan comenturartino plaçer banian laguntu eliçacoen bilha joanen guinela. Bena bidian hasy nintçoçun therritatcen eta ceditu cen oyhanaen baçterriala baico, beberaq bidia seguy ceçan eta niq beinequien orano noure lantças cerbutchatcen, utçul nendin espeicen coumbeny halacheq hil baten utcitea.

        Guibeleracoan jdeia estrandjer bat gogoalat gin cereitan, hox Aita Naoussiaq nitan eçagutu dohaignaq guidatcen nundiala eta dohain hory non ere den debruyaren urrina eçagutceco photerea, nabasky cabagna alpho cerbait borogatu nian.

        Eguia cen gaçtaroan debruyaren frutatcetan bigabostetan ebaxy niala eta behin sobera jates eritu ondo fraidetu nintçala. Cabagna bichtan uqhan dudanian eta ainguruya barnen sartcen jqhousy, etcholhary emequy hullentcera deliberatu nian eta guibelian botçer behat gorde nintçan.

        — Joan direa othian?

        — Bay eta hurrun dira engoity, ordian hasy lana acaba deçagun. Eta aphain...

        Eta çilo batetariq jqhousy niçun debruyaren jtchor buruya sanqhartian eta jntçiriaq entçun nititçun debrua sarthu eta jalqhy cenian. Guero barnen entçun nereçun.

        — Content çutuguya?

        — Bay.

        — Ny ere oretzaz. Eguia da berthuteaq hon jssateco, çabal behar diala jçan eta barnaxu debruya hantiq jalqhy daquion.

        Guero chendan aguertu cen alhabouna, hamalao ourthe bat eta cabagnan sarthu cenian, botçaq berrys hasy ciren.

        — Ore unguruya eguin dun. Onxa heltcen ys, hounguy jys. Oray emaq lanary, chahacoaq deshanturiq ditigna onxa hant etçan.

        — Asquy, asquy malerousa, gaintituco dutun.

        Eta berrys jntçiriaq hasy citutçun eta by çaqhur ary lothuriq jqhousy nintitçun. Ceinhatu nunduçun eta cabarnetiq entçun.

        — Ordu dignagu lilia, hiroureq hebentiq joaiteco.

        Eta niq jguitceco aissinariq enia1a, joan ciren. Hantiq dembora laburretan fraiden prosesione bat horra cen eta harrituriq nindagoala es neren aithortu nahy jssan, jqhousi nianiq deousere, segur espeininçan sinhexirik jssanen. Erran neren esnequiala norat galdu ciren eta oyhus hasy ciren.

        — Miracuillu, Gincoaq benedicatu gutu, saintia phisstu eta bere ganatu beitu.

        Comentiala sarthu ninçanian nor guerthatu eta nola aguitu cen oro aiphatceco phartez nouretaco escribus eçartia deliberatu nian, noure contçentçia solajotu cedin.

        Jey eta besta franco ederriq jssan citutçun eta harrisco ermitha bat eraiquiten hasy gintutçun, çoinian saintuyaren orhimentcha beguiratuco cen eta ny ermithain eçarry nindicien.

        Ermithaingoaco lehen neguia hasyriq, gau bates, nesqatchouna bateq nore bortha jo cianian eta hola mintçatu: —çore gana gin nuçu beqhatu ahalquegarry baten cobesatcera— Campoan tempesta gai bateco thempora gaistua çuçun sareraçy niçun.

        — Anaye, cabagnan ermithainaen cerbutçary ninçalariq, by lanqheya banintitçun; bata çuçun jente malerousaq, andere antçuyaq eta paralisatuyaq non baciren jaqitia ermithainaq bisita letçan; biguerren lana chahacoen hampatcia niçun: chahaco haietan beicen miracuillu houra begiratcen. Bena behin edo berrytan hanturiqueguys hustu nitirotçun. Guerostiq eta gousta harturiq, aldy oros eta anal oros bitio ixousy hortan erorten ninduçun.

        Fraidia qhechu bere hoguey ta hamaby posicioniaq espeiçutian eguiten ahal. Egun bates qhechian qhampoa eman dereit. Bide luçe eguiniq çore gana gin nys beitaquit çu ere jaquintxa cirela eta aldica niq...

        Haorray pharcatu neron, haren ganiq miracuillu eguiteco maneraq jqhasy nititçun eta noure aldety jraqaxy niroçun oracioneaq behar den gisa emaiten. Bena es deret noure fraide laguner deous eracouxy ceren jaqin balece es direla oraciones giten, bena chahaco batçietan hartu edary baten medios, galduri nissate.

        Guerosty duda laçgarry bat badut: ermita eraiquitce haxarrean, laborary udurico bat emaçtiarequy harguin lanialat giten cen: emaçtiaq baçiçun ainguruyaren eguite handy eta senharra ere nombait jadaniq jqhousy neron, bena noure ermitalat nescatchouna aguertus guerostic by laborariaq estira jagoity harguin lanialat gin.

        Goiç hontan noure nesca-aorenary chehetarçun çombait galtheguineco dereitçot eta...

        (Heben finitcen da paperra, beste arastacua erreic issan da. Cet copy la fet sieur Pierre Mingorry du lie d'Aqherrune, le 18 davril 1745.)

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.