Lesten alorretik
Kattalin
("Clementine" ingeles doñuz.)
Jon Mirande-n euskal itzak.
Etxe txiki txukun baten
Zure aitetamekin
Zinan bizi, zintzo bizi
Ene maite Kattalin.
ENE MAITE, ENE MAITE
ENE MAITE KATTALIN,
SEKULAKO TA BETIKO
GALDU ZAITUT KATTALIN.
Bainan eder zinan zinez
Zine izar bat bezin.
Ile gorri (baita zorri)
Zuk bazenun, Kattalin.
Ibaiera zinan joaiten
Zure aate beltzekin.
Goiz batean, bat batean,
Ito zinan Kattalin.
Lertu arte zenun edan
Sabel bete ur zikin...
Nik bai minez, min saminez
Negar egin Kattalin.
Illerrian bada lore
Euzki-lili krabedin
Zu zaituzte badut uste
Ongarritzat, Kattalin.
|