L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Gernika aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Gernika. 11. zkia (1950-apirila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

¡Agur, Arbola bedeinkatube!

 

Miguel Unamuno-koak

 

Neguban igartuten den arbolie: orrijek jausten dire bere oñetara eta anche orbelak iñdarrik emoten deutsaz urtengo dirianak udabarrian orri barriai.

        Gorputzarako irudije legez, bardiñ de izpirituarako berbakuntza. Arrapau euskubezan legezarrak, gure bizije ziriala, bañon gorde daigun gure euskaldun arimie eta onetati urtengo jakuz barriro foruak, bai, urtengo dira justiziaren eguzkije argituko danian, betiko udabarriaren egunian.

        Euskaraz berbeiten eben gure aitonen aitonak, gizon ayek etorri ziran, eztakigu nundik, narruakaz jantzijek, arrizko azkoriakaz armatubek, pakian lur gogor onetan laneiteko. Ayek baño gero etorri ziran iberotarrak, zeltak, erromarrak eta arabiarrak, ekarri eben bakochak bere berbakuntza, bañon zapaltzun zirian Euskalerriaren kontra. Euskarazko soñu gozoak entzun zirian Terranova-ko errijetan Colonen jayotza baño len.

        ¡Agur eiten zaitut, arbola zarra, anaijen odolez eta amen negarrez erregatube, bañon Jaungoikoaren eskubagaitik bedeinkatube, arech maitea, ondatuten dituzuzana zure sustraijak lur onetan, gizon prestuben biotzakaz oratube, gorde gaizuk danok zure kerizpean!

        ¡Agur eiten zaitut, zuri pe bai, Gernika, erri ederrenena, euskaldun danentzako erri santube, zugan arbola santube jarririk dagolako: euskaldunen artian maitatube baliñ bazara, ayek baño nik maitatuen zaitut geijao, eztije baño egun gozuague pasa dot, eta zergaitik emenche nere biotzaren biotzeko abijie dago!

        ¡Agur eiten zaitubet, zuei pa bai, neure anaija laztanak! Denbora datorrena obie izango da; negu illunaren ondoren udabarri agertu oi dabe!

        ¡Oraiñ arte esan deutsube! aurrera!; bañan gure arbolie bere buruba gure burnizko mendijek egin zituzan Jaungoikoaren zerua jasoten dabena erakusten deusku zerube esanda legez, gora, beti gora!

        Euskalerria amen asi, Zeruan akabauko.

 

Bilbo'n, 1888.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.