L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Garziarena aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Garziarena-8 (1993-urria) —Hurrengo artikulua




 

 

God is love

 

Bikote Garziarena

 

«God is love» omen zen Cromwell-en kainoiek grabatuta zeukaten lema. Teoriatik praktikara dagoen tartearen lekuko nahikoa ez balitz, hona hemen otoitz hau; Downey kapellauak esan zuen Nagasaki bonbardeatzera abiatzekotan zeuden pilotoen aurrean:

        «Jaungoiko guztia halduna, Aita graziaz betea, gaur gauean hegan egingo dutenekin miserikordios izan zaitezen eskatzen dizugu. Begira eta babes itzazu Zure zeruko ilunbean zehar benturatuko direnak. Atxiki itzazu Zure hegaletan. Gorde itzazu onik nola gorputzez hala arimaz eta ekar itzazu berriro gure artera. Emaiguzu kemena eta indarra datozen orduetarako; emaizkiezu bere ahaleginei dagozkien sariak. Oroz gain, Aita gurea, ekar ezazu bakea Zure mundura. Aurrerantzean ere izan dezagula Zugan fedea eta ez dezagula ahantzi Zure presentzian gaudela orain eta beti. Amen.»

(W.H. Auden, A certain World, Faber&Faber)

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.