Ohizkoak
Mario Benedetti
Ez dakit Mario Benedeitiren "Despistes y franquezas" liburua irakurtzeko aukerarik izan duzuen, baina zinez irakurria izatea merezi duen liburua da. Era guztietako pasarte eta istorioak ageri dira bertan. Hona hemen zatitxo bat euskaraturik, gerraren ohizkotasunak sor ditzakeen eraginei buruz zer pentsatua ematen duena:
«1974. urtearen erdikaldean, hamar edo hamabi lehergailu lehertzen ziren gauero Buenos Airesen. Zeinu ezberdinekoak denak, baina berdin lehertzen ziren. Goizeko ordubiak edo hirurak aldera bata bestearen segidako zenbait burrunbek esnaraztea ohizkoa zen ia. Haurrak ere eginak ziren ohizkotasun horretara.
Nire lagun argentinar bat ez zen ohitze prozesu horretaz ohartu, bere apartamentu inguruan leherketa handi samar bat gertatu, eta bost urte besterik ez zituen bere semea asaldaturik esnatu zen arte.
"Zer izan da hori?" galdegin zuen. Nire lagunak besoetan hartu eta laztandu egin zuen semea, lasaitu asmoz, baina heziketaren gainean zituen ideiei jarraiki, egia esan zion: "Lehergailu bat izan da". "Eskerrak!", ihardetsi zuen umeak, "Trumoia zela uste nuen".
Despistes y franquezas, Vladimir Garziarenak aukeratua
|