L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Garziarena aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Garziarena-4 (1993-martxoa) —Hurrengo artikulua




 

 

Tennessee oroituz

 

Tennessee Garziarena

 

Orain betetzen dira hamar urte hain juxtu Tennessee Williams hil zenetik. Halako arrakasta haundia, bai antzerkian nola zineman, izan duen gizonak erakutsi digu pertsona oso sentibera zela, asko sufritu izandakoa sozialki eta baita bere eguneroko bizitza pertsonalean.

        Hil aurretik zenbait gogoeta sakon egin zituen garai hartaz gaur bertan ere balio haundia dutenak dudarik gabe. Horretarako komenigarria litzateke bere «Memoriak» liburua ezagutzea.

        Hona hemen haietako gogoeta bat:

        «Badago Kazetaritza Berri bat, badago Kritika Berria, badago zine eta antzerki berri bat eta gure bizitzaren osagarri den edozein gauzatatik badago zerbait Berria dena, baina nire ustez guk hemen gehien behar duguna Moralitate Berri bat da. Hori ez dago eta hori da falta dena».

        Esan dugun bezala Tennessee Williams oso idazle ezaguna da gure artean baina ia inork ez dakiena zera da, bere arbasoetatik bat euskalduna zela. Bai, halaxe da: John Sevier izan zen arbaso euskaldun hori. John Sevier izan zen Tennessee Estaduko lehen gobernaria. Seviertarrak Nafarroako erreinukoak ziren eta haietako bat, antza denez, errege borbondarren jagole izan zen. Gerora familia hura bitan zatitu zen, arazo erlijiosoak zirela medio eta batzuk katolikoak eta besteak hugonoteak bilakatu ziren. Katolikoek Xavier izena gorde zuten, hugonoteek Sevier izena hartu zutelarik Ingalaterrara ihes egin behar izan zutenean San Bartolom eguneko sarraski hartan. Tennessee Williams-en familiakoek ziotenez Frantzisko Xabier Saindua haien familiakoa zen, eta haiek hori bazioten gu ez gara orain hori zalantzan jartzen hasiko.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.