L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Garziarena aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Garziarena-4 (1993-martxoa) —Hurrengo artikulua




 

 

Aspaldiko lagun zahar baten berri

 

Omar Garziarena

 

Hau idazten ari naizen unean ohartzen naiz oso gutxi falta dela Ihauterietarako. Eta hori pentsatzearekin batera datozkit gogora behin, aspaldi, Omar Khayyam idazle zoragarriak bere RUBAIYAT ospetsuan idatzi zituenak:

        «Orditu zaitez, ene anaia, lurrin guztiekin, musika eta kolore guztiekin. Ase gabe egiezu fereka emakume guztiei. Gogoan izan bizitza laburra dela eta laister lurrean bermurgilduko zarela Zemzem eta Salsebil-eko ura bezalaxe».

        Edota gogoratzen dut baita ere beste hau:

        «Esaten didate: "Khayyam, utziok edateari!" Eta erantzuten dut: "Edaten dudanean arrosak, tulipanak eta jazminak entzuten ditut. Entzuten dut baita ere ene maitaleak esan ez diezakedana"».

        Ene lagunok, kasu egiogu Omar jakintsuari eta edan dezagun gustora bere oroimenez:

        «Eseri eta edan ezazu: Mahmudek ezagutu ez zuen zoriontasuna dastatuko duzu. Entzun itzazu maitaleen laud baterakoiak: David-en benetako salmoak dira. Ez zaitez murgildu iraganean eta etorkizunaz ez zaitez kezkatu. Zure gogoa ez dadila orainetik aurrerantza urrutiratu. Hona hemen pakearen sekretua».

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.