L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1959. Epaila-Garagarrila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz Lauz—

 

Itun Berria'n txordoketan

 

Zaitegi eta Plazaola'tar Iokin

 

I

 

êaëüí tü Üëaò (dot)Üí d(dot) tü Üëaò Üíaëïí ã(dot)íçtaé, (dot)í tßíé a´´tü Üñt´´sete (Mark. IX, 50).

 

Idaztune ori onetara euskeratu zuen Olabide'k: «Ona da gatza; baña, gatza gezatu ba'liz, zerez onduko duzute?»

        Onatx zenbait oarkizun: êaëüí ûü Üëaò ederra ta ona orobat da nolarebait eladeraz, orregatik edo, «ederra» orde «ona» ezarri zuen Olabide'k, beste euskeratzaile guziek bezala.

Üíaëïí ã(dot)íçtaé'ren orde «gezatu» euskeratu zuen, Leizarraga'k eta Duvoisin'ek bezala. Alare, Üíaëïí edo gatz-bage euskeraz ezar zezaketean, eladerazko itz orrek dakarren asierako Üí-k izenaren ezetza edo adierazpen kengarria baitakar. Beraz, gatz-bage gerta edo gatz-il gerta itzez itz ta zeatzago izango lizake. Matai'k (V, 13) eta Luka'k (XIV. 34) darabilten eladerazko itza, bai, gezatu da euskeraz, µùñaíèš, alegia.

        (dot)í tßíé zerez itzuli zuen Olabide'k eta ederki baino ederkiago dago; cerçaz Leizarraga'k, zertaz Duvoisin'ek.

        Üñt´´sete onduko duzute itzuli zuen Olabide'k, aditz orrek ondu adierazten baitu; Leizarraga'k «gazituren duzue» eta «gazi zinezakete» Duvoisin'ek. Gazitu emen ipini bearrean, ondu zeatzago zegokean, Olabide'k bezala.

        Matai'rena (V, 13), onetara dakar Olabide'k: «Or, ba, gatza gezatu ezkero, zerez gazitu?» Üëésèšsetaé gazitu, ederki. Olabide'gandik artu zuen Orixe'k Matai'rena(URTE GUZIKO MEZA BEZPERAK, 762'g. or.), baita Luka'rena ere (bertan, 967' g. or.): «Gatza ona da: baña gatza gezatu ba'liz, zerez gazitu liteke?», alegia, Üñt´´èšsetaé dio Luka'k, ondu, beraz, bear luke.

        Mark'ek dakarrena onetara itzuli zuen Leizarraga'k: «Gauça ona da gatza, baina baldin gatza guezat badadi, cerçaz hura gazituren duçue?»: guezat badadi orrek etorkizunean leitekean zera adierazten omen du, Lafon'ek dionez (Le systéme du verbe basque au XVIe siècle, bigarren idaztian, 53' g. or.). Zeatzago esateko, orainaldia ez ote du adierazten badadi orrek?

        Duvoisin'ek beste onetara euskeratu zuen ataltxo berori «Ona da gatza, bainan geza ba'ledi, zertaz gazi zinezakete?» Eladerazkoari gatxizkiola, bainan ezarri ondoren, gatza berriz ezarri bear zukean.

        L. Leon'ek onetara dakar: «Gauza ona gatza, bainan geza baladi, hura zerekin gazi?». Ageri-agerian danez, Duvoisin'ek eta Leon'ek Vulgata'tik euskeratu zuten: gainera zerekin euskera mordoiloa da, noski.

        Beraz, itzei gagozkiela, itz zeatzagoz itzuli zuen Olabide'k gure uste kaxkarrean.

        Gatz-bage edo gatz-il gertatze ori, ordea, noizkoa daiteke eladerari gatxizkiola? Lengoa ote zaitekean, oraingoa ote daite, ala gerokoan leiteke?

        Oraingo gertaketa bezala bide dakar Leizarraga'k, lengua bailitzan Olabide'k, eta geroan leitekeango zerbait bezala ipini zuen Duvoisin'ek.

        Eladerari nagokiola, nik neuk onetara euskeratuko nuke: «Gauza ederra da gatza; baina, gatza gatz-bage gertatu izan ba'liz, zerez onduko duzute?» Edota oeste onetara: «Gauza ederra da gatza; baina, gatza gatz-bage gertatu ezkero, zerez onduko duzute?» Olabide dut urbilen.

 

 

II

 

Ôß Üí è(dot)ëïé ü speñµïëüãïò ïûtïò ë(dot)ãeëéã (Bid. Eg. XVII, 18)

 

        «Zer erran nahi du edasle hunec?» euskeratu zuen Leizarraga'k. «Zer derasa elhuntzi orrek?» Duvoisin'ek, berriz. Ta beste onetara, ordea, Olabide'k: «Zer esan nai dik itzontzi orrek?»

        Eladeraz litekenezko naia Üí-en bitartez adierazia ementxe bakarrik ageri da Itun Berri osoan, ta arritzekoa da inork bear bezala ez euskeratu izana.

        Bestalde, nai dugu eladeraz dionean, nahi guendiquec darabil Leizarraga'k (Ion, XII, 21) eta nai genuke Iraizoz'ek. «Yesu ikusi nai dugu» Olabide'k itzuli zuen ori ta zeatz, eladerari gagozkiola.

        Bidalien Eginetako idaztune ori, ordea, onetara da euskeraz: «zer esan nai luke itzontzi onek?», edo, «zer esan nai likek itzontzi onek?».

 

 

III

 

êaß üfeëüí ãe (dot)ßaséëe´´sate, úía êaß šµeúò ´´µúí sõíßaséëe´´sùµeí (I Kor. IV, 8).

 

        Onatx, nola euskeratu zuen Leizarraga'k: «eta aitzinecate regna, guc-ere zuequin batean regna deçaguntzat». Ona emen, berriz, Duvoisin'ena: «eta ochala erregina bazindezte, gu ere zuekin erregina gintezen». Onatx Olabide'rena: «Ai ziñate, orratiño, yauraldira eldu, guk ere zuekin yarauldia eukitzeko.»

        Elaferari nagokiola, nik neuk onetara euskeratuko nuke «ta al zinate, orratino, errege gerta, gu ere zuekin erregekide gaitezken», balizko naia adierazten bait-du.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.