Itz Lauz
Olabide narearen mazmarroa
Arantzibia
Olabide'ren goratzarrez agertu zan «EUZKO-GOGOA»'ren zenbakian (1959 Irailla-Gabonilla, 693'gn. orr.), ezin idoro izan genduala Olabide-narearen ikurdia esan genduan. Eta utsune a nolabait betetearren, asmatutako mazmarroa aukeratu genduan. Batera ta bestera jo, ta iñok ez ekian zein mazmarro zan. Baiña, azkenez, eskuratu dot aren benetako ikurdia, Bengoetxea'tar Pedro Luis Abade jaun doktoreari eskerrak. Emen, bada, Olabide'ren ikurdia:
Zidarrezko zelaia; otso baltz bi, ibilkoi, bata bestearen gaiñean, eta otso bakoitzaren gaiñekaldean liliori urdin bana; egal baltza urrezko zortzi sautorrez. Ikurdiaren azpikaldean, Santiago'ren gurutze-adarrak agirian (Olabidetar bat Santiago Amaidiko Zaldun izan zalako).
|