L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1959. Epaila-Garagarrila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz Neurtuz—

 

Uso galdu

 

Biurko'tar Yon

 

Ene uso nerea, nora zu igeska

beste lurralde berri urruti billaka?

Zeiñek lapurtu dizu zure biotz bakun

eriotza besterik arki ez dezazun?

 

Usategi polita ba-neukan zuretzat

aukera baizindudan nere erregiñetzat;

nere amets-zerua illundu zait neri...

zuk ematen zenidan argia, non arki?

 

Lenengo ta egizko maitale ninduzun;

nola aal biziko enengandik urrun?

Usategira zaite bai, arren, agudo,

kabia baidaukazu oraindikan bero.

 

Silla ari zaizkizu goseti ta sumin

miru ta bele beltzak jateko leiakin...

au nere biotz-miña, zure bular gozo

iretsiko balute pozki ta oparo.

 

Ene uso nerea betiko joana

biotz aldakor orrek urrun eramana,

itzuli nai ez ere... zoriontsu zaite;

nere biotzak beti zure miña duke.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.