L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1959. Epaila-Garagarrila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz Neurtuz—

 

Chorinoa

 

Etienne Salaberry

 

Choriñoa, zer diozu

Abar gainetik

Hichtuz hasia?

 

Choriñoa, ez zira ageri

Hosto bech-izpi

Egur belz gainean?

 

Choriñoa, ez dakizua

Mendi kaskoz-kasko

Dela errege negua?

 

Choriñoa zer gatik

Ari zira, hichtuz hola,

Ataalaritzat, ortzia?

 

Bizkitartean badakit

Ichilduren dela orzia.

Jo zazu hichtuz choria!

 

Erroetarik goiti, erasian,

Lur eta iguzki nahas,

Iragaiten da izerdia.

 

Lehenik pherdetu hesiak,

Egiten data, kheinu malzur

Hogoi eta hameka, eskutik!

 

Alegrantzia, charamelaz

Sartzen da bihotzetan

Choriñoa zu chichtulari.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.