Itz Lauz
Pinotxo'ren biurrikeriak
Collodi
euskaratzailea:
Otsabio
Collodi'ri euskeratu eta eratua
Otsabio'k
PINOTXO ZEIN ETA NOLA SORTU ZAN
Pinotxo egur pusketa batetik ateratako muñeko berritsu bat zan. Par eta negar egiten zuan edozein umeak bezela.
Gepetto arotza orregatik muñekoa artu-ta lantzen asi zan, Baña, lenengoz izena berriz jarri zion: Pinotxo. Orixe baizan Gepetto'ren aitaren, amaren ta semearen izena.
Gero egur bat moldatzen asi zan. Aurrena illea, kopeta, ta begiak egin zizkion. Aren arrigarritasuna begiak keñu egiten zutela ikustean.
Begien ondoren sudurra egin zion; baño aren sudurra egin ala luzeagotu egiten zan.
Gepetto'k moztu egin nai zion, baño alperrik, geroz ta luzeagoa zeukan.
Oraindik aoa bukatu ez eta, parrez eta berriketan asi zan muñekua.
Parretik ask dek esan zion asarre Gepetto'k muñekuari. Parrari utzi zion, baño mingaiña luzatu zion orduan. Aoa bukatu-ta kokotza, lepoa, bizkarrak, sabela, besoak eta eskuak egin zizkion.
Eskuak egin zizkionean, illea bere burutik igeska ari zitzaiola sumatu zuan. Eta, aren arrigarritasuna, bere ille berbera muñekuaren buru-gañean ikusi zuanean.
Azkenik, anka eta anka-puntak egin zizkion. Ta bukatu-ta aldi berean, ostiko bat erantsi zion Gepetto'ri sudur-puntean.
Bai ondo merezia neukan esan zuan Gepetto'k, lenago pentsatu bear nuan. Orain berandu da.
Ta ordundik, Gepetto Pinotxo'ren aita izan zan. Baño, arek eman bear zizkion min eta atsekabeak!...
PINOTXO'K KARTILLA SALTZEN DU TITEREN TEATRO BAT IKUSTEKO
Elur giroa atertu-ta gero, Pinotxo'k eskola bidea artu zuan, beso azpian kartilla zualarik. Bidean amets eta asmakizun zein baño zein obegoak egiten zituan.
Au esaten zuan bere baitan
Gaur eskolan, bereala ikasiko det irakurtzen, biar idazten edo eskribatzen eta biaramonean kontuak ateratzen. Ta gero, nere trebetasunari eskerrik, zillar asko irabaziko det; nere lenengo txanponekin oialezko txamarra eder bat erosiko diot aitari.
Baño zer diot oialezkoa? Bai zera! Dana urre ta zillarrezkoa izango da, botoiak pitxiekin eta guzti. Benetan, merezi du aita gaxoak! Nere liburu au erosi ta ikasiaraztearren, beso-gorri gelditu baida... ta au otza dagona! Gurasoek bakarrik egin dezakete au
Erabat biozberatuta au esanaz zijoalarik, urrutian musika ta burrunba-otsa iruditu zitzaion: Pi, pi, pi! Pi, pi, pi! Zum, zum zum, zum!
Gelditu-ta, oraindik garbiago entzuten zituan. Soñu aiek itxasbaztarreko erritxo batera zeraman kale zear luze baten atzetik zetozten, noski.
Zer soñu da ori? Tamalgarria da eskola joan bearra, bestela...
Ta zalantzan gelditu zan. Dana dala, erabaki bat arto bear eskolara edo musika arek zer adierazten zuan ikustera joan.
Gaur musika entzutera noake, biar eskolara; eskolarako ez da beñere berandu-ta... Biurriak, sorbalda kuzkurturik, esaten zuan au.
Ta bat-batean, kale luzearen barrena bere ankak zezaketen aiñean, korrika arin asi zan. Zenbat ariñago, ta ainbat garbiago entzuten zan soñu ta burrunba-otsa
Pi, pi, pi! Pi, pi, pi!... Zum, zum, zum, zum!...
Alako batean, barrakatzar ta milla kolorez dotoretutako zapi baten ondoan pillatzen zan jendentaldez betetako plaza baten erdian arkitu zan.
Zer dek barraka tzar ori? galdetu zion erriko mutiko bati.
Irakurri zak kartelak diona, ta orduan jakingo dek.
Gogoz irakurriko nikek, baño oraindik etzekiat.
Aztakirten galanta! Ordun, neronek irakurriko diat. Sua bezin gorrizko itz oietan au adierazten dala jakin bear dek: TITEREN TEATRO AUNDIA
Ta, zenbat dek asi zala?
Oraintxe asten dek.
Zenbatean sarrera?
Berrogei txakurraundin.
Pinotxo'k, ikusi naiaz emanda, zentzuna galdu zuan, ta lotsa apurrik gabe lengo mutikoari ekin zion
Prestatuko al izkiakek biar arte, berrogei txakurraundi?
Gogoz mutil txantxetan bezela esaten zion baño, gaurkoz ezin dizkiat eman.
Txamarra saltzen diat berrogei txakurraundin esan zion orduan muñekuak.
Paper loretuzko txamarra batekin, zer nai dek egitea? Euria egiten badik, nork atera gorputzetik
Erosi nai al dizkiak zapata edo oñetakoak?
Sua pizteko ere lain ez dituk, noski.
Zer damaidak nere txapelagatik?
Jo, a polita! Ogi-apurrezko txapela bat! Orduan bai etorriko lirakela, jatera xaguak nere buru bertara
Piñotxo tripajaten zegoan. Azken eskeintza bat egin nai zuan, baño etzeukan kemenik. Zalantzean, ez-baika zegoan. Noizbatean au erabaki zuan
Emango al dizkiak berrogei xakurraundi kartilla berri onen ordez?
Ni umea nauk erantzun zion besteak, berak baño zentzu geiagorekin eta etziet ezer eie erosten nere kidekoeri.
Nik erosten dizut berrogei zakurraundin esan zion, aien izketa entzuten ari zen soñeko saltzalle zaar batek.
Ta, bereala saldu zuan liburua. Orain pentsa, Gepetto bere aita gaxoa, beso-gorri eta otzez dardarka gelditu zala etxean, seme zabar ari kartilla bat erostearren.
TITEREAK PINOTXO BERE ANAIA EZAGUTU-TA BEREALDIKO ARRERA EGITEN DIOTE, BAINO ALDI OBENEAN «SUJALE» TXERPOLARIA AZALTZEN DA ETA ORDUAN ERIOTZ-ZORIAN ARKITZEN DA PINOTXO.
Pinotxo teatro tokira saltu-ta laixter, alako ixtillu edo nasketa bat sortu zezakean zerbait gerta-zorian egon zan.
Teloi-zapia kendua zegon, ta teatro edo antzerkia asia.
Antzokian Arlekin eta Politxinela zeuden, ta jakiña, oi zuten bezela, sesioan eta zaplaztako ta makilkadak bata besteari emateko prest.
Jendeak biziro ta algaraka jarraitzen zuan muñeku aien izketaldia; biak benetako bi gizonak bezin keñu ta gaizki esakak botatzen baizituzten.
Bat-batean, ura ustegabea! Arlekin'ek bere izketaldia utziaz ta jendearengana biurtuaz, eskuekin atzealdera adierazi zuan zerbait, eta oju bizian asi esanaz
Zeruko izarrak! Lo ala esnai nago? Benetan orko ori Pinotxo da!
Pinotxo da noski! zion deadarka Politxinela'k.
Bera da, berbera! baieztu zuan Rosana Andreak, burua azalduaz.
Pinotxo da! Pinotxo! jauzika ta saltoka ots egin zuten beste muñekuak.
Pinotxo da, gure Pinotxo anaia! Gora Pinotxo!
Pinotxo, ator onera oju zegin Arlekin'ek, ator ire anai egurrezkoak besarkatzera.
Onelako arrera beroa artu-ta, Pinotxo'k saltu egin zuan atzealdetik lenengo illeraraño; gero orkesta'ren zuzendariaren burua, ta azkenik ager-toki edo eszenario erdian gelditu zan.
Nekez esan dezake batek, Pinotxo'k an, bere lagun arteko ixtillu ta iskanbil aren erdian, artutako besarkada, adiskidetasun ta anai-maitasunezko txalo ta atximurrak.
Ez dago ere esan bearrik, aldi ura txit ukigarria zala; baña, jendeak, teatroa ola jarrai ezin zezakeala ikusirik, ojuka asi zan
Teatroa nai degu, teatroa!
Alperrikako arnasaldia. Muñekuak, teatroa egiten jarraitu ordez, oju ta pestak ugaritu zituzten, Pinotxo bizkar gañean zerabilkitelarik. Ondoren txerpolari edo titiriterua irten zan; aren itxura bildurra sartze aiñekoa zan. Tintazko zirriborroa bezin bizar beltza zeukan ta kokotzetik lurrerañoko luzea. Aoak labe aundi bat zirudin, ta begiak barruan su gorria daukaten kristal gorrizko bi krisallu. Bere esku-atzaparrekin suge ta axarPisatsakin egindako zigor bat zartatzen zuan.
Ustegabeko agerraaldi arekin, guziak arnas gabe gelditu ziran. Elbi baten egaketa ere entzun zitekean. Titere gaxo, gizon eta emakume, guziak, dar-dar zegiten osto pirpiratiak bezela.
Zertarako etorri zera, dana nastera nere teatrora? ekin zion txerpolariak Pinotxo'ri abots zakar batekin.
Sinistu idazu, Jauna, errua ez da nerea!
Ederki dago! Gabean ikusiko degu!
Ta alaxe izan zan. Teatroa bukatu-ta gero, aparirako arkume bikain bat erretzeko aginduta zeukan sukaldera joan zan. Baño, gori-gori erretzeko egurra paltaturik, Arlekin eta Politxinela'ri deituz, esan zien
Zoazte, ta ekarri iltzetik zintzilika dagoan muñekua. Egur ximelez egiña dagola dirudi, ta ziur nago sutara botata gar ederra izango dula erretzeko.
Arlekin eta Politxinela zalantzez zeuden, len unean; baño, txerpolari edo titiriteruaren begirada zorrotzaren bildurrez, obeditu zuten, ta andik laixter, uretik irtenda moitzen dan aingira bezin larri, karraxi zorrotzetan Pinotxo besoetan zutelarik, itzuli ziran biak sukaldera.
Aita kutuna, erruki zakida! Ez det il nai, ez det il nai!
«SUJALE» TITIRITERUAK USIN EGINDA PINOTXO'RI BARKATZEN DIO, TA ONEK ERIOTZ-ZORITIK SALBATZEN DU ARLEKIN TITEREA.
«Sujale» txerpolari edo titiriteruak (au zan bere izena) ikaragarrizko umore gaiztoan zegola zirudin, batez ere bularra ta ankak mantala balitz bezelako bizar beltzarekin estaltzen zituanean. Pinotxo, arnas-estu ta larri bizian, «Ez det il nai, ez det il nai» ojuka ikusi zuanean, errukitu ta biozberatu egin zan, eta ia ezin eutsirik, alako sutur-purrustada edo usin izugarri bat bota zuan.
Au entzutean, len saats negartia bezin tristurati ta eroria zegon.
Arlekin, jeiki ta alai, Pinotxo'rengana joanda, au esan zion:
Berri on bat diagu, anaitxo! Suturrekin usin egin dik, eta onek errukitu dala esan nai dik. Seguru ago ia!
Jakingarria da noski, bestaindikoak errukitzean edo beratzean negarra edo malkoak legortuko balituzkete bezela egitekoan, «Sujalea»'k berriz, erruki-aldi auetan suturrekin usin edo ots egiten zuala suturrekin.
Jakiña, au bere biotz-ukiberatasunaren agergarritzat Bañan, naiz sutur-purrustada edo doministiki ura bota, oraindik zakar ta erretxin xamarra zirudin, eta Pinotxo'ri deadar egin zion
Negarretik aski da! Zure negar-muxioak nazka eman dit estomaguan... ta... ta ia, ia gorakoa... Atxis!... Atxis!... ta iru doministiku edo usin bota zituan.
Bejondeizula! esan zion Pinotxo'k.
Eskerrik asko! Bizi al dira zure aita-amak? galde zion «Sujalea»'k.
Aita bai, ama ez det sekulan ezagutu.
A zer-nolako naigabea emango nioken zure aita gaxoari txingar gorrizko su artara botako banizu. Agure gizajoa! Erruki diot!... Atxis!... Atxis!... Atxis!... eta beste iru sutur-usin bota zitun.
Bejondeizula! zion Pinotxo'k.
Eskerrik asko! Bestalde ordea, nitzaz errukitu bearrean nago, ba sua pizteko egurra palta zait eta orregatik zu oso egokia ziñake... Bañan... min damaidazu, ta errukiorra izan nadin! Zure ordez, inguruko muñekuren bat botako det... Eta jendarmeak!
Onen deira, iru adar buruan ta ezpatak eskuetan zituztelarik, iru egurrezko jendarme ximel-ximelak azaldu ziran laixterka. Abots zakarrekin ekin zien txerpolariak
Arrapatu Arlekin, lotu ondo ta bota sutara! nere arkumea bereala errea egon dedin.
Pentsa, Arlekin goxoaren biotz-zartada! Aren naigabea, ankak bilduta, lurrera ziplo erortze aiñekoa izan zan. Ikuskizun garratz au ikusirik, Pinotxo negarka ta malkoekin «Sujalea»'ren bizar luzea bustiaz, aren oiñetara erori zan, ta erregu biziaz esan zion:
Erruki zaitez, «Sujalea»!
Emen ez dago Jaunik! erantzun zion zakarki txerpolariak.
Erruki, Jauna!
Emen ez dago baliozko Jaunik!
Erruki, Zaindari Jauna!
Emen ez dago balio dun Zaindaririk!
Erruki, Jaun Agurgarri!
«Jaun Agurgarri» entzutean, aoa arriturik idiki zuan, ta xamurti ta legunagoa biurtuaz, esan zion
Ongi. Zer opa dezu nigandik?
Errukitu zaitzala Arlekin gaixoax!
Ez dago errukirik! Zu askatu ezkero, bera sutara bota bear naita naiez, arkumea ondo goritua egon bear du-ta.
Ortaz arro ta tente-tente, ego-apurrezko txapela botarik, Pinotxo'k esan zion orduan nik dakit ongi zer egin bear dedan! Aurrera, jendarme jaunok! Lotu ta bota nazazute su-garretara! Ez, ez da zillegi ta justu, Arlekin nere adixkide kutuna, nere ordez erretzea!
Ain bizi ta jatorki esandako itz aiek, negarrarazi zituan inguruko guziak. Bi jendarmeak ere, naiz ximelezkoak izan, bildots xamur batek bezela negar zegiten.
Aurrenean, izotz-kozkorra bezin gogor ta biotz-gordin zegoan «Sujalea»; baño, geroago, pixkana-pixkanaka errukitzen ta sudur-usinka asi zan. Lau edo bost usin egin ondoren, besoak laztanki idikiturik esan zion Pinotxo'ri
Mutiko jatorra zera, benetan! Atoz onera ta emaidazu «paa» gozo bat.
Pinotxo jeiki-ta arin igo zan bizar luzearen barrena, ta sudur-puntan alako «paa» zoragarri bat utzi zion.
Ortaz; eskuratu det ezta? galde zion Arlekin'ek, entzun ezin alako abots aul batekin.
Bai eskerra emana dago erantzun zion «Sujalea»'k. Eta intziri egiñaz eta burua moituaz, ekin zion berriz: Zer egingo degu! Oraingoz etsiko det arkumea erdi-gordiñik jatea, baño gaxoa!, erruki bizi diot beste aldi batean tokatzen zaionari!..
Berri ura aitzean, muñeku guziak teatroko agertokira joan ziran, ta argi ta armiarma guziak pizturik, salto ta dantzan asi ziran.
Egundu zan, eta oraindik dantzan zebiltzen aiek!
(Urrengoan geiago.)
|