Itz Lauz
Goizeko izarra
Arritokieta
Gabon eguna zen, Zeruan bere-biziko jaya, Zeruan beti da jai, baña Gabon eguna, an ere beste egunak baño ederragoa ta alaiagoa. Jai berezia noski.
Gauerdiko mezetan abestutzeko, lau-bost urte inguruko aingerutxoak ikasi zuten (1) Gabon abesti au.
Gabon gaba,
Gau argia,
Jesus Belen'en jayo da.
Pozikan dijoaz artzayak,
Zerutik datoz aingueruak.
Aintza Goyetan Jaunari,
Bakea gizonari.
Oi ura abesti gozoa! Eta ura musika edo eresi ederra Biotzaren ari guztiak ikutu ta dar-dar eragitekoa. Nere mingañak ez du itzik, ez eta ere lumak alik, abesti ura nolako eztitsua zan azaltzeko. Gauza bat bakarrik esango det: abesti zerutarra zala, eta Zeruan aingerutxoak ab estua.
Augaitik, emen ludi onetan ezin gentzake alako abestirik entzun. Zeruan entzungo ditugu, Gabon jayetan.
Illunen istantzan, Aita Jaungoikoak deitu zien aingerutxoai eta esan:
Ederki abestu dezute; oraiñ beste urtietan bezela, mundura jetxi bear dezute danok, ume onai Gabon-sariak eramatera. Eta entzun ondo. Ez gero ume onik utzi saritu gabe, batez ere pobria edo beartsua baldin ba'da.
Or, ate ondoan dauzkatzute sariok, Aita San Pedro'k emango dizkitzute, eta Gauerdiko Mezetarako sasoz etorri danok bai dakizute; beste urtietan bezela.
Bai Jauna, erantzun zioten aingerutxoak pozez beterik, Zerutik lurrera jun-etorri ura egiñ bear zutelako. Umeak ibiltariak bait dira eta aingerutxoak ere bai noski.
Ateak zabaltzen naikoa lan izan zuan Aita San Pedro'k. Izarraitz mendia baño tontor aundiagoa zegoan gauzez. Sakukadaka karameluak, gozuak, txokolatetxoak, turroyak eta abar. Kaja aundietan oñetakotxoak, jantzi dotoriak, eta abar. Jostalluak berriz, burdikadaka: Andereak, zaldiak, pelotak, danborrak... zer nai ta uraxe.
Aingerutxoak milloika ziran... Bai bear ere gauza ayek danak Zerutik lurrera ekarri ta emengo ume on danari partitzeko. Artu zituen bakoitzak beren pardeltxoak, eta egaz, batere zarata gabe (2) erten zuten Zerutik, eta artu zuten bakoitzak bere bidea. Batzuek Europa'rantz, beste batzuek Amerika'rantz, abek Afrika'rantz, ayek Asia'rantz, eta beste aiek Ozeania'rantz.
Europa'n etorri ziranak juan ziran Batzuek Irlanda'rantz, beste batzuek Txekeeslobakia'rantz, France'rantz, Itali'rantz, eta abar... eta Euskal-Errira ere etorri ziran. Emen ere bait-ziran bada ume on eta zintzo asko.
Euskal-Errira etorri zan aingerutxo bat, urte artan lenengoz jetxia zen lurrera, Zerura juan berria zalakotz, eta etzekien besteak beziñ ondo sariak banantzen. Augaitik uste baño len gelditu zan ezer gabe, eta Zerurantz egazka asi zan, bere zeregiña amaituta.
Baña Ondarru, edo Getari, edo onelako erri baten gañetik igaro zanean, itxas-ertzean etxetxo zaar bakar bat ikusi zuan. Guztiz txiroa, leyoak leyar gabe, tella batzuek apurtuak; otzak, aizeak eta euriak ere sartuta erten nai bezela egiteko erakoa. Barruan, surik ez, sutondoan, ezer ez, eta gela estu batean, koltxoi gabeko oean, malutazko lastaira gañean, estalki gutxigaz estalduta mutiltxo eder bat lo.
Bost urte ingurukoa, larrosa baño ederragoa arpegia, ezpaiñ gorriak, izarrak beziñ eder begiak, sedazko ille kixkur gaztaña margoduna... Aur zoragarria!
Aita, itxasoan ittua zuan, Kantauri'ko itxaso gogorrak gizon gosea izan zuan egun itun batean. Berrogei gizon artu zituan beretzat, erioen besarkada estuan egun artan, erri txiki artatik Kantauri'k. Euren artean gure mutiltxoen aita,
Euskaldun itxasoaren seme adoretsuok, ludiko itxasorik gogorrenakiñ burrukan, ordu guzietan zeuen bizia salduta, eguneroko ogia, bulartsu ta kementsu irabazten dezuten eusko abendaren seme bikañok; nik maite zaituztet, neu ere Kantauri itxasertzean sortua naizelakoz ta ezagutzen zaituetalakotz; itxasgizonen umea bait-naiz! Eta lerro abetatik agur dagitzuet biotz-biotzez.
Berdiñ zueri, Sokoa'tik Castro bitarteko itxas-ertzean, gizonak beziñ langille ta izukoitz, bulartsu, eleizkoi, garbi; Jaungoikoari ta itxasoari begira, zeuen ume-zurtzok maitekiro azi dituzuten eusko andre alargunok.
Baña, neure ipuiari jarrai dagiot.
Arrezkero ama alargun gaxoak, bai zuan naikoa lan bientzat bizia irabazten..
Aingerutxuak, ume eder ara ikusi zuanean aiñ txiro, naigabe aundi bat nabaitu zuan bere biotzean. Bait-zekian ume ona zala, ta gogoan zeukan Aita Jaungoikoak esandako oarra: «Ez deitela ume on bakar bat ere sari gabe gelditu, batez ere txiroa baldin ba'da». Eta berak ezer ez umeari emateko...! Zer egiñ zezakean?
Berealaxe pentsatu zuan, uste gabean egindako uts ura nola zuzendu. Arrada batean, zuzen-zuzen, tximista baño ariñago, jo zuan Zerurantz, artu zuan izar bat eta etorri zan mutiltxoen etxera. Sartu zan barrura leyo zarretik, leyo gabe ere sartu zeikean arren, nai izan ba'lu: utzi zuan sutondoan izarra, juan zan umetxoen gelara, eman zion pa aundi bat, estalkiak ondo ipiñi zizkion eta kristal gabeko leyotik erten eta Zerura juan zan lerro zuzen-zuzenean.
Juan etorri abek danak egiteko ez zuen amar miñuturik ere bear izan. Aingeruak, pentsamentua baño ere ariñago, azkarrago ibilli oi dira ta.
Gauerdiko Meza amaitu zanean, mutiltxoen ama etxera zetorrelarik, urrutira ikusi zuan bere etxetxoa argi-argitan.
Nik ez det bada argirik utzi. Etxeak, su artu ete? Ay nere umea! Ta ariñiketan jo zuan bere etxera.
Leyo zarretatik, ate zirrikatetik, giltza zulotik... dana argia. Barruratu zanean, ura zan epel gozoa! Sukaldetik berriz, zer beroa! ta jaki usai ederra.
Sutondoan zegoan izarrak, sortzen zuan beroa, etxe guztia epel-epel, bero-bero ipintzeko laiñekoa. Eta, gauza arrigarria! Tximiniko laatzetik ixekita zegoan lapikoan aza-olioak zeuden pil-pil, labetxoen gañean bixigua, zirt-zart! otarratxo batean, zapi garbiaz estalita gaztaña erriak, pin-pan! eta pertz txiki batean, zuri-zuri, epel goxo-goxo, aya. Itz batean: Euskal-Errian egiñ oi zan Gabon eguneko apari berezi. Ez bait-zen orduan cbampagne'rik, mazapan'ik eta orrelakorik! Ez eta bearrik ere.
Alargun gaxoa, biotza taupadaka zuelarik juan zan semetxoengana.
Ume, nor izan da gurean, ni eleizan nintzan bitartean?
Nik ez dakit, amatxo, nik ez det ezer susmatu, lo egiñ det eta, baña amesetan edo, aingerutxo bat leyo onetatik sartu ta erten egiten ikusi ete dedan nago. Aingeru txiki batek pa eman ditala ames egin det nik.
Mutiltxo euskaldunari arpegian pa eman da aingerutxoa arrada batean zuzen-zuzen, len esan dedan bezela, pentsamentua baño ariñago Zerura'tu zan.
Aita San Pedro'k atea zabaltzean galdetu zion
Nundik eta nora ibilli zera zu? Oraindik ez da berandu baña, beste danak etorriak dira.
Ara bada, erantzun zion aingerutxoak. Sari guztiak banandu ezkero Euskal-Erriko itxas-ertzean mutiltxo on bat idoro det, ona ta txiroa, eta, ez bait-nuen zer emanik!... Eta izar bat zerutik artu ta eraman diot, zoriona izan dezan Gabon abetan.
Um.... m m m esan zuan Aita San Pedro'k buruari eragiñaz, ez dakit Aita Jaungoikoa'ri atsegiñ izango zayon zuk egiñ dezuna. Ez baitzayo gustatzen. Berak ipiñitako lekuetatik gauzak aldatzea! Ondo pentsatuta ipiñiak bait-dira bakoitza bere lekuan
Au entzutean aingerutxoak negarrari ekin zion, eta nola bai Zerurn iñoiz-ez-iñoiz negarrik entzuten ez dan, Ama Birjiña etorri zitzayon arrituta eta galdetu maiteki aingerutxoari
Zer dezu, maite, negarrez aritzeko, emen, iñork negarrik egiñ ez duan leku zoriontsu onetan?
Eta aingerutxoak, sotiñga esan zion auxe-ta-auxe gertatu zitzayola ume-sariakiñ; eta onela-ta-onela zerutik izar bat eraman zuala etxetxo artara, eta nola Aita San Pedro'k auxe-taauxe esan zion.
Ez orregaitik negarrik egiñ, maitetxo esan zion Ama Birjiñia'k; begira nere soñekoan zenbat izar ditudan; artu nai dezun bat, eraman eta ipiñi bestea artu dezun lekuan. Oraindik nai aña denbora daukazu.
Au entzutean, aingerutxoak artu zuan Ama Birjiñia'ren gona-barrenetik izar zuri-urdiñ eder bat, eta azkar juan zan bestea artu zuan lekuaa, ta ordezkaria leku bertan utzi.
Au eginda berialaxe Zeruratu zan berriro, ta oraindik sasoiz eldu zan Gauerdiko Mezetarako.
Meza au nolakoa izan zan, eta zelako eresi-abestiak entzun ziran, nik eziñ neiken gauza da. Ipui onen asieran esan detan bezela, Zerura juaten geranean, An entzungo ditugu, eta Ara juateko alegiñak egiñ ditzagun danok.
Eguarri bigarrenean, goizeko ordu bietan Meza entzunda, bixigutan itxasora zijoazen Donibane Lohitzun'go, Ondarrabi'ko, Zumaya'ko, Mutriku'ko, Lekeitio'ko, Bermeo'ko ta abar arran tzaleak, ortzean izar berri bat idoro zuten; besteak baño aundiago, ederrago, zuri-urdiñago ta diztizaritsuagoa.
Eta Goizeko Izarra izena ipiñi zioten.
Oarra: Ipui au «El Correo Misionero de los niños»etik artu nuan baña asko aldatu det euskerara biurtuz.
(1) Ikasi bearrik ez zuten, baña entzayo bat egin zutela esan nai det.
(2) Aingeruak ez bait-dute ez astunik, ez nekerik, ez argi bearrik guk bezela.
|