Itz Neurtuz
Zaude lo, kutuna
(Aizpatxoari eriotzean)
Miren-A'k
Dan, dalan dan,
lo egizu kuttuna.
Dan, dalan dan,
laister bai dator illuna.
Nire maitiak, nire zatiak,
etzun lo artu gau luze artan;
bere gorpuztxo zoragarrian
geixoa zun barne barnean.
Ez nindun begidatzen
ezta ere entzuten.
Bere begiak begiratzean
ez zuten ikusten.
Aingerutxoak jetxi ziran
beregana urbil urbilik
ta nire biotzeko maitia
eraman zidaten ixil-ixilik.
Dan, dalan dan,
lo, lo zaude kuttuna,
Dan, dalan dan,
ioan da zuretzat illuna.
Eibar'en
|