Itz Neurtuz
Maita-legea, nola?
Jose Aguerre
Iñun bizi zirela, elkar-berezirik,
gizakume ta ema, beiñola aurkiturik,
lotu ziren bat batez xit maitemindurik.
Maite-zurriz ez zen ha, naiz zun azalarik;
maita-adina behar da ondu-zoriturik.
Orra ba, kasu artan ba zen olakorik?
Xirrinta guri batek eragabeturik,
olde zindok ajetzen damuz da gertaurik:
ola ez uste denik maite legezkorik.
Maiteminetan sarri izan da agiturik;
sua gar egin dela dui-dui oharturik;
unek ere maitasun ez du manerarik.
Solas funtsa non ez den, ez bila maiterik;
gogoan bear da bake, soñan ez kutsorik.
Olaxen maitariak dira zirtolarik.
Legez-maite ta sua ez nas iñolarik,
garretan errerikan are gutiagorik;
sugeldoz dirau suak xukunki bildurik.
Aintzirako narea ar zazute idurik
edota gau bateko, zohar dagolarik...
Orren antzapidetan alegin bederik.
ajatu igatu
zirtolari gauz polliten esale
zohar ortzi garbi-garbia.
|