Itz Neurtuz
Euskal-Erriko mendietan
Miren-A.
Euskal-erriko mendi ederrak
laister orlegituko dira;
Baserri ondoko zugaiztxueri asi zaie sagar-lora.
Uda-berria datorkigu
alai alai jantzia.
Ikuskai zoragarria,
gure Euskalerria! Baña...
bildur naiz oraindik
orren piñu asko ikusirik
gertatuko ote zaigun
ikuskaige gelditu,
eguzkia estali...
Pagoak, lizarrak,
nun zaudete?
Zuen anai, euskaldunak
il egin zaituzte.
Ai piñu, piñu!
nondik aiz i sortu?
Ik emandako diruakin
zer egiten ari dituk?...
Berriz piñua sartu.
Onela jarraitzera
ziur nago ni
ez degula izango euskaldunok,
nora begidatu.
Eibar'en 1959'go Otsailla
|