L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1959. Ilbeltza-Otsaila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz Neurtuz—

 

Intxaur ezea

 

Etxeberria'tar P. S.I.

 

       1

Arrebatxua,

Gazte liraña.

Gaxo dalarik,

Larri da; baña,

Ark arin yantzi

Amilla apaña.

Zitori ez eder,

Ua dan aña.

 

       2

Ager da atxeter,

Bizar luzedun.

Galde nexkari;

—Buruan zer dun?

—Erleak ditut

Belarrin dun-dun.

—Etzera, polit,

Egun askodun.

 

       3

Bererakuan

Osalariyak,

Ortzira yaso

Ditu begiyak.

—Azken ostoa

Elur bustiyak

Lurreratzian,

Anai tikiyak

Malkoz dituzke

Begi-niniyak.

 

       4

Baratzatxuan

Intxaurtxe mia,

Belko'k an dizu

Berak yarria.

Sendalari-itza

Gezurtatzia,

Mutikoaren

Asmo guztia.

 

       5

Irail-azkenez

Ostoa ori:

Adarretik bat

Orduntxe erori.

Belko iturrira...

Etxera itzuliz,

Ainbeste bira!

Bota intxaurrari,

Ur ipurdira.

 

       6

Orlegi beti

Aren orriak

Mutillak arto

Neke gorriak.

Negu igaro da:

Udaberrian nexka xaloak

Par ezpañian.

 

       7

—Anaitxo! Ez ni

Oraingoz ilko!

Egitan nakusk

Len ala biko

Eskerrak iri,

Laister iriko

Txaidiak zear

Nauk ibiliko.



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.