L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1959. Ilbeltza-Otsaila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz Neurtuz—

 

Atxarte

 

Otsalar

 

Ortzeari muin eman naian, tinko,

aitzuri erraldoiak gaiñetik ditularik,

arru ta labar (1) amiltsuak txintxilirik;

Atxarte berezia estuturik dago.

 

Pago mardul ta aritz agurgarriak,

errekatxo tartakiña (2) dijoalako kantari

zuaitz orriak dira alaiki dantzari.

Atxarte'k ditu oasis baten iduriak.

 

Edertasun guziak alkartu diranez,

txoriak barruti ori dute biltoki lez.

Baseliza bat da, Kristo'ren atsedenez.

 

Atxarte: inguru lazgarrian pakearen itzalez,

ire erreka marmaria itxasoruntz lez

nire gaztaro mingotza ire altzora miñez.

 

(1) Labar, acantilado. (2) Tartakin, disloco.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.