Itz Neurtuz
«Dasein»
Michel Biar
Oraino zer?
Ukitu gera ezerestasunaren ezerestasunez.
Oraina.
Emen akuskat gizon,
bizieran;
izate utsarekin geroari begira, baikor.
mundu zabalean aut arkitu
bilutsik,
utsik.
Ala ta guztiz ere,
geroari aurpegia emana,
izatasunari atzeman nairik,
pozik sentitu aut bakardade ortan
naiz eta bilutsik, utsik.
Gerorako egin dituk ametsak
biar goizerako asmoak.
Eta orainak ez baizikan ematen sentidurik
iges egin duk izatearekin bakarrik.
Sentitu duk ire baitan
ezerestasunaren beso otza.
Baña ez duk amor eman
ire bizitz-naiari.
Oraina ez duk arki
ire gogoaren neurrikoa.
Orregatik asmoak egin dituk,
asmoak dituk ipiñi
ire indarraren neurri.
Gizon
or akuskat lekaro beroan zutik,
ondartza ikaragarrian kixkaldurik
bein eta berriz billutsik eta utsik.
Eta ire inguruan gauzak,
mintzul eta itsu,
mundu zabalean kokaturik,
berenganatzen didate indartsuki,
eta eragozpen ipintzen
izatasun naiari.
Bai dela ederra
gauz izatea,
itsu eta mintzul
mundu zabalen erdian geratzea
Bañan... gerorako egin dituk ametsak
Biar goizerako asmoak!
|