Goratzarrez. (1958. iraila-gabonila)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa. Olabide'ren
Goratzarrez. (1958. iraila-gabonila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz Lauz—

 

Olabide Azkue

 

Ibargutxi

 

OLABIDE

England'en nintzala, Jesus'en lagundiko bat etorri zan ni nengoan urira, ango monjatxoei gogo-iñarkunak emoteko asmoz. Zar-samarra zirudian, luze ta zimel-zimela, baiña betargi ta Jaungoikoa'ren gizon.

        Agure agurgarri arek agerralditxo bat egin eustan, eta OLABIDE abaren goratzarrerako ari-arira datorrela bai deritzat, ona emen biok izan gendun alkar-izketa

        — Euskotarra ei zara? egin eustan.

        — Bai, aita; euskotarra nozu.

        — Ta euskeldun bere bai ete?

        — Baita euskeldun bere.

        — Ta... euskerazko idaztirik ba ete dozu?

        — Bai, aita; ain zuzen bere, bat daukat ba, ta berau Itun Berria, zure anai batek idatzia.

        Aor: Itun Berria, Olabide'tar Erraimun S.J.

        Baiña... ba'al dakizu zeuk euskeraz?

        — Ez, euskeraz ez dakit, baiña oso euskelzale nozu, izketa ori izan bai zan gure Aita Iñaki deunarena, ta napartarretan gurenen izan dan Xabier deunarena.

        Ta nora-ezean idaztia zabaldu, ta Jon deunaren Barri Ona agertu zan. Eta egundo euskeraz ez ikusi, ez ikusi ez eban arek, parra-parra irakurten eban Olabide abak euskeratutako Berri Ona, Jon deunak dakarrenez.

        — Ezagutzen al dozu zeuk Olabide aita? itandu eustan.

        — Ikusi, bein ikusi neban Olabide jakituna. Orain iru urte edo dirala, 1934'garreneko urtarril-otsaillean, Kristiñau-Ikasbideari buruz, Batzar aundi bat egin zan Bilbo'n. Batzar orretara ekarri zituen edonongo izlari ta irakaslerik bikaiñentzat egozanak.

        Sail bi zituan Batzarrak: bata erderaz ta bestea euskeraz.

        Iru ekitaldi izan ziran euskerazko saillean. Bigarren ekitaldian, Eibar'ko abade batek egin eban itzaldi bikoitza: Idazti Deun eta Liturgia, Ikasbidea irakasteko bide. Itzaldi bakoitza amaitu ondoren, sei umeekin erakusketa egin oi eban. Ementxe zan, ba, ikusle ta entzule artean Olabide jakituna bere.         Soiñeaz zaparrote, lodikote, begi baltz-bizi ta arpegi gizakoia.

        — Asko idatzi ete eban Olabide abak?

        — Bai, asko ta ondo.

        Nik irakurri izan dituanak, oneixek dituzu: Kisto'ren Antzbidea, Itun Berria, Gogo Iñarkunak, Giza-soiña, ta Itun Zarra idazten diardu (1).

        Kisto'ren Antzbidea agertu zanean, egundoko abegi ta txera ederra egin eutson euskel-gai ta osterantzekoetan bere, buru-argi ta irizpide zuzeneko zan Eleizalde ospetsuak.

        Neu bere arrituta geratu nintzan gutun ori lenengoz irakurri nebanean. «Ez da edozein, orraitiño, niñoan neure kolkorako, liburu ori euskeratu daroana».

        — Zailla el da, baiña, cuskerea?

        — Euskerea zailla? Beste edozein izkuntza legez, gitxi gora-bera.

        Or dozu Olabide. Idazle bikain au ez zan euskeldun jaio. Euskeraz ikasi egin eban. Eta gizon eldua zala ikasi bere. Ori, bai: edo gizarlean diran irudiak eratsi, edo iñori zor izatekotan, Olabide aitari zor iako irudia.

 

AZKUE JAUNA

        Gizon mardul, zabalkote, zuri-gorri ta mazala zendun AZKUE jauna.

        Amaren bularrean edoski eban gure euskera, ta aitagandik jarauntsi euskelzaletasuna.

        Euskel-erri osoa arakatu eban uriz-uri, auzoz-auzo, itz, aditz, adizkera, esakera, atsotitz, abesti, ipuin eta abar baturik.

        Arako erle langilleak lorarik-lora urun cdo lausaroa batzen dauan legez, gero ezti goz-j biurtzeko, Azkue jaunak bere oremen, Euskel-erriko zokondo zear ziran lilietan edoski zituan, gero gutun eder biurtzen zituan gaiak.

        Euskel-erritik urrin bere, batez be Paris ta London'go liburutegietan, aurkitu zituan eskuz idatzitako euskel-lanak.

 

IZTEGIA, EUSKERAZ, PRANTZERAZ TA ERDERAZ.

— Asko be asko idatzi eban Azkue jaunak. Aren idazti ta liburu guzien buru, orraitiño, Euskel Iztegia dogu. Enparau izkuntzetan, gizon saillak egin oi dabe lan ori. España'ko Akademiak amairugarrenez egin eban iztegi-argitaldian, eun eta berrogei ta amabi gizonek jardun eben lanean. Gizonok erdera-gaietan aukeratuak ziñitun. Azkue jaunak bakar-bakarrik asi, jarraitu ta bukatu eban iztegia, iru izkuntzetan idatzita dago: euskeraz, erderaz ta prantzeraz.

        Amabost urteko ekiteak bear izan zituan Azkue jaunak, Iztegi ori guri ondaretzat itxiteko. Ta bost bider, bost aldiz, idatzi eban bere eskuz, irarkolara eroan baiño len. Orren antzeko zer baiten jardun izan dauanak daki zeinbateraiñoko gogaikarria dan egikizun ori.

        Azkue jauna ez zan lan egitez aspertzen. Arrituta nauka, lanerako darabiltzun azku orrek, iñotson Olabide'k. Aurrera beti; langille zuriak saldoka ditugu, nagiak ataratzen arazotuak (2).

        Arrazkeroko idazle guztiak altxor orretara jo izan dabe uste, asmo, biozketa ta gogo-miñak adierazteko itz-eske.

        Ta iztegi ori geien-geien erabilli ta beretu ebana Olabide aba izan zan. Nik ez dakit nonbaiten irakurri ala norbaiti entzun izan ete dautsadan: «Beiñola, Azkue iaunari itandu ei eutson norbaitek, itzen bat aren iztegian ete egoan ala ez. Azkue'k erantzun ei eutsan: Zoaz Olabide abagana. Arexek daki buruz nire iztegiko itzak.»

 

BITZUON ARTU-EMONAK

        Barru-barruko adiskide ziran Azkue ta Olabide. Ta ori, izakeraz, aiurriz, gizatzez... oso bereziak zirala. Biak eben bakoitzak bere nortasun nabaria. Ez ziran geien batez, aburu bateko.

        Esku-artean erabillezan asmo tan lanen barri emoten eutsen batak besteari. Baita eretxi ta aburua eskatu bere.

        Azkue'k eskerrak dagitsoz Olabide'ri Ardi galduari buruz diñotsonagaitik. Baita itz barri batzuk eskatu bere.

        Olabide'k irakasletzat eban Azkue jauna. Eta irakasleari dagokion begirunez jardun oi eban arekin.

        Alkarri eretxia eskatuarren, orraitiño, gizon buru-landu areik bakoitza bereagaz geratzen ziran.

        Olabide abak buru-auste latza erabillan Itun Berria euskeratzean. Azkue'gana jo eban argi-billa.

        Luka Deunaren Berri Oneko, lenengo atzalburuko lenengo ta bigarren txatala, ta Erroma'tarrei Paul Deunak egindako Eskutitzaren lenengo atzalburuko lenengo iru txatalak euskeratzeko eske eldu iakon.

        Ona emen alkarren ondoan euskeralben biok:

 

AZKUE'RENA

Luka Deunaren Berri Ona

1. Asko gure arteko igarokizunak edosten ari izan baitira.

2. Guri, asieratik ikusiz gaiñera, itzez irakasle izan diranek azaldu dizkigutenez.

 

OLABIDE'RENA

1. Asi ta bertatik ikusle ta Itz-ereille izanek jakinerazi digutenez,

2. gurean jazotakoen txostena atontzen ainitzek alegin duiela-ta...

 

Errorna'tarrei egindako Eskutitzekoa:

AZKUE'RENA

1. Paulo Jesukristoren otsein, Apostolutzarako deitu ta Berri Onaren zabaltzaille izateko autu onek...

2. Berri On au lendanik irakurgai gurenetan bere igarleen bitartez agindu zuen jaunak.

3. Aragiz David'en belaunetikoa den bere Semeazko Berri Ona.

 

OLABIDE'RENA

1. Paul'ek, bidalitzat deitu ta Javngoikoa'ren Berri Onerako berezia naizan Jesukisto'ren morroi onek...

2. Berri On au jaungoikoa'k bere Semeaz Idazteunetan bere bidez agindua da.

3. Jesu Kisto gure jauna, berriz, aragitan David'en aritik sortua...

 

        Azkue jaunak ez zituan Olabide'ren itz barriak aintzakotzat artu. Ezta Olabide'ek bere, Azkue'ren euskerarena, or goian dakuzkezunez.

        Bakoitzak bere eretxi ta aburua zituan. Eta bakoitzak ondoen eritxonez idatzi. Gerokoak esango dabee bietatik zein zan idazle jatorrago ta bikaiñago. Baiña biak ziran euskelzale. Biak jokatu eben, eta su-ta-gar jokatu bere, gure euskera gaxoa piztu, landu ta bikaintzeko gogoz.

        Orra or, giza-guren biok damoskuen ikasbide jarraigarria. Euskotar guztiok, naiz idazle, naiz osterantzeko, bat egin bear dogu euskelzaletasunean.

        Izkuntz-gaietan aburu bateko izatea gauza zailla da. Areago euskel-gaietan, euskel-kultura oraindik jaio-barri baita.

        Geure eretxia izan geinke, beraz, baiña besterena arbuiatu ta ezetsi bage. Batak besteari bere laguntza eskatu, naizta gero bakoitza bereagaz geratu. Gure adimena mugatua da. Bakoitzak geure nortasuna dogu. Norberen eretxia eukiarren, ez bedi ori zetakeriz izan. Zure aburukoa ez dana bere, zuzen egon daiteke.

        Eretxi bardiñekoak izan ezarren, beraz, gogo ta biotz batekoak izan gaitezan, OLABIDE TA AZKUE iaun agurgarriak ziran bezela.

 

(1) Itun Zarra bere argitaldu dabe.

(2) Uztailla 13-17.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.