Itz Lauz
Olabide ta «Giza-Soina»
Olabide'ren goratzarrez
Altube'k
Aita Olabide euskaltzale aundi ta maitagarriaren idatz-lan baliozko eta ugariak gogoratzeko' orra-or nik autetsi dedana «Giza-soña» izenaz argituratu zuan liburua.
Liburu ori idaztiaz zer asmo zuan' berak agertzen digu euskera, jakintza guzietarako gai egin bear degula zion, eta jakintza-gaiezko liburugiñai' gaur gaitz duketen lan ori errezagotzeko bideak argitu, arindu.
Asmo aundiak zituan Olabide langille-langilleak: jakintza guziai edo bearrezkoenai dagozkien itz bereziak bear ziran, eta nai zituan itzok aurkitu eta pillokatu. Ona-emen ortaz zirauz kuna. «Izen-pillo au (alegia «Giza-soña»rekiko itz pilloa) argitaratzen det aizkide askoren onuz. Euzkeltzaleak atsegiñez artzen ba-dute, beste pillo batzuek darrayokete».
Aor Aita Olabide euskal-maitatzaille bioztunak leporatu nai zuan lan astuna.
* * *
«Giza-soñak» berak, 216 orrialde ditu.
Gizonaren gorputzari dagozkien zer guzi-guzien erdal itzak' (badira bi milla inguru) euskeraz, eta baita euskalki bakoitzean ere, nola esan oi ditugun banan-banan agertzen dizkigu.
Eta bi milla erdal-itzok, ainbat moltsotan bereizten dizkigu, onela: Cuerpo, Regiones del cuerpo, Extremidades torácicas, Cabeza y cara, Piel, Sistema óseo, Sistema muscular, Sistema nervioso... eta olaxe 45 moltso...
Lan izugarria, dakusgunez. Eta izugarriago oraindik: beste jakintzai dagozkien iztegiez ere, lan berorixe egiten eta egiteko asmotan ari zan. Aita Olabidek berak zirauskun:
«Gisa-sointzazko izenpillo aunetaz asi nai det, geroenean giza-gogoari, uzkurtzari, lugintzari, kimiari, t.a. dagozkien izen pilloak argitaltzeko asmoz».
Izugarria lan ori: baita lan orrek eskatzen duan iztegi-ezagutza ere. Euskaltzaindia bere lanetan ari izaten zanean, euskal-itz au edo beste nola litekeango autua sortzen zalarik' Azkue janmak berak, bere iztegiaa jo gabe' Aita Olabideren ezagutza sakonera jo oi zuan; «ea bada Olabide, esan oi zion, autu orretzaz, zer dio nere iztegiak?... Bai ba: Azkuek berak, maiz esan oi zuan: «Nere iztegia, nik neronek baino obeki ezagutzen du Aita Olabidek, askozaz obeki, zeatzago...»
* * *
Alta Olabideren goratzarrez emen idatzi ditudan lerro kaxkarrok' zerau erakusten digute garbi: aren euskal-maitasuna neurri guzien gaiñetikoa zala. Arabarra zan izatez, eta erdaldun jaioa ta azia; beraz euskera ain sakon eta zeatz ikasteko; nolako lan eta buru-austeak
«Alegina zazpi» dirala esan oi degu. Zazpi alegiñok ongi ta gogoz egin zituan Olabidek.
Ejenplu ederra, irakaspen aundia euskotar guziontzat. Batez ere, euskaldun jaio ta azi diran askoentzat; «zazpi alegin» ez ezik, txikien bat egiteko ere gogorik ez adorerik eztuten euskal-seme bidekatuentzat; euskeraren balio aundia ikusi nai eztutenentzat; ikusi naiz ez, guri ta gure semeai eusker,-k eta euskaltasunak mundu guziaren aurrean ematen digun ospe, fama ta entzute aundia... Langille fama, benetako erlijiodunen fama, gizen zintzo, egitiar eta esku-garbikoen fama.
Birtute oien eusle ta godetzaille bikain' euskera ta euskaltasuna ditugu; oik galduaz' birtute ederrok ere otzitu ta galtzeko arrisku aundia degu... Au garbi ikusten zuan Olabidek, eta arrisku onek eragin-da' ekin zion, ikusi degun bezela, gorputz-eta-arima, euskera ta euskaltasunaren alde.
Aita Olabide, euskotar eta eliz-gizon zintzo ta oso-osokoa baitzan...
|