Itz Lauz
Batasunera?
(Olabide'ren goratzarrez)
Ibiltari
Euskaltzaindia'ren Ardurapean 1954-garrenean Axular'en GERO argitara eman izan zanean, nere pozak gañezka egin zun. Laugarren irtenaldia zun idazti orrek: ez bait-dute eusko-idazti guziek orrelako aukera eta zorionik izaten.
Aren orrialdetan murgildu nintzan. Idaztiaren erdi-alderaño eldu aurretik, arek Idazteunetako une askotxo zerabilzkila ikusi nun. Guzia amaitu orduko, berriz, Idazteunetatik eratxitako txatal oriek beste euskalariek nola itzultzen zituzten ikasteko gogoa etorri zitzaidan. Elkarren artean batasun zerbait arki izateaz, atsegiñean igeri egingo nun. Eztirik gozoena miazkatuz nenbilken. Lan aunditxoa artu min.
Geroagoko batean, OLABIDE'k itzulitako zenbait puxka ere nere begien aurrera agertu zitzaizkidan. Eta, Axular'ek eta Olabide'k une oriek nola ote-zituzten elkarrean berdindu edo ikusi nai izan nun. Asi nintzalarik, lenbizi Axular'en 129-garren orrialdera etorri nintzan. Bañan, or Ephes. 9 diona, lantxoa artuz egiztatu bear izan nun. Beraz, Olabide erabiliz Ep. 5, 27-garrenean aurkitu nun billa nenbilkiona: auxe, «aratz agererazteko, iñolako orban, zimur...» Axular'ek ez du beti Idazteuna itzultzen, berortan dionaren mamia damaigu soilik. Ez-bide zun aukerako eusko-itzulpenik eskuartean izan. Ba-nindoan aurrera, eta 135-garren orrialdekoa ere ikusi nai izan nun: onela dion ua Math. 14. Emen ere, orriak batera eta bestera irauli bear Olabide'renean. Noizpait idoro nun: Mt. 24, 20, diolarik «Otoi egizute, beraz, zuen igesa neguan edo larunbatean gerta ez dedin.» Oraingoan Axular'ek ere itzuli digu, onela: «Egizue otoitz eztadilla zuen ihesa gerta neguan edo larunbatean. Idazle bikain biak alde aundirik gabe dabiltz. Urrengo ekiñaldian ez nuen izerdi gutxigo atera bear izan. Orrialdea 193-garrena eta Ecdes. 30... Txatalaren berri gabe. Atal osoa irakurri nun Olabide'renean, eta au ikusi: Ika. 30, 24: «Espa ta aserreak bizia laburtzen dute, ta kezkak zartzaroa goizegi dakar.»
Onelaxe nebillen irakurri eta azter. Geroenean 424-garren orrialdera iritxi nintzan, an au bait-dago Luc. 3: atal ori arakatzen asiz. Lk. 3'8-9'garrenean zegon nai nuna: «Sortu gar bai-egintza yatorrak... Egon ere aizkora zugatz-erroari ezarrita dago. Beraz, arnari onik ez lekarken zugatz guzia erauzi ta surtara yaurtiko dute.» Axular'ek au besterik ez du: «Begirautzue; egizue penitenzia; eta egizue, dituzuten pekatuen arauz. ),
Lanak onaurki izan oi du; eta, neri, emen berago ipintzen ditudan lerro auetako oldozkunak zetozkidan maiz burura.
* * *
Ezeren beldurrik gabe geron eskuetan erabili genezaken Idazteunetako eusko-itzulpenik ez degu izan orain arte. Yaungoikoaren itza irakurri al izateko beste izkuntzatara yo-bearrean izan gera. Irakurketa orietarako, ayen yatorrizko izkerak aukeratu izan ba'genitu gaitz-erdi izango zan. Bañan, beste batzutara errexegi oitu izan gerala esango nuke. Itun Berria'ren itzulpenak izan ditugu. Itun Zarr'arenak osorik batetxo ere ez.
Ez da, beraz, arritzeko, euskal-idazleak eta eusko-izlariak Itun Zarr'eko zatiak bakoitzak bere erara itzuli izatea. Beste batzuk, berriz, lendik euskerara itzulitakoak baño, nor-berak as matu nayago izan dituzte Itun Berria aipatu bear zutenean ere. Sarritan, lendik eginda dagona eskuetan artzeko alperrez. Beste batzutan, idazti orietako iyeki bat erosteko zikoitzez.
Ez nuke euskal-idazti geyegi aztertzen ibili bearrik emen aipatu nai dedana egi degula adirazteko. Euskeraz zerbait irakurri izan dunak, ori egi dala ederkitxo daki.
Euskal-itzulpenik geyena dun idaztia, batetxo zalantzarik gabe gero, Kisto'ren Antz-Bidea da. Kempis Agurgarriak idatzi zigun gutun mamitsua.
Kempis'ek Idazteuna oparo darabil. Yainkoaren esana maiz dakarkigu; eta, irakatsi nai diguna txit garbi azaltzen digu.
Gure itzultzalleek Idazteuneko puxka orietako batzu nola ipiñi izan dizkiguten aipatuko dizut, irakurle.
Orretarako, euskal-itzultzalleak, batzuk beintzat, lenen lerroan ipiñi ditut, bakoitzari bere zenbakia ezartzen diodalarik, gerora ayen izenak berritzen ez ibiltzeko.
1. Kisto'ren Antz-Bidea. M.B. 1953
2. Kisto'ren Antz-Bidea, Olabide'rena. 1921
3. Kisto'ren Antz-Bidea. Pi Aba'rena. Zornotza. 1926
4. Zubero'ko euskaraz, ori bera. 1883
5. Gipuzkeraz, Arrue'rena. 1887
6. Pi Aba'rena, bigarrenez. 1926
7. Olabide'ren Itun Zar eta Berria. 1958
Pi Aba'ren bigarrena edo 6-garrean au oso egoki txataldurik dago, eta Antz-Bide'ko zer nondik artua dan, berorretxcri erantsiko diogu. Eraskin ortatik besteetakoari ere laister igar-i al izango zayo.
Ludi guzian ain ezaguna dan Kempis onen beste euskeralbenak euskeraz ba-dira. Bañan lerro auek idazterakoan, ezin eskuratu izan ditut. Eta idaztia eskuan, aren orrialdeak zabal tren asten geralank, IESU'ren esana dakarkigu Kempis'ek lenen-lenen egoki zaigun urratsa nolakoa bear dan adirazteko. Gure itzultzallek onela diote:
1. Nere ondotik dabillena ez dabil illunetan.
2. Darraidana ez dabil illuntan.
3. Niri jarraitzen daustana, ez dabil illunpean.
4. Eni jarraikitzen dena eztabila ulhunpian.
5. Niri darraitana, eztabil illunpean.
6. Niri jarraitzen daustana eztabil illunpean. (Lenengo Idaztia, 1, 1)
7. Darraidana ez dabil illuntan. (Yon 8, 12)
Pixka bat aurreraxego, Idazteunetako beste une batez aberasten du Kempis'ek bere idaztia. Onelaxe:
1. Uskeria, bai, uskeri bete.
2. Uts utsala ta uskeri utsa.
3. Uskeri ta ezerez utsa gauza gustiak.
4. Banitaten banitatia, eta oro dira banitate.
5. Zorakerien zorakeria, eta guzia da zorakeria.
6. Uskerien uskeria ta dana uskeria baño ez. (Leng. Id. 1, 11)
7. Uts-utsa, guzia oro uts. (Go. 1, 2)
Uts-izate orrek beste ezagupiderik bai ote-du? Bai, noski. Ona:
1. Ikusteak ez du ikusmena asetzen, ez entzuteak entzumena ere.
2. Ez da begia ikustez ase, ezta belarria entzutez ere.
3. Begia ikustez ez da asetzen, ezta belarria be entzutez.
4. Eztela begia asetzen so egitez ez belarria entzutez.
5. Begia ez da asetzen ikustez, ez belarria ere entzutez.
6. Begia ikusiz eta belarria entzutez eztira asetzen. (Leng. Id. 1, 19)
7. Begia, ikustez ez da asetzen, ezta belarria ere, entzutez okitzen. (Go. 1, 8)
Aurrera doa Kempis, guzia utsala eta begiak asetzen ez dirana dioskuna nor dan irakatsiz. Ona:
1. Itz ori da guri mintzo zaigun asiera.
2. Ta berauxe da darauskigun sorburua.
3. Ta asiera berauxe da, guri itz egiten dauskuna.
4. Houra da hatsarria, gouri mintzo zaiuna.
5. Bera da Asiera, bera itzegiten diguna.
6. Asierea berauxe da, guri itz egiten dauskuna. (Leng. Id) 3, 7)
7. Zer ari naiz asieratik zuei esaten gero? (Yon 8, 25)
Idaztune ontantxe lenengo seiretatik zazpigarrenera aldetxoa dago. Bañan, yakin bear da txatal orreri buruz iritziak asko dirala. Kempis'ek artu zun iritzia ez dute itzultzalle eta azaltzalle guziak yarraitzen. Ari, ordea, bere gaya indartzeko egoki zetorkion artu zuna. Eta, berialaxe esango digu, IESU-Kisto'ren yarraile yatorra nor dan.
1. Kristo irabazteagatik lurreko gauza guziak simaurtzat jotzen dituna.
2. Kristo irabaztekotan, lurreko guziak satzat esten dituna.
3. Kristo irabaztearren lurreko gauzak satsatzat daukozana.
4. Lurreko gauzak oro gorotza balde etxekiten dukiana, Jesu-Krist irabaz dezan amourekatik.
5. Jesukristo irabazteagatik lurreko gauza guziak lokaztzat dauzkana.
6. Kristo irabaztearren lurreko gauzak satsa diralako dauzkana. (Len. Id. 3, 35)
7. Arengatik dana gogoz galdu ta simaurtzat dut, Kisto irabazteko. (Pi. 3,8)
Bañan, besoak tolestuta ezer ez bait-da egiten, laister erakusten digu Kempis'ek gure bizitza zer dan; eta, nola ari bear dugun:
1. Nekaldia da gizonaren bizia lur-gañean.
2. Lurgañeko bizitza ziltza da.
3. Gizonaren lurgañeko bizitza, ziltza.
4. Gizonaren bizitzia lurren gainean gudiuka bat da.
5. Tentazioa da gizonaren bizia lurraren gañean.
6. Lur-gañean gizonaren bizitzea, ziltzaldia da. (Len. Id. 13, 2)
7. Gizakiak, lurreko aldia, gudaldi ez ote-du? (Yob 7, 1)
Luzetxo ere ba-doa oraindañokoa. Irakurlea ez aspertzeko, beste bakar bat ipiñiko det.
1. Negar-ogia emaidazu, Jauna, janaritzat, eta malkoak ugari edaritzat.
2. Negar-ogiz iñutu nazazu, nere Yauna, ta malko-edari neurrita indazu.
3. Negarrezko ogiaz yanaritu nagizu. Jauna, ta negar malkoak, edaritzat neurtuta eman egidazuz.
4. Yan eraz ezadazu Jauna, nigarrezko ogia, eta edan eraz izadazu nasaiki nigarrezko houra.
5. Jauna, janerazi zadazu negarrezko ogia, eta indazu nere negarren uretatik ugari.
6. Negarrezko ogiaz janaritu nagizu, Jauna; ta negarmalkoak neurtuta edateko emon egidazsiz. (Len. Id. 21,26)
7. Azkurritzat negar-ogia damaiguzu, ta malkoak ugari edaritzat. (Er. 80,6)
Lerro auek ez dira itzulzallen lana txarresteko. Kempis'ek berak txatal bat baño geyago, irakatsi nai diguna indartzeko artuak ditu, ez itzez-itz, txatal bakoitzeko zertxo bat baizik, sarri tan beintzat. Beraz, Kempis'en itzultzalleak ezin zitezken Idazteuneko itzak zeatz-zeatz ipintzen ari. Orretxegatik ere, batzutan 6 zenbaki orietan ipiñitakoak zazpigarrenarekin ez datoz bat.
Beste izkuntzatako Kempis'en itzultzalleak zer egin izan dutenik ere ez det aipatu nai; edo, beste itzez esateko, ayek egin izan dutenari ez diot maxiorik egin nai.
Kempis'en eusko-itzultzalleak egin dutena, beste euskal-idazleak ere egin izan dute, beren idaztietara Idazteuneko txatalak banaka naiz sailka aldatu nai izan dituztenean. Idazle orien artean erara bat datozenik gutxi ditugu.
Ala ere, idazle bat det bereizteko: Zaitegi yauna. Beronek «Bidalien Egiñak» idazti eder-mamitsuan auxe dio 32' garren orrialdean: «Olabide'ren BIDALIEN EGINAK ontzat arturik, iruzkiñez azaldu nai izan dizkitzut, zanaren itzak eta esaerak ezer aldatu gabe, bañan itz-urrena apur bat ikuturik.» Lantxo ontako lerroak luza bearrez, Olabide'ren 1931-garreneko ITUN BERRIA ondorengo idazti guziak arakatzea dordo bait-nuke, norbaitek gazteiztar yayoari orpoz-orpo yarrai izan ba'dio, zorionak alakoari!
Emendik aurrera idazle guziok, Idazteunekoak aipatzerakoan, bat egitea ez litzake txarra izango. Ez naiz ni nor Idaz-teunetako itzulpenetan une bat bestea baño obetogo itzulia dagola esateko. Bakar-bakarrik adirazi nai nuke, orain arte guziok aukeran erabiltzeko Idazteunik ez degula izan euskeraz. Oraintxe irten zaigu bat. Akastuna ala akatsik gabekoa dan, bakoitzak ikusi beza, zintzo yokatuz. Norbaiten iritziz alakoxe zerbaiten utsuneak lituzkela ere, emendik aurrera OLABIDE'ren itzulpena oparoago eta ark dakarrenez erabiltzeko erabakiz, onaurki eta ekoizpenik aundina gerontzat genduke.
Euskaldunen artean, Idazteunen arloan asko ikasiak izan dira. Orain ere ba-dira. Orietako zenbaitek, ikasi izan ditunak eta zeatz aztertu izan ditunak, OLABIDE'ren biurpenari buruz gu zion onerako agertuko ba'lizkigute euskeraz, beste iñongo izkeratakoen lotsik ez genduke.
Ortarako aldizkingiak ba-ditugu. Orain arte baño gogozago Idazteunak euskeraz ere aztertu ditzagun. Olabide'k ikasbide bikaña utzi zigun.
|