Goratzarrez. (1958. iraila-gabonila)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa. Olabide'ren
Goratzarrez. (1958. iraila-gabonila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz Lauz—

 

Osokerak

(Olabide'ren goratzarrez)

 

Abalegi'ko P

 

Beti ikasle izateko edo alakoen antzean ibiltzeko lotsa aun dirik ez det. Gutxisko dakitenen sallean agertzeak masallak ez dizkit geyegi gorritzen.

        Bearrak ere neurriz bultzata, Zaitegi yaunaren Bidalien Egiñak irakurtzen asi nintzan. Artan, aztua nitunak gogoratu zitzaizkidan. Oarrez dabillenarentzat idazti eragille orrek mami asko agertzen du.

        Bein batean, aren 37-garren orrialdean nere begiak gelditzen zitzaizkidala antz-eman nion nere buruari, eberkerazko boh-iatzoh'ri begira so: itz oriek sartu-irten esan nai dute. Ebertarrentzat, ordea, itz bi oriek orrela elkartzeak gure bizi ontako yardunbide osoa adirazi nai digute. Idazteunetan mintzo zaizkigun idazleak orrela ari oi dira. Nolanai ere esakera ori ez zuten idazleak berenez asmatu; lendik erriak parra-parra zerabizkinak idazkerara artu besterik ez zuten egin.

        Itz bi alkartuz zerbait adirazteko era euskerak ere ba-du. Onela: yoan-etorriak; seme-alabak; sal-erosketak; gora-berak. Boh-iatzoh'z ebertarrak esan nai dutena, ba'liteke euskeraz onela esan al-izatea: atzera-aurrerak. Esakera auek, zerbaiten osotasuna adierazteko dira, dakigunez.

        Izkuntzak bata-bestekin duten kidetza, eta beroyek elkarren artean dituzten koskak, era askotara azaldu litezke: itzetan; aditzetan eta berauen irabiakeran; yokeran: asmoaren aruntzaonuntzetan eta abar.

        Eberkerazko boh-iazoh'ri gagozkala, Bidalien Egiñetako lenengo atala eta aren
21-garren txatalean, itz bi orien elkartzea eladeraz onela aldatu zuten

        1)eiséltzen hai ékséltzen, Luka Deunak dionez. Gure Olabide'k, ordea, onela itzuli zun:

        2) bizi zala. Orduko Itun Berria'ren gaya larregi ez luzatzeko eta irtengo zan idaztia lodigi ez izateko asmoz zebillen, noski. Oarkizun bat gutxigoz osatuko bait-zun orrela. Izan ere, Itun Zarra eta Berria, biyak batera argitara izan ba'zitun, sartu'rtenak itz bi auen elkarketa zer zan azaldu bearra izan zezaken, eta Bidali-en Egiñetako une ontan ere eladeraz bezela ipiñiko zun agian: itzez-itz biurturik. Orixe'k, bere Meza-Bezperak deritzanean, Olabide'k erabili-itzak ez zitun ikuttu nai izan (Otsaillaren 24-ean). Bayona'n irtendako lapurdierazkoak

        3) «bizi izan» dakar: 1828-garren urtean Lamaignère'n irarkolan agertuak, alegia. Duvoisin'ek

        4) «Jesus Jauna gure artean ibili den ephe guzian», biurturik dauka. Laterazko Vulgata'k

        5) «intravit et exivit» ipintzen du. Katalunieraz Montserrat'en 1933-garrenean agertuak

        6) «anà i vingue entre nosaltres» asmatu du. Gaztela-erderazkoak ez dabiltza bat. Buenos Aires'en 1948-garrenean argitaratutako Straubinger'en Itun Berriak

        7) «entró y salió» aukeratu du Bover-Cantera'k, ere bai 1952-garren urtekoan Nácar-Colunga'k

        8) «vivió», 1944-garrenekoan. Ballester'ek (Gazteiz'ko Gotzai yaun izanak)

        9) «conversó entre nosotros», 1936-garrenekoan. Pantzeraz diardutenak beti edo geyenetan era bat dabiltz

        10) «a vécu» diotelarik: Maredsous, Belgique'koak, 1950; Lienart'ena deritzanak, 1951; Jerusalem'goak, 1955; Crampon, 1951; Vigouroux, 1908. Italieraz ikusi dedan batek, Firenze 1949-garrenekoak.

        11) é entrato e venuto itzuli du.

        Engalanderaz:

        12) went in and out, The New Testament in the Westminster Version, London 1947;

        13) came and went among us nayago du, berriz, Ronald Knox'ek 1951-garreneko argitalpenean. Doitxerazkoak, aldiz, onela: irurak «sartu eta irten» esaten dute.

        14) ...da der Herr Jesus unter uns aus — und einging, Herder, 1899, Freiburg im Breisgau;

        15) ...wo der Herr Jesus bei uns ein — und ausging, Bonn. 1916, Verlag von Peter Hanstein;

        16) ...da der Herr jesus bei uns aus — und einging, Matthias Grünewald Verlag, Mainz: Die Heilige Schrift, RieselerStorr.

        Nola nai ere Idazteuna irakurtzerakoan, aren idazlea Yer eratan mintzo oi dan yakitea bearrekoa da. Itz asko beintzat, orduan eta orain berdiñak izan arren, esakeran itz bakoitzari emandako indarra eta esangura ez dira orobat. Eta, bein ortan asi geranaz gero, oraingo ontan Idazteunetako esakun batzuk aipatuko ditut, eta geyenean oso-biribil zerbait adierazteko dabilzkitenak. Eta lenbizi lerro auen sortzalle izan dana:

 

        SARTU eta IRTEN.

        Aukeratu ditugun puxkak, oraintxe bertan salgai agertu zaigun Olabide'ren ITUN ZAR eta BERRIA'tik artuak dira.

        Zenbakiak idaztian onela dio, (Ze. 27,17)

        1) «Guzien aurrelari irtenez, ta guzien aurrelari sartuz, atera ta sartu ditzaken gizona». Erriarentzat guzia izango dana, alegia. Itzaldiak idaztiak, auxe ipintzen digu, (It. 28,6).

        2) «Onetsia zu sarraldian eta onetsia irtetean» Alegia, eskuartean artzen ditun artu-emanetan onetsia izango dala. Guztietan era bat. Eta berialaxe, (It. 2.8, 19)

        3) «Biraogarri izango zera bai sartzean, bai irtetean». Alegia, zure egiteko guzietan: edozertan biraoa gañean izango du. Idazti berean, oraindik (It. 31,2)

        4) «Eun ta ogei urte ba-ditut gaur: onez-gero sar-irteketan ezin ariko naiz». Esan nai bait-du: ezertarako ez naiz; ezertxo ere ezin dezaket egin. Ez naiz luzaroan biziko. Yosue' ren idaztian auxe dago, (Yos. 6 1)

        5) «Ixrael'go semêi buruz Yeriko iria itxia zan osorik, ta iñor ez zan irteten ez sartzen ere». Iri artan iñor bizi zan aztarnik ez zan. Eta Bakaldunen idaztian, (1 Bak. 15,17)

        6) «Errama eraiki zun, Yuda'ko errege Asa'ren mendekoei sar-irtenak eragozteko». Bizi izaten ez uzteko, noskiago. Au bera ikus: 2 Eg. 16 1. Unrengo idaztian au: (2 Bak. 11,8)

        7) «Erregeren sar-irten guzietan aren aldamenean egon bear duzute». Bakaldunak legiken edozertan, noski. Eta urrengo txatalean

        8) «...larunbatean irten bearrak eta santu bearrak arturik, etorri ziran Yoyada apaizarengana». Idazti bertako 19-garren atalean, 27-garren txatalean

        9) «Zure egonaldiak, zure sar-irtenak, eta nirekiko zure aserrea ezagunak ditut». Zure bizitza oso-osorik ezaguna zait. Antzeko bat Isai Igarleak du, Os. 37,28) Egun-Itzak deitu idaztian, (1 Eg. 9 28) onela dakusgu,

        10) «Ayetako batzuk beren ardurapean yauresketarako atuxak zeuzkaten, atera eta santzen zutenaz garbiak azaldu bearrez». Zegiten guzian, garbi agertu bearrez, alegia. Goazen Eresietara, ayetatik ene zerbait artzeko, (Er. 121 8)

        11) «Yaube'k yoan-eterrietan maldatuko zaitu, orain eta beti». Oarretan esaten danez: Zure bizitzako arazo guzietan. Idazteun osoan idazkera ez bait-da ainbeste aldatzen, Yeremi'k ere era berbera darabil: (Ye. 17,19)

        12) «...Yuda'ko erregên sar-irteneko atean, ta Yenusalem' go ate guzietan aurkezturik». Geroago Ezekiel igarleak ere au dakar: ( Eze. 43 11)

        13) «...aren sar-irtenak, alderdi guziak...» Eta, Itun Zar'eko azkena auxe bedi: (Z. 8,10)

        14) «Egun auek baño len ez bait-zan gizonentzat ez zamarientzat lansaririk, ezta sartzen edo irteten ziranentzat lasatasunik...». Eta, Itun Zar'ekoak oneraño. Beti ere, Itun Zar'ekoan luzego eta ugarigoak dira. Itun Berria'n ainbeste ez izatea, ordea, ez da arritzekoa izango.

        Yon deunaren idaztiko Artzai Onaren alegian onela dago (Yon 10,9)

        15) «...sartuko da ta irtengo da». Biziko dala, alegia, urrengo txataletik atera ditekenez, beronetan onela bait-dio: «Ni, bizia dezaten etorri naiz». Bederatzigarren txatal au eusko itzultzalle guziak ez dute era batera eman. Ustaritz'ko yaun aphez L. Leon'ek onelaxe dakar: «...segurak dituzke bere sar-yalgiak». Olabide berak 1931-garrenkoan ipiñi zunaren antzera. Orixe'k orrela, IESU'ren Biotza'ren Deyan 1922-garrenean, 170-garren orrialdean, «...niregandi norbait sartzen ba'da, salbatuko dek eta sortuko ta aterako dek». Bukatzeko, Bidalien Egiñetan, (Egi. 9,28) auxe dago

        16) «Arrezkero Yerusalem'en ayekin zebillan sar-irtenik». Beti ere iri artan bizi zala adirazteko; aldi artan beintzat. Paul deuna asko ibiltzen zana bait-gendun.

 

        EZKER-ESKUI.

        Giza-bizitzako bilduma-osokeroak era askotakoak izan ditezke. Alabañan, soillik itz bakoitzari adi egotetik egoki dan etekiña ez da ateratzen. Gorago aipatu ditiugun orietan gogai bakarra erakutsi izan zaigu: geyenbat bizitza adirazi izan digute. Beste zenbait yardunetan ebertarrak erabili oi zituztenak ikuttu ditzagun orain. Asiera Idaztian au dugu: (As. 24 49)

        1) «Orain, bada, esaidazute nere nagusiaren gogoa adeyez eta egiaz bete nai ba'duzute; ta ezezkoa berebat esaidazute, eskuitara naiz ezkertara yo dezadan». Morroi arek ez zun alde batera eta bestera ibili nai, zuzen baizik; eta, zer egin yakin nai zun: orra oso bat.

Zenbakiak idaztian, berriz au: (Ze. 22 26)

        2) «Ta Yaube'ren aingerua, aurrea artzen ziela, zutik yarri zan toki ertsi batean, eskui aldera naiz ezkerrekora igarobiderik utzi gabe». Ezertarako aukera gabe uzten zitula; era bat bidea itxita. Apur bat aurreraxego, Itzaldiak idaztian, au esaten zaigu: (It. 2.27)

        3) «Zure mugapean barna igaro bear dut. Ez naiz bidetik ezker-eskuitara sayestuko». Zuzen-zuzen yoango naiz. Yarrai zagun oraindik Samuel-Idaztiko bigarrenera (2 S 14 19)

        4) «Bakaldunak esan dun guzitik ez da ezker-eskuitara sayestu daitekenik». Alegia, bakaldunak esan duna egi-egia dala. Arek esandakoari, ez erantsi, ez kentzerik, ez dago ezer. Apur bat aurrera egiten degularik, bigarren Bakaldun-Idaztiko zati au irakurri dezagun: (2 Bak. 22 2)

        5) «Yosi'k Yaube'ren begietan on dana egin zun, bere arbaso Dabid'en bidean zearo ibiliz, eskui-ezkertara sayesteke». Okerrik egin gabe, alegia. Itzarrak idaztian aolku au ematen zaigu, (Itz. 4, 27)

        6) «Ez eskui aldera, ez ezkerrekora ez sayestu

           eta, oñak txarkeri guzitik aldendu itzazu.»

Yainkoaren aginduak zuzen eta zintzoki yagoteko onu zûrra. Onelako aolkuak Idazteunetan sarri ditugu. Isai Igarleak ere zuzen eta yainko-beldurreko ikusi nai gaitu, dioskularik (Is. 30, 21)

        7) «Ta eskui naiz ezkerretara sayesten ba'zera

                zure belarriok ots bat dantzukete

                zure atzetik esaten

                Au da bidea; artan ibili zaitez.»

 

* * *

 

        Itun Zar'eko idaztietatik yeitxitako oriek adirazten duten osotasuna itzak batetxo beartu gabe adierazia dago. Bañan, ebertarrak alderantzizka ere yardun oi zuten, aldiz: alegia, gure bizitzaren urrutienetako ertzak darabizkite, osotasuna adirazteko. Ontan 139-garren eresia dugu guztizkoa: 2-garren txatalean au dio, (Er. 139, 2)

        «Noiz eseri, noiz zutik nagon ba-dakizu». Eta, 3-garren txatalean, onela: (Er. 139, 3)

        «Nere ibiliak eta nere etzanaldiak begietan dituzu». Eta, berialaxe 5-garrenean: (Er. 139, 5)

        «Aurre-atzetik inguratzen nauzu». Puxka auetatik argi aski agertzen da ebertarren izkera nolatsu zan; eta, itzez urruti-gertuak eta bestelako elkartzeak erabiliz beren asmoak adirazten zituztela. Era ori ayena bakarrik ez da; bañan, ayek ere bazutela yakitea egoki zaigu, esaten digutena ongi ulertzeko eta bidean galduta aldaroka ez ibiltzeko.

 

* * *

 

        Orain arte aipatutako orien antzera, ba-da beste biko bat Idazteunetan, asiera-asieratik erabilia eta aurreko oriek baño zabalagoa.

 

        ON ETA GAITZA.

        Gure lenengo gurasoak ON eta GAITZA zer ziran yakin nai izan zuten, biyen eta ayen ondorengoen ondamenerako gertatu ba'zan ere. Sugeak esan zunez, (As. 3 5)

        1) «...artatik zuek yanda gero zuen begiok irikiko dira, eta Yainkoa bezain-batekoak izango zerate, on eta gaitza'ren yakitun». Itz batez esateko: guzia ezaguna izango zaizue. Edo nork aixa ulertu dezakenez itz bi auek batean artu bear dira. Gaia aldatuz: Yakob nagusi zitzayon Laban'en etxetik iges nayean zebillen, eta bestea mindu egin zan. Ikus: (As. 31, 22-29)

        2) «Nere eskua, zuri kalte egiteko indartsua da. Baña, zure aitaren Yainkoak, bart, agindu ta esan dit: Begira!!, ez esan Yakob'i itz onik ez eta gaiztorik ere». Yakob'i ezer ez egiteko agintzen zayo. Laban'ek ari itz egin zezayoken: itz onak esan ere bai gura zun guzian; eta itz egin zion; baña Yainkoaren aginduaren arauz ez zezaken Yakob estu artu. Ezer ez egiteko onen antzeko da bcste au: (As. 24 50)

        4) «Yaube'rengandik datorkigu au: ezin eman dezaizukegu erantzun onik ez eta txarrik ere». Alegia, Yaube'rengandik datorren itz eta aginduak auzia bertan ebaki du, eta guk ezer ezin esan... Ezezka ari zaizkigularik, ona oraindik geyeago ere (Ze. 24, 13)

        5) «Balak'ek bere etxea urrez eta zillarrez beterik ba'lemait ere, ezin nezake nere oldez Yaube'ren esana on naiz gaitz egiteko aldatu; Yaube'k lesaidakena, orixe egingo dut». Puxka orietan adirazi nai dana: Ez det onelako edo alako egingo. Beraz, ezezka ari zaizkigu iru orick. Bayezkako batzuk ikusi ditzagun. Ikastun idaztian, au: (Ika. 39 5)

        6) «Atzerrian lurraldeak arakatzen ditu,

                 Ta gizarteko on eta gaitzen atuiña iristen du»

        Itun Berrira'ra aldatzen geralarik, irazanen ardura ba-dula esateko onela dio Matai deunak: (Mt. 5 45)

        7) «Bere eguzkia on eta gaiztoen gañean atera ta euria on ta gaiztoen gañera eratortzen dun Aitagoikoaren seme izan zaitezten». Gizon guzien Nagusi Ua orobat biotz-bera dala. Ta berriz Matai deunak dio: (Mt. 22, 10)

        8) «Ta morroyek, bidêtara irtenda, yarrugi zitutenak oro, on ta gaizto...». Zer esan nai duna garbi dago: «yarrugi zitutenak oro» esanez. Ez bait-ziran berariz gaiztoen billa ibili. ON eta GAIZTO itz bien elkartzea osotasun oro orren azalpen bat besterik ez da. Urteak igaro dirala, izkuntza bakoitzak itzugariketa aundiak eratu dituzte, ez zerbait berri agertzeko —beti beintzat—: lêngo izkeratan esaten zana era askotara urko lagunari azaltzeko baizik. Euskeran bertan ere bai: askotza, kopuru, gizatalde, gizoste, eta abar.

        Irakurlea geyegi aspertu ez dezadan, ona oraindik aletxo batzuk. Lenen, (Ye. 10, 5)

        9) «...ez gaitzik, ez onik ezin dakarte». Gero, bai Erostak idaztian ere: (Ero. 3, 38)

        10) «Gaitza ta ona ez ote-dira Goikoaren aotik sortzen?». Eta Itun Berri'ra agertzen gerala auxe: (Err. 9, 11)

        11) «...ezer onik ez gaitzik egin ez zutela...».

 

* * *

 

        Yon Bidali deunak, Ageri izan zitzayon artan aipatzen diguna laburtxo: (Ag. 3, 15-16). «Ba-dakit zertan ari zeran, ez otz, ez bero. Ai ziña otz edo bero. Bañan epel, ez otz ez bero...» Otzak bere alde ona ba-du. Beroak ere orobat. Bañan bi orietako ezer ez dunak, orra besterik gabe akatsik aski. Yon deunak aipatzen digun epela Leste itz biak adirazi nai duten osotasuna da. Ebertarrentzat bakarrik idatzi izan ba'zun, ez otz ez bero zer dan azaltzen ari bearrik ez zun, agian. Lênago Artzai Ona'ren alegi artan ere orrelako zerbait egin zigun, (Yon 10, 10). «...Ni bizia dezaten etorri...» esaten digunean.

        Sartu-irten, ezker-eskui, on ta gaitz, otz-beroak ebertarrentzat esakera ezagunak ziran. Astiro ibiliz ikasi ezik guk beingoan ezin igarri zer esan nai duten. Ikusten zituztenen osotasuna orren poliki azaltzen oituak ziralarik ere, ebertarrak ez ziran csokeri maitale. Sendi batekoak elkarrean bizi nai izateak, auzokoari ere era berean ibiltzeko aukera uzten zion antziñate osoak. Askoz gerogokoak dira —esan genezake, geron egunetakoak dirala— gizartean zakarki barreyatu diran orokeri eta elkarkeriak.

        Ala esatea zilegi litzaigukela, artaldeak berez du elkarte eta osokera. Gizarteak ere ba-ditu ebertarrak izaten asi ziran baño lenagotik erroa zingo sakonetara luzatu izan duten batza eta laguntaldeak. Auetakoak aipatzen dituzte Yainkoaren erri autuko idazleak. Ez, alabaiñan, poza baño buruauste eta negarra errezkiago damaten zenbait osokeri berri.

 

1958-8-18

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.