Goratzarrez. (1958. iraila-gabonila)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa. Olabide'ren
Goratzarrez. (1958. iraila-gabonila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz Lauz—

 

Olabide euskaldun berri

 

O'dar M.

 

Norbait euskaldun berri dala esatean, au adierazi nai da aurtzaroan ez zula euskerarik ikasi, gero baiño; edo aurtzaroan ikasi, gero aantzi ta ikasi ez ba'zuken bezela berriro ikasten asi bearra ukan zula.

        Olabide'k aurtzaroan euskera ikasi ote zun? edo etxean beintzat euskerarik entzun?

        Gazteiz'en iaio zan, eta Olabide'ren aurtzaro-garaian Gazteiz'en etzan euskeraz mintzatzen. An asi zan ikastolara ioaten, eta ikastolan etzun euskeraz itzegiten entzun. Etxen entzun ba' zuken ere, ikastolan eta euskera ez zekiten aurrekin aantzi edo zun etxean entzun eta ikasia.

        Dana dala euskera askorik etzekin edo Olabide'k gaztearoan Iesu'ren Lagundian sartu zanean.

        Ta noiz asi ote zan euskera ikasten? Iesu'ren Lagundian sartu ta lenengo bi urteetan (iesu-lagun gaialdian) orrelako ikasketarik ez zun egin. Bi urte oriek igarota, latera, elenera ta beste iakintzak ikasten asi zanean ortarako astia ba-zun edo. Baiñan gaztearoko urte aetan euskotar zala, ta euskaldun ez, eta euskotar izateak zer eskatzen zun, ots: euskaldun ere izatea, ba ote zekin? Beintzat, pilosopi-iakintza ikasten ari zala, ba-zekin euskotar zala, ta Olabide'ren adimen argi, indartsu ta zorrotzak laster ikusi edo zun euskaldun ere izan bearra zula. Ikusi ori ta etzan geldi egon ezer egin gabe, laster asi zan euskera ikasten.

        Etzan Olabide gauzak erdizka egin-zale. Garrantzi aundiko erabakiren bat artzen zunean, eta erabakia betetzen asi, sakon ipiñi oi zitun oiñarriak. Españera, latera ta elenera ongi ikasi zitun; izkuntza oriek eta euskerak ez dute elkarren aidegorik edo antzik. Alare orien gramatika iakiteak euskera ikasteko lagundu zion. Zergatik? Itzen bidez gogoeta adieraztea da izkuntza; adierazte orrek izkuntza guzientzat ba-ditu lege batzu; itzen sailketan antza dute: izen, izenlagun, izenorde t.a.; aditzan iru aldi: lengoa, oraingoa ta gerokoa. Beraz gramatika ondo iakitea bearreko da edozein izkuntza ongi ikasteko. Orregatik gaur, euskeraz itzegitean, askok ainbeste uts egiten dituzte, gramatikarik ez dakitelako.

        Olabide'k euskera sakon ikasi zun: itzak bakoitza bere sailean, aldaskak edo afijoak, aditza. Ta ori guzia ongi aztertuz, elkarren artean duten antza ta aldea ongi bereiziz. Ta aztertu ondoren, elkartu. Ikasketa auen arnari bezela, Loiola'ko iesulagun-ikasleentzat aditzaz lan bat egin zun: «Euskal aditza erabiltzeko atalak»; ta neronek entzun nion bein baiño geiagotan betarik euki ezkero, «mecano» antzeko iostaillu bat zegikela, iostatzen bezela euskal aditza ikasteko.

        Euskal-iztegia gutxik zekiten Olabide'k bezela; Azkue'k berak esan zion: nere iztegia neronek bezin ondo edo obeto ezagutzen duzu.

        Ta orra euskaldun berri arek, euskera sakon ikasi ondoren, euskal-lan bikaiñak utzi zizkigun: Gogo-iñarkunak, Giza soña, Kisto'ren antzbidea, ta lan bikaiñena, gurena (mamiz eta gar rantziz), Idatzi Devana: 1931'gn atara zun Itun Berria, ta oraintxe atara dute Itun Zarra.

        Olabide'k adimen argi ta bikain zun, baiñan naimen indartsu ere. Bi auek elkarturik eman zizkiguten lan bikain oriek. Euskotar dirala esan eta euskera ez dakitenentzat, Olabide eredu bikain da. Euskotar izateak euskaldun ere izatea eskatzen du. Euskera ikasteko zer egin bear da?: nai, ez erdizka, benetan baiño; Olabide'k bezela.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.