|
Itz-Neurtuz
Esna zaitez Bilbao
Biurko'tar Jon
Bilbo'tik igarotzean
aurtengo udan. 1958
Bertsolarien egunean.
1
Bilbao au... Au itxusi;
ke beltz gorri nonnai...
Ibaizabal zikiña...
Kaleak euski-zai.
Alare maite zaitut,
egia;
zuri naiz beltz zeranik
ez kezka.
2
Ingurun lantokiek
betiko lorak il;
aizeak, txori ordez,
burni-zaratak bil.
Aldaketa au mingarri
naiz leuna
ote danik, neretzat
ez kezka.
3
Bañan erdalkeria
ibaika sar da ari,
bazterrera araziaz
gure mintzo-pitxi;
ta nik au, ene Jainko
on ori,
ezin eraman eta
ikusi.
4
Eden edan baituzu,
(noski ezin bestez)
iltzer duzu gogoa
orain, zoritxarrez;
osakai billa zazu
lenbaitlen
euskal iturrietan;
bai, arren.
5
Ots, ta zure Ondartzan
txioka arrigarriz
euskal txoriak ari
ditezela berriz.
Zure gau beltz al dute
uxanen
olerkari-txoriak
kantatzen.
6
Bilbao, ba duzu ere
orren arpegi beltz,
zure gogo ederra
nik maite, esna zaitez.
Ta itxaro-euskiak
piztuko
nere gauan izar bat
betiko.
|
|