|
Itz-Neurtuz
Orduña'ko aldapan
Biurko'tar Jon
(Bultzitik)
I
1
Orain lau egun
aldapa bera
bultzian laster
nijoan.
Bat batez urrun
ager zitzaigun
Andre Maria
Mendian.
2
Bertatik nere
biotz-barrua
poz-izpi batek
alaitu;
bultzia ere,
ots egin gabe,
Orduña alderuntz
arindu.
3
Zergatik onen
arin ta goxo
Orduña'rako
jetxia?
Andre Maria
ikus ondoren
trenak ematen
seaska...
III
4
Aldapa gora
ba-goaz orain;
ozta-ontan gu
igotzen...
Sarritan ala
bere bidea
biziak digu
eskeintzen.
5
Zeruko Ama
or daukat berriz;
ikus dezaket
geldiro;
bai eder gau beltz
ta aldatz luzea
poz ar dezadan
luzaro.
6
Irri-par goxo
eiten didala
orain, ikusten
ez duzu?
Gogaitzak oro
iges zaizkit ta
aldapa ere beratu.
7
Arnas-estuko
igotze ontan
bai eder bere
irudi...
Nere biziko
aldatz guzitan
al da agertuko
pozgarri.
1958'gko udan.
|
|