Itz-Neurtuz
Kwai ibai gaineko zubia
E.'tar N.
Danga! Etxetik urruti.
Danga! Etsai-begipean,
emen naukazu, maite,
zubi bat jaso nairik lanean.
Danga! Etxetik urruti.
Danga! Txistuka bidean,
zure begi gozoen
argia dedala biotzean.
Ai, ene maite! zu noiz ikusiko,
emen nabil amesetan,
zure izena adituaz
basamortuko aide onetan.
Aisa! dijoa Felisa.
Aisa! txoriaren gisa;
ta ni emen nazue
ikusi nairik aren keriza.
Aisa! Dijoa Felisa.
Aisa! txoriaren gisa;
neskatx ori eztezu
nun-nai arkitu diteken ziza.
Ibaiko urak zubipean bera
itxas-aldera dijuaz,
zure oroipen-amesetan
nere naigabeak gozatuaz.
Aisa! dijoa Felisa.
Aisa! txoriaren gisa;
pozik nuke biotza,
noizbait nerea izango ba-litza!
Groman:
Aixa! dijoa Pelixa.
Aixa! txoriaren gixa,
batez ere sarritxo
edaten duanean anixa.
|