Idazti berriak
Pelitzisimo martiri deunaren bederatziurrena
I.'tar A.
Pelitzisimo martiri deunaren bederatziurrena. Deustoko Pasionistak.
«Les saints vont en enfer» idatzi zuen norbaitek, eta gure zaindariak ala dirudi beintzat, zeru ederra utzita inpernura edo liribura edo ioan zaizkigula. Ez digute beintzat kasu andirik egiten. Ez esan Euskalerriak neke gogorrak mundu zikin ontan egari ondoren, goi urdin atsegiñena iritxiko duenik. Lur madarikatu ontantxe iritxi bear ditu gure erriak ere zoriona eta osasuna. Beste munduko Euskalerririk eztago, ezta bear ere!
Bear bada, erderaz ari diralako gure elizetan entzun-gor egiten digute eta bertan-bera utzi gaituzte. Olakorik aurrerantzean gerta ez dakigun euskeraz argitaratu dute bederatziurren au, euskera goxo eta ulert-errexenean. Eguneko otoitzez gaiñera gogoetak ere iarri dituzte liburuño txiki ortan, gogoeta laburrak baiña mamitsuak. Ederki, Pasionista adiskideok, eta iarraitu ekin gabe santuen belarriak euskalduntzen, guri ere zorion andiena eman dezaguten, emen eta gero goi urdiñean.
|