L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1958. Epaila-Iorraila —Hurrengo artikulua




 

 

—Idazti berriak—

 

Pipo konejutxu arroa - Nini konejutxu argia

 

I.'tar A.

 

Pipo konejutxu arroa - Nini konejutxu argia. Arantzazu'n 1958.

 

Maiz entzun izan diegu guraso batzuei esaten, ez askori, aurrentzako literatura ugaritu bear genukela, liburu polit eta irudiz ondo apainduak euskera errex ta txukun batean argitara emanaz.

        Aspaldikoa da guraso gutxi orien arrena eta aspalditik asi ere egin ziran euskeraz aurrentzako izparringi ta liburutxoak argitaratzen guraso eskax oien eskaa gatik baño are aur-literaturak daukan garrantzia ikusi-ta. Baña zer-nolako arrera izan zuten liburutxo ta izparringitxook Euskalerriko aurren, obeto esan, gurasoen artean? Bai, gurasoen artean, bada gurasoek nai izan ezik aurrak ezertxo ere ezin dezake eskuratu. Aldizkariok izan zuten bizi laburrari begiratuta, arrera oso txarra izan zutela aitortu bear.

        Errexa da esaten idazleak au, ori ta bestea egin bear luketela, eta gure artean, Jaunari eskerrak, mentoreak etzaizkigu palta: iñoiz eskuartean euskerazko liburutxo bat ere artu ez duen edonork (artu ez, eta artu nai ez), laister esango dizu: «Zertan ari zerate aurrentzako liburuak egin gabe?». Errez da erantzuten: «Bai; ¿Zer balio du liburuak egitea, zuen, gurasoen zabarkeri ta alperkeria dala-ta txoko illun baten usteldu ditezen?» Gogoan dut oraindik «Leoi-kumea» ren trajeria.

        Gaur egunean, nere ustez, bein-beineko lana da gurasoek ezi, edukatu ta euskalzaletzea: iturri agorrak ez du lurrik ezotzen, ezta guraso zabarrak ere aurrik euskalzaletzen.

        Eta onatx, Arantzazutik datozkigu aur-literaturaren utsuneak betetzen ere. Prailleak orain ere, berez guraso ta erri gizonei dagokien sailla lantzen. Liburutxo xoragarriak biak, errexak, margoz ta irudiz poliki apainduak eta gaiñera oso merkeak. Labur esan, aitzaki gabekoak.

        Guraso batek «Pipo Konejutxu arroa» eskuartean artuta oiuka esan zidan: «Auxe, auxe dok lan ederra eta ez ik egiten dokana! Obeto olako euskerazko liburutxuak umientzako egin, ez bestelako zorakeriak.» Onek beintzat gogoz artu zuen aur-liburutxua.

        Exiturik beteena opa diet zuen liburutxo biei. Gurasoak esango dute. Ez du balio ordea erregalatzea. Askok euskal-liburuak aizea edo dirala uste dute, gorantziak bezela, duban emateko. Irudigille ta euskerazleak —Sabin Berasaluze adiskide onak— ar bitzate benetako euskaltzaleon eskerron beroenak, gurasoek eta aurrek berena erakutsi bitartean...

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.