Idazti berriak
Goazen Lourdes'a
E'tar N
Ona emen liburuxka xalo ta argia. Lazkao'ko beneditar gazte batzuek egin digute. Apaingarriak Labaien'dar Matxin'i zor dizkiogu.
Aurten Lurdes'era dijoa kristauen begi ta blotza. Eun urte baititugu, Zeruko Ama Bernadatxo'ri agertu zitzaiola. Eun urte auetan amaika aldiz jo dute kristauak Lurdes'ko Artzulo miraritsu-aldera. Euskaldunok berarizko eraspena izan diogu leku santu ari. Ain zuzen ere, Bernardatxo'ren abizenak euskal-soñua baitu. Soubirou prantzensentzat, baña euskaldunontzat Zubiru dezu, nexkatxaren abizena.
Baña goazen arira. Aurten Lurdes'era dijoazen euskal-erromesei eskein ederra egin die Lazkao'ko beneditar gazteak. Lurdes'ko berri, kanta, bertso ta abar, liburuxka atsegiña sortu digute benetan. Atalburuak ikustea naikoa dezu, diodana onartzeko. Ona emen batzuek
Jubileo Barkamena aurtengo Erromesentzat. Bernardatxo ta bere gurasoak. Artzuloko neska txuri. Entzun Andre Mariari. Lourdes'ko itzulia. Lourdes'ko ura. Lourdes'ko bertsuak...
Ez dizut erdirik ere jartzen emen. Baña esanak naikoa dituzu, liburu onen gaurtasun eta probetxua ager-arazteko.
Euskera, ditekenik errezena dizu. Eztu gure erriak orrialde auetan neke aundirik izango irakurtzen. Iturriko aria bezela ixuriko zaio euskaldunari biotzera, liburuxka onen esana.
Euskal-erromes guziak Lurdes'era abia-aurrez, liburu au eskuetan bear lukete. Onela, beren Lurdes'erako bidea askoz ongarriagoa izango zaie.
Gure zorionak Lazkao'ko gazte langille eroso auei. Lenbiziko lan onek beste asko eskatzen ditu ondoren, eta orren jator asi zaizkigunak, aurrerantzean beste onelako liburu atsegin-goxoak sortuko dizkigutelakoan gera. Onela egin dezala gure Jainkoak.
|