L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1958. Epaila-Iorraila —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz Lauz—

 

Mazmarroizti

 

Arantzibia

 

        Akordabeitia.— Legendika'n, (Kanala-Sukarrieta ondoan), Bizkaia'n, bere oiñetxea.— Mazmarroa. Lau zatikoa: 1 ta 4) urrezkoa; bost lertxun-orri urdin sautor-eraz ipiñita; 2 ta 3) ur rezkoa; zidarrezko zazpi izar; iru, eskumako aldean, beste iru ezkerrekaldean eta bat muturrez (h). Akorda'ren mazmarroa lakoa da, baiña beste esmalte edo inargo batzuk.

        Akordagoikoetxea.— Arteaga'ko Gautegiz'en (B.).— Mazmarroa. Zatitua: 1) zidarrezkoa; zugatz orlegia atarata (ots, zusterrak agirian), eta otso baltz bi zubil-orpoan zearretara ezarri ta: (bat, zubil-aurreko aldean eta bestea, osteko aldean); 2) urrezkoa; bost lertxun-orri gorri sautor-eraz ipiñita, eta bekaldean ur-ozka zidar urdiñak. Egal osoa gorria urrezko zortzi sautorrez.

        Akordakoikoetxeaurre.— Ea'n (B.) bere oiñetxea.— Mazmarroa. Urdiña; zidarrezko arbazta (cheurron) aginkatua (alde bietatik). Urrezko egala, zortzi txirla gorriz,

        Akordagoitia.— Izpazter'en (B.).— Mazmarroa. Urrezkoa; losanje gorria; bere barruan zidarrezko lau izar, bi goian eta bi bean, eta ur-ozka zidar-urdiñak; losanjearen lau alboetan, lau lertxun-orri urdin.

        Acosta.— Ez da euskal—abizena, itxuraz; lenengoko bere oiñetxea Burgos'en izan zan. Bere ondorengo bi, Euskalerri'ra etorri ziran, Deba'n (G.) eta Murgaia edo Murgia'n (Araba) etxeak egiñik.— Mazmarroa. A) Deba'ko Acosta'k: Zatitua: 1) zidarrezkoa; zugatz orlegia, ta otso baltz bi, bakoitzak bildots bana agoan dauala ta zubil-orpoan zearretara ezarrita; 2) gorria; zidarrezko torrea. B) Murgia'koak: Urdiña, zidarrezko zortzi gaztelu sautor—eraz ipiñita. Urrezko egal osoa, zortzi lertxun-orri gorriz,

        A'Court.— Baiona'n (Laburdi) izan arren, ez da euskal-narea, Normandia'tik etorria baiño, Laburdi'ko itxasaldea ingelandarren azpian izan zan aldian agertua.— Mazmarroa. Urdiña; urrezko iru lits zuzen-beera ipiñita eta lits bakoitza iru katazuri (armiño) baltzez. Aurrea (a, b, c), urrezkoa, arrano urdiña, moko ta anka gorriak; mokoan, larrosa gorria, kirten eta orri orlegiz.

        Aktura.— Arrasate'n (Mondragon, G.). Pedro izeneko bat, Arrasate'ko bizilagun zan 1461'gn. urtean.— Mazmarroa. Zidarrezkoa; zugatz orlegia atarata (ots zusterrak agirian), eta leoi bi berezko margoz zubillean ikazle. Buruz (b), zugatz-kukularen gaiñean, iru izar urdin. Urrezko egala, josita, zortzi gaztelu gorriz, leio ta atea zidarrez.

        Akulodi.— Tolosa'n (G.) bere oiñetxea.— Bertan adierazi eban bere aitorsemetasuna Zabala'ko Akulodi'tar Antonio'k, 1720'gn. urtean.— Mazmarroa. Zatitua: 1) gorria; urrezko gaztelua, leio biak eta atea urdiñez; 2) urrezkoa; iru zerrenda, baltzez. Egal osoa, erreskada biko jakelez jantzita, zidarrez eta urdiñez.

        Akurio edo Akurriola edo Akuriola.— Busturia'n (B.), Gizaburuaga'n, Markina'n, Bermeo'n (B.), Maltzaga (G.), eta baita Eibar'en bere, 1503'gn. urtea-aldian Busturia'ko aldetik joanak.— Akurriola'tar Joan Otxoa'k Eibar'en adierazi eban bere aitorsemetasunaren egia.— Mazmarroa. A) Busturia'koak: Urrezkoa; koner-lits gorria, bere azken bakoitza erensuge orlegien agoz oratuta, zjdarrezko agiñak eta urrezko miña; koner-litsaren utsune bakoitzean, pertz baltz bana. B) Gizaburuaga, Bermeo ta Maltzaga'koak: Urrezkoa; sautor gorria, ta sautorraren lau azkenak erensuge orlegien agoz oratuta; sautorraren goiko utsunean eta bekoan, (ots, buruz (b) eta muturrez (h) pertz baltz bana, ta aldamenetako utsune bakoitzean, lertxun-orri gorri bana. Egal urdiña.

        Akutain.— Idiazabal'en (G.) bere oiñetxea. Bertantxe adierazi eban Juan Ignazio'k bere aitorsemetasuna.— Mazmarroa. Lau zatikoa: 1 ta 4) urrezkoa; basurde baltza, ibilkoi; 2) gorria; zugatz orlegia, ta bere aldamen bakoitzean, urrezko lertxunorri bana; 3) zidarrezkoa; otso baltza, ibilkoi.

        Akutza.— Apatamonasterio'n (B.) bere oiñetxea.— Mazmarroa. Lau zatikoa: 1 ta 4) urdiña; zidarrezko aitz tontor moztua, ta gaiñekaldean, urrezko izarra (zortzi izpikoa); 2 ta 3) urrezkoa; bost lertxun-orri gorri sautor-eraz ipiñita.

        Atxa.— Atxa deritzon auzoan, Laudio (Llodio, B.) ibarrean, izan zan bere lenengoko oiñetxea. Bere ondorenkoek Okendo'ko ibarrean, Santiago-auzoan, egin eben beste etxe barri bat; Arrizpalditza'n (Respaldiza, Araba) bere bai, «Etxandia» deritzona; Amurrio'n (Araba), bere, bazan sendi bat Atxa izenekoa XVII'gn. gizaldian. Pedro'k, Arrasate'n adierazi eban bere aitorsemetasuna, 1629'gn. urtean; Joan Otxoa'k, Juan eta Domingo anaiak eta Fernando'k, Elorrio'n, 1576'garrenean, eta arrazolarrak ziran.— Mazmarroa. A) Laudio'koak: gorria; arte orlegia urrezko igaliz aitz-gaiñean; zugatz-kukularen ezkerrekaldean, iru aizkora islertzokoiz ipiñita, kirtenak zuzen-beera, baltzez eta zidar tantaz, zidarrezko ago-bizarrak odolez loituta. Arte-zubillaren orpoan, otso baltza, ikazle, zugatz-kukulatik urrenen danon aizkora-kirtena eskumako atzaparrakaz arturik. Batzuek kendu egiten dabe otso au, Gerra jaunak, esate baterako.

        B) Okendo-ibarrekoak, Larrea torrearen aurrean dagon etxeak dakarrena: Lau zatikoa: 1) gorria; iru aizkora islertzokoiz, kirtenak zuzen-beera, baltzak eta zidar tantaz, zidarrezko ao-bizarrak odolez loituta; 2) urrezkoa; iru lertxun orri islertzokoiz ipiñita (bi goian eta bat bean); 3) urrezkoa; arte orlegia aitz orlegi-gairean; aitz onen azpitik beso bat agertzen da ezpata eskuan dauala, oro zidarrez, eta zubillean zearretara ezarrita; 4) urdiña; zidarrezko iru zerrenda. D) Okendo, Laudio ta Arrizpalditza, Aiala ibarreko beste Atxa batzuek beste mazmarro au erabilli eben: Lau zatikoa 1 ta 4) gorria; zidarrezko iru aizkora urrezko kirtenaz, islertzokoiz ipiñita (bi goian eta bat bean); 2 ta 3) urrezkoa; iru lertxun-orri gorri, islertzokoiz.

        Atxabal.— Izpazter'en (B.).— Mazmarroa. Zatitua: 1) zidarrezkoa; zugatz orlegia lurgain orlegian, eta otso baltza ibilkoi, zubil-orpoan zearretara ezarrita; 2) urrezkoa; arrano baltza, egazabal, moko ta atzapar gorriakaz. Egal osoa gorria urrezko zortzi sautorrez.

        Atxabari (ala Atxabarri?). Ziurren Atxabarri (edo baita Etxabarri bere) izanarren, Garcia Carraffa'k Atxabari idatzita dakar, eta Ekiego (Araba) urian dala bere oiñetxea diño.— Mazmarroa. Lau zatikoa: 1 ta 4) urrezkoa; iru zerrenda urdin; 2 ta 3) zidarrezkoa; iru lits gorri zuzen-beera. Egal osoa, erreskada biko jakelez jantzita, orlegiz eta baltzez.

        Atxaburu.— Bizkaia'n, Durango'ko lurraldean.— Mazmarroa. Gorria; zidarrezko gaztelua aitzaren gaiñean. Aitzean, artzulo-sartokia, ta basurde baltza bertatik urteten.

        Atxaga.— Zumarraga'n (G.) bere oiñetxea; bertako ondorengo batek, Elorrio'n egin eban beste etxe bat.— Mazmarroa. Zidarrezkoa; arkaitz edo aitza bere margoz ur-ozka zidar-urdiñen gaiñean; aitzaren gaiñean, buruz (b), tau edo Anton Deunaren gurutzea. Egal gorria urrezko zortzi sautorrez.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.