L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1958. ilbeltza-otsaila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz-Lauz—

 

Txordoketan

Kardaberatz, Mendiburu ta Larramendi

 

U.

 

Idazle batek beste idazle baten lana zer-nola irizten dun iakitea onuragarri zaigu beti ere, areago, ordea, idazle zar batek nola ebazten dun bere garaikoen lana ezagutzea. Eskuarki itzetan lander oi gera euskaltzaleok eta lankideen lana zapuztera etzanak zoritxarrez. Bestalde, zarren artean iritzi gutxi arki al izango ditugu, ele-ederraren kera ori landubagea baitzuten.

        Esate baterako, Larramendi'k euskeraren alde burutu zun lan andia nola ebatzi zuten garai artako euskaltzaleek?

        KARDABERATZ'ek lagun zun gure Larramendi, ta onetara ikusi zun bere lagunaren lana:

        «Ta lengo aitzakiarik orain edolarik eztute askok: bada Aita Manuel Larramendi'kc nek gogor ta estudio esan al baino andiagorekin ezin izango eta egingo zana bere artean eginik, ezinak eta nekeak lazki garaitu zituen, ta ori ta bere Iztegi edo Dikzionarioa, maisuak bezala eman dizkigu» (Euskeraren Berri onak).

        «Gaberdi ilun batean ta arantzaz alde guztietatik beterikako bide batean bezala euskera edo euskaldunak zebiltzan: ta A. Larramendi, berari bakarrik zegokion ausardi justuaz, beargai edo irtezin onetan sartu zan. Gizon baten ezeze, askoren dina zan egitekorik gaitzen onetan, berariazko ta berezkirozko Jaungoikoaren argi ta doai gabe, Aita Manueli berari esan izan diodan bezala, ez berak ta ez bestek ezin gauzonik egingo zuen. Alere, bere edadearen lorean guzia benzitu ta guzia egin zuen» (Kardaberatz, Euskeraren Berri onak).

        MENDIBURU'k berriz au dio Larramendi'ri buruz: «Badugu bizi garanak, eta izain dute gure ondokoak, nondik atera, bear den guzia, edertzeko ta apaintzeko euskarazko izkera leuna. Ondasun au, guziok zorko diogu Aita Larramendi'ri» (Jesusen Biotzaren debozioa, 8).

        MENDIBURU'ri buruz au dio Kardaberatz'ek: «Aita Mendiburu'ren zelo andiak Nafarroako erara libru eder probetxuzko asko atera dituen bezala»... (Euskeraren berri onak).

        Dalako Jesusen Biotzaren Debocioa Mendiburu'k argitara zuneko LARRAMENDI'k ezarri zion itzaurrea, idazki antzera. Gure artean gutxik ezagutzen baitute, orra osorik Larramendi'k egin idazkia:

        «Aita nerea, badakit, eta ori aspalditxo da, arazo andietan zabiltzala, argitaratzeko libru bat, Jesusen biotzarekiko debozioari dagokana. Jakin ez ezen, irakurri ere badet oarrez, ta arretaz zure eskuskribatua: eta ikusiaz, ta erabiliaz, are geiago ezagutu det lan onen anditasuna. Gaiari banagoka, batetik eta bestetik izkuntzari, baderitzat gezurtatzen dituzula Erdaldunen, ta Euskaldunen usteketa txarrak, ta desegiten, ta ayenatzen guzien lausoak ta lilluramenduak.

        «Ona non dezun gaia, munduan dan kontuzena izatez, ta egokiz erabilli bear dana: baña zein ere dan goi, mee, ondatsu, ala oi darabiltzu, ain aisa, ta ito bagez, beste esku-arteko bear gai errazen bat baliz bezala. Ez al zaitu antusteak amilduko. Eztezu au zerez: Jainkoaren doaia dezu, noiz ta nori nai duen ematen diona. Etzinioke ain argi ta garbi sail oni ekingo, Jainkoak eman ezpazizun Jesusen biotzarekiko dezun jaiera ori, ain bizia ta sutua. Ark erakusten dizkitzu gai aundi onen saiets guztiak, ark egoki santuak, ark ekarrai ezti-ezti, gozo-gozoak, ark gizonentzat debozio oni dariozkan Zeruko ondasunen iturburuak. Itzetatik agiri dezu, nola dizekan zure biotzari, ta eztarauskiola mingainari, barrunbeari dirakiena ta gañez dariona besterik. Oiez gañera etzaitu izutzen nekeak, minberakor ta alper txarrak izutzen dituen bezala: ta orregatikan, aiek ez bezala, garaitzen dezu, lautzen ta menderatzen.

        »Bestenaz banagoka zure izkuntzari, len ere baño obekiago dakust alde oietako Euskaldunen itsumendea, zeñean darasaten, eztala gure Euskera, gauza andi, mee, goi diranak adirazteko. Ona bertan guzien gezurtamena, zure libru Euskeraz ain garbiro moldatua. Esan biezat nork-nai, zenbat zor dioten zure Euskera onek, beste or dabiltzan izkundeen naspillai? Esan begit, zeñetan Jesusen biotzarekiko debozioren gaia obeto, ederkiago, gozoroago berezia dagoan, zuzendua, ta apaindua? Gaiak berak eztia du, ta alderdi guzietatik eztia dario; eta arrezaz itzegiteko ezta munduan gure Euskera bezain izkuntza itsaskorrago, eztiago, gozoagorik: eta egia onen ikusbidea zure libru au izango da. Bañan lenbiziko saioak onelakoak diranean, esan biezatet, gerokoak nolakoak izango diraden, ikusiaz, ekinaz, landuez, aterako diranak?

        »Eskriturak nonbait diona da, aurtxoak ogi eske zeuden, ta etzan nork puska ziezaten: ta orain ere auxe bera esan dezakegu Euskalerrientzat; bada Jainkoaren itzaren ogia txikitu ba geaz, sekereak igartuak bezala, goseak iltzer daude asko ta asko. Zer bada? eztabiltza gure Eleizetan Predikarioz franko? eztarasate surmurrez ta deadarrez Zeruko jakinbidea? Egia da, badabiltza, ta badarasate. Ordea zer da ansi, entzule geienak erausi hura aditzen ezpadute? Sinisterazo nai digute, aditzen dala Gaztelania, are ikasi ez dutenen artean. Ezta ori egia: alperren erausiak eta aitzakiak dirade: itz banakaren batzuek adituagatik, aizeak daramatzi besteak, eta Jainkoaren itzaren ogia gelditzen da Euskaldunentzat txeatu bagez probetxurik gabea. Baña egia balitz ere, ezta lotsagarri, itzegin bear digutela Euskaldunak Euskalerrietan, ez guziok dakigun izkuntzan, ez bularrarekin batean edoski genduen, ta lenbiziko genekien izkuntzan, Gaztelanen izkuntza arrotzean?

        »Sinis nazazu, ereille gaiztoetan dago azaro txarra, eta gero uzta soila ta utsa. Alabañan gutxik daki bere jaieterriko Euskeraren erdia, ta alperrak diraden bezala, eztute ikasi nai geiago ta eztie nai beren buruai atsekaberik eman. Baña onetatik zer gertatzen da? Dakiten piska arekin, itz moltxo, eskumen baten dina eztan arekin, nola ezin adierazo dituzten beren esakariak, badarasate pulpituan itzera naasi bat, bein Euskera, bein Erdera, bein Latinera, guzia leudatua, zikindua, baraustua: zeñean dirudien igo direla gain artara entzule guzien burla egitera ta arritu oi naz, nola asko ta asko, bultzaka ordu gaiztoan aientzat, botatzen eztituzten andikan bera. Are gogaikarriena da. txarlari oiek ikustea, ta aditzea, nola dauden isekaz, ta musinka Euskeraz ederki daki-enen jolasari, bein Nafarroako mintzoa dela, gero Bizkaiko berba dongea, batean ausaz ere Goierriko izketa dezula, bestean noaskiro Beterrikoa; atxurlarien, ta nekazarien itzera dala hura, baserritarra dirudizula, ta milla onelako astakeria. Eztute izen obeagorik merezi. Ayenatu bear ginituke, gure izkuntza ederra galtzen diguten itz-jario motel txar oiek. Oraindik eztazaute, Euskaldunak Euskera duela gauzarik onena ta onragarriena; bada ari ditxekala, beti agertuko du bere burua, den bezala, Españar uts-utsa, antzinakoen, ta are lenbizikoen etorkia, ta ondokoa, ta beragatik nastebagea, garbiena, finena ta nobleena: dakiela, nondik, ta noizdanik datorren zeña den Euskaldun-ezak, itsuka baizik eztakitena, ez eta jakingo ere.

        »Beste batzuek dituzu, gure Euskeran nai ez lukeenak beste izkundeetatik itztxo batere: eta onen bidez epaiten, ta ziatzen bezala dira jolasean. Bederako ergelkeria. Etzaiteala zu malmeti. Euskerari eratxi zaizka gaztelaniatik, Latinetik, edo beste izkundeetatik itz asko; baña adituaz, ta oituaz, Euskerakoak bezain ongi aditzen diranak; eta oiek utzi bear ditugu: ta bearbada, noiz edo berriz obeko da, onelakoak usatzea, Euskerakoak baino: batez ere Eliz-gauzetan, ta gure arimen salbazioari dagozten egikarietan. Lajatuko ditugu erbesteko itz oriek, nai badegu, gure Euskerarenak, piskabana usatuaz, ta erabilliaz, eskukoi ta jakinak egingo diradenean. Ongi egin dezu, Nafarroako itzen batzuek ekartzea, egokiak diranean, eta besterik eztanean: zerren lenbizian, ta batbatetan aditzen ezpadira, aurki adituko dira, ta geienak, dagoaneko, aditzen ere badira ta ala Euskera bide batez edertzen ta ugaritzen da.

        »Etzaitzatela tontotzarren erausiak ozpindu, ta ikaratu: eztirade jendartekoak, ez kontuzkoak; itzera ona, ta bear danezkoa zein dan, eztezu aietan aurkituko, ezta billatu bear ere. Bazterretan, ta itsu, motel, jakinezen artean darauskiote, baña eztira gai ezer ere danik, agertzeko ta argitaratzeko. Zer degu astoren batek, edo bestek esanagatik, eztala onelako itza emengoa, edo eztuela aditzen? Nafarroan irri, Bizkaian barre, Probintzian farra egiten zaiela onelako ta alako itzen batzuei? Suertez ere neurri ederra genduke izketarako, besterik ezpagendu. Gizon zuhur, zintzo, menak eta jakintsuak gure alde ditugunean, eztiegu beste jendailla oriei jaramon bear, ez eta aien esan-mesanaz axolarik artu.

        »Ekin bada ekin, Aita nerea, Euskerari, ta Euskeraz itxeki, Jainkoaren derabiltzun lan oni. Uste dezun baino on geiago egingo diozu Euskalerriari; zeñean itzkuntzaren naasiaz, ta aditu bageaz ozta jakin oi da bear dana, ta iztunen ergelkeriaz, ta arrokeriaz ozta aditzen degu naspilla ta igitukoen marmariza besterik. Kanporatzen ditut neronek aditu ditudan batzuek, argi ta garbi mintzo diranak, eta Euskerari beren onetsiari bezala darraizkanak. Erein dezu Jesusen biotzarekiko jaiera Euskalerrietan; erneko da, zorituko da, ta bilduko dezu, inon ere, nerekiko, bildu dan uztarik ederrena ta joriena. Sekañetan biziagatik, Euskaldunak eztira sekañak, erriberak bai, lubera gozoak beti giro onean daudenak, Euskeraz kontuz, ta moduz egozten zafen Jainkoaren itza artzeko, gordetzeko, azitzeko, ta eunetan anbat emanarazteko.

        »Atera zazu beraz zure libru ori, eta len baño len bana ezazu Euskalerrietan; batez ere, non eta Jesusen ballera santuak jaso ditutzun, ta lenago jasoak zeuden. Irakurriko dute ala Eleizetan, nola etxeetan, eta Euskeraz utsik dakitenak, ta gaztelania arrastaka baizikan eztakitenak ere, naiko dute bein baino geiagotan aditu, ikasi, ta gogoan sartu, itzez predikatu ziniena, ta oraingotz bearbada azturik daukatena. Onela Biotz maitagarri aren landatu dezun amodioa, ta jaiera, geituaz, andituaz, ta sutuaz goango. Ala biz, ta ala izango da, gizonen biotzak bere eskun dauzkan Jaun ark, betetzen baditu bere bildurrez, bere amodioz, bere grazia egillez, ta ugariz. Nai dakiola bada orain ta beti, guziok beregana gaitzan artean. Agur, Aita nerea, ta gogoango al nazu zure otoitzetan.

        Loiolan Martxoaren 15. egunean 1747. urtean.

        Zure Zerbitzaria biotzetik.

        Manuel de Larramendi.»

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.