L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1957. Uztaila-Daguenila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz-Lauz—

 

Izarreri begira

 

Beiztegi'tar Ion'ek

 

Atze-bultzakada edo iario-oldarra oi-da, gaurdaino dakigunez, gaudian ibilaldiak egiteko era bakarra, abiada neurrian geituz ioan gaikezan.

        Suziriaren antzera iaroldarkina igoko da, baina askoz ere azkarrago. Aizearen euspenak azaleko giroa berotzen dautsanetik, bere lastertasuna aundiegia ba-litz, giroa lar izatera letorke eta oskoletik urtuz berak ere ler dakige.

        Abiada egokia emotera ezkero, aurrez erabakitako makobidera, izarren ibil-bidera elduko litzake eta emen makoluzean, arrautzaren antzeko biribilean sarturik ludi onen birundan ari, eragozpen besterikoren bat aurkitzen ez dauan bitartean.

        Zer dala-ta biraka ibili bear da? Indar bi darabiltz ezarrita, bata ludi onen ekarmena, bestea bere bira-abiadaren iges egin naia eta indar onen ondorena da makoluze orretan iarrai bearra.

        Urrinago ioatea datorkigunean, abiada aundiagoa emongo dautsagu, baina giroa goregi iaiki ez dedin, baita barruan garanok, aldakaiztasuna dala-ta gure iaroldarkinaren barrenean lerdatuak edo eraioak izan ez gadizan, abiada au baterakoan ezeze, pizkaka geituko dautsagu, eta orretarako atzeko bultzakada ori, iaroldar ori takian-potian azkatuz eta indartuz. Gero, ludi onen eta izar orren ekarmenagandik aldendutzean abiada au mailaka bizkortu leikiogu, bear aina.

        Izartarteko ibilaldietarako eragozpenik gogorrena, ortzean dabiltzen izar zatiak izango dira, ba euren abiada eta gure ontziarena dirala, alkar iotera etorri ezkero, zati orrek pulukak izan arren, zear-zulotuko ginukiez, baita birrindu ere. Eta ez dago oiertzerik edo bidea okertzerik eurengandik iges egin naian, aurretik iaroldarkinaren abiada gitxitzen ez ba-dogu beintzat, ba abiada aundia dala gure bidetik saiesterik ba-litz, barruan legokezenok alboko orman talotuak izango ginakez. Olakorik gertatu ez dedin, ortzarri orrek aurrez oartu eta garaiz alboratuko doguz, indarkin bereziak gertaturik, dardaren bidez-edo, baita iaroldarkin txikiagoak egotziaz ere, gure bidetik aldenduko dauezenak.

        Urrengo, izarbaltz batera iaistea nai izango dogu. Bertara urreratzean gure abiada gozo-gozo gitxituko genduke, iaroldarkinari bira eragin daikegun, eta atzea beruntz dabela, iarioa za baldurik izarbaltz orren ekarmena gaindu, eta abiada egokiturik edur-malutak lez lurreratu.

        Inoiz ludi barriren bat ikertzeko asmorik ba-letorkigu, gaur gurea dogun onen antzekoa izango da, bestelakoa ba-litz ezin izango ginakez sartu. Ekarmen aundiegiaren iabe ba-da, gure erroen indarra azpiraturik, lurrean luze-luze aurkituko ginakez; bere eguratsak be-gora luzeegia ba-leuka, aren azta aundiak ere lurreratuko ginukez, eta gure birikak ez leukie naikoa indar izango arnasa botatzeko, aizez beterik itoko ginakez. Orretzaz gainera ba-dira beste galerazpenak ere: gelgai (N2) larregi, baita ikatzurge (C02) ugaritsu cre, edo okerrago oindino ikatzordei (CO) edena, gero urik eza.

        Ilargian ez ei-dago urik, ez eta aizerik ere, guk ikusten dugun aldean beintzat. Ba-litza beste aldetik izatea, ba gure ludiaren ekarmenak, aundia danez, gai aztunak gure aldera ekarriak daukaz. Azta gitxiagodunak gaineko aldean izan bear, ekarmenaren iturria dan beste aldetik. Verne'k esan euzkun orrenbeste eta orainartekoan bere amesak egiak biurtu dira.

        Ludi orretan bestelakotasuna izan arren, gurean antzeko bizitzarik ez ba-da ere, beste era batekoren bat izan lei. Ementxe bertan daukagu orrenbeste, ez dira ba bardinak eguratsean bizi garanona edo urpean diranena. Aldi aundiagoak ere aurkituko doguzelakoan nago. Ara, ikatzgaiak (Ctarrak) euren soin osaki garrantzizkoenak ez ba-dira ere, suarrigaiak (Si) berak emongo dautse ordezkoak, giroa, ezetasuna, sakamena, ordeitza eta onelako beste gisa erazkoak ba-dira.

        Baina ortzean, orren ugari diran izarren birundan, amaika izarbaltz izan bear ludi onen antzera apainduak. Eurotan aurkituko doguz lurraldi ederrak... Onezkero ameslari iarri bearrean nago. Orra ba: Ludi orretariko bateron batetik etorri ete-iaku gure Euzkera ederra. Or dabiltz batzu-batzu esaka, gure enda ez ei-da aukerakoa gure izkuntzaren asmalaria izan zedin, orrela balitz, norbaitzuk erakutsi euzkuela sinistu bear, baina ludi onetako oinbidunik ezin izan, gu ainako kaikoak dirana garbi dagota. Ia ba, izartarteko ibilaldietan azten garanean, lurtarrok, danok, Euskera ikasi bearrean aurkitzen garan, gure asaben irakasle argiorren iakintza ulertu daikegun.

        Eta emen barriz, amaitza bidez, beste buruauste eder bi, artu lenengoa: Izarren ibilkera zelakoa eta noruntzkoa dan iakiteko. Bata-bestearen ikusipean dagoz. Ludia Eguzkiaren birundan ei dabil, baita bere buruz kulunkan eta zita aundi bat lez ere. Eguzkia barriz, barautz izugarri baten zirintzaren bidea iarraitzen dauelakoan doa. Ioan-etorri onen ondorena ibilkera bakar bat da ortzean. Baina ori ez da azkena, beste ibilkera batzuk darabiltz gure izarsailak eta guk berakin batera. Gero beste orrenbeste edo geiago ortze osoak. Or ba, batera bategaitik, bestera bestean erruz, gora aregaitik, ezkerrera onen bidean zear... eta zer dala-ta ez? Ibilaldi orren ondorena ez ete-da tokirik ez dogula aldatzen? Leku berezi baten geldirik ez ete-gagoz ba? Or nundik lenagoko gizon ospetsuak egidun litzakezen, Eguzkia gure birundan dabilelarik!

        Ia bigarrena: Izarrak asko izan arren, danak moltso aundi baten aurkitzen dira, nunbait izango daue eskera, eta ortik aurrera zen dago? Ezereza? Utsunea? ala toki zabal bat eta norai nokoa? Ezereza ba-litza (zelan izan?), bata bestean gandik igesik zabaltzen diran izarsailak, biribil guztia aundituz (Einstein), puziga baten azalean lez dabiltzela, nundik lortzen daue toki barri ori? Ala gure ortze au kiz1ren baten zatia izanik, beste ortzeren batzuk ete-dira urrin ere urrin, izar izugarri bat osotzen dogula danon artean? Baina goi-izartegi orretan ere galdera bardina. Nun dago zuen muga?

        Erantzunik inork ba-dauka, azaldu bedi, Euskeraz gero.

 

Oarra:: Errusitarren artean dagon doistar iakintsu batek esan ei-dau, zalantza gogor bat darabileela, ots, ilargira eltzean, lenago iuana-edo, beste toki askotan gertatzen dan lez, aurkituko ete-daben eibartarren bat.

 

        Argibide:

                Gaudia = Universo

                Iaroldarkin = Cohete. Retropropulsor.

                Euspena = Resistencia.

                Giroa = Temperatura.

                Makobidea = Orbita.

                Makoluzea = Elipse.

                Ekarmena = Atraccion.

                Aldakaitza = Inercia

                Ortzarri = Meteorito.

                Izarsaila = Galsia.

                Ondorena = Resultante.

                Sakamena = Presión.

                Ordeitza = Oxidación

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.