L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1957. Uztaila-Daguenila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz-Neurtuz—

 

Kabia utzita

 

Axeriko

 

Ur-jausi baten putzuan

Bizi zan amorraia

Arkaitzezko ondoxka zuan

Kabi etxe alaia

Eguzki-izarrak beroa

Sarats batek itzala

Ur-axalak xomorroa

Arri ondarrak gezala

Nai bezela bizi zaigu

Garbi bezin ederra

Baña beste zerbait nai du

Badu orretan okerra

Galdezka dabil kezkati

Zer ote da itxasoa?

Izokia andik girnati

Dator... nire banoa!

 

A! giza-gizajoa

Ire putzu zuloa

Garbi bezin goxoa

Betiko ustera ua.

 

Gora bearrean bera

Doa buxtan-buxtanka

Itxaso ta bere kera

Ametsean laztanka.

 

Bat-batean ur-aundia

Arkitu du bidean

Bada emen yanaria

laister naiz gizenean!

T'aintzina doa itxasoruntz

Beti buxtan-buxtanka

Lizunaren griñak beruntz

Daramaio amilka.

 

Ur gazi zuri artean

Zaigu zearo orditu

Ta ondartza magalean

—putxuxkatxo batean—

Uste gabe gelditu

Zalapartaka bi bider

Nai du ekin goruntza

Mutikotxo batek laister

Egingo du arrantza.

 

Orrela diru gosean

Utzirik bere Erria

Ustegabeko kaltean

Doa mutil gaztia

Amets errira?

Ez;

Bere ill-obira!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.