L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1957. Uztaila-Daguenila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz-Neurtuz—

 

Zerutikako ogia

 

Irisarri

 

«Zuen arbasoek mortuan ian zuten

anbat urtez mana ianari eztia,

egunoro Iaunak berak erauntsia;

ori ianagatik aiek il ziraden.

 

Nik dizuet orain, nik zuei ematen

bizitzedun ogi zerutik iautsia,

gozotasun oro dituen ogia;

au iaten duena ezta inoiz ilen.

 

Nere aragi au zinez ianari da

ta nere odol au zinez edari da;

ar zazue orok, artu, ian ta edan.

 

Ots, nere aragi au iaten duena

ta nere odol au edaten duena,

bizirik dagoke menderen mendetan.»

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.