Itz Lauz
Eztabaida bati buruz
Etxaitar
Beti izan naiz gizon atzera eztabaida arlotan. Izan ere, eztabaidak zer dakarkioke onik euskerari? Nekez da-izan eztabaida gauza onurakorra, batez ere zitalkeriz ari geranean eta eskuar ki, euskal-idazle artean alkar ezin-ikusia eta gorrotoa besterik eztu sortzen.
Sarritan iaso izan ditugu idazleok irizlarien laudorioak eta eztenkadak bidenabar. Lenengoa pozgarri izaten ba'da, bigarrena mingarri denik ezin luka. Idazleak, alabaiña, eztitu sobera ain tzakotzat artu bear ez batak. ez besteak. Laudorioak ez beza anpatu, eztenkadak ere ez erremindu edo gogo-urritu. Onelakoren edo alakoren esanak eztu erabateko epai-indarrik ez idazlearen alde eta ez kalte: Askotan geroak izaten du azken itza bere.
Salakizunetan ba-dira zuzen eta egoki egiñikoak eta auek benetan mesedegarri eta eginbearreko iduri zaizkit idazlearentzat. Adibidez, irizlari batek (zorrotz ospekoa bera) euskal-aldiz kari batean nire liburu bati egin zion kritikan illunpe sakonetik atera niñun. Ona zer zion delako irizlariak: «Izkerari buruzko bi gauzatxo eztitut azkenik ixildu nai, bat aipatzeko, onako 60'gn. orrialdean ikus ditekean esaldi au: «Berriz aurretik iakin izan ba'lu Gaxuxa'rekin asteak zekarkiokean ondoren gaiztoa, elitzake asiko noski.» Ezkenduke aipatuko ere darrai irizlariak, egilleari edozeñi gerta lekiokena itzuri zaion utsa dela uste ba-gendu. Ez, jakiñaren gaiñean esaten ditu onek orrelakoak, or eta beste anitz lekutan». Ni oarkizun ontan eskertsu gelditu nintzaion irizlari zorrotzari, ezpainaiz geldirik egon arrezkeroz utsaren arrazoia ikusi arte (Bergara'ko ene adiskide min batek ondotxo daki au) eta pozik ezkertuko nioke irizlari berberari gaiñerako utsak ere agertu izan ba'lizkit. Ikusten ditugu, ondikotz, makiñatxo bat liburu uts larriz beteak eta irizlerik zorrotzenak ez dituzte beren lozorrotik esna-erazten. Eztut uste, beraz, jokabide au ez euskerarentzat eta ez euskal-idazle jakinezarentzat mesedegarri denik.
Ba-dira, alabaiña, beste salakizun batzuk, zentzugabeak, arrazoigabeak eta bekaitz edo zitalkeri utsez egiñak diruditenak. Auek dira noski mingarrienak eta kaltegarrienak. Adibidez, lengo irizlari berberak (eta ez dut pentsatu nai bere lerroak txarkeriz idatziak dagozenik, oarkabez baizik), lengo liburuaren kritika berberan, aurreraxeago, onela diño liburu oinpean ipintzen dituten oarrai buruz: «Irakurleari lagundu naia aal (1) dugu eragille bakarra erderara itzultzen ari geranean? Ez ote digu beste ezerk zimiko egiten iñoiz? Esate baterako, mundu guziari adierazi naiak: Begira zein ederki eta ori euskeraz ari naizelarik (euskeraz ari naizelarik, gero, esango nuke nik, beste esakera orrek erdalkutsu baitu) esaten dutan nik: Impulsado por el furor de un odio indomable, edo con su habilidosa y ductil converción, edo los seres humanos poseemos una tendencia innata al mal.» Orra ba nik irizlari zorrotzari esan, barru-barrutik, biotzez-biotz, bere pekatuak aitortzea dijoan pekatariaren zindotasunaz gezur-salakizun egin didala lerro oetan, nire barruko sentipena ezpaiziteken bestelakuago izan. Aski zizun gure irizlariak, bera oin-oarren etsai dela apalki adierazten, jakiniezean eztenka ari gabe. Ni ordea, oin-oarren aldeko izan eta izango ere euskal irakaspiderako erri-ikastetxerik eztugun artean. Irizpideak zillegi dira. Errespeta ditzagun, beraz, urkoarenak norbereak lez.
Eta, garaia den ezkero, goazen idazlantxo onen arira.
«Pernando Plaentxiatarra»ri etzion kritika on-onik egin aldizkari ontantxe Zeleta jaunak. Ba-zizun, delako kritikak, arestian aipatu dugun bigarren sailleko kutsu oparoegi. Ni, ala ta guziz ere ixildu egin nintzan, ezpainun asarrebiderik sortu gura nire burua zuritzeko. Gaiñera, ene iritziz, salakizunok etziran aintzakotzat artzekoak ere. Are geiago, kritika-lan artan irakurri nitun txaldankeriak ausnartuta gero, irizlariak bere burua ondatzeko besterik balio etzutela pentsatu nun. Soil-soilki, lengo patxadarik galdu bage, nire buruari galdera au egin nion: Zeleta jaunak zertako irakurri ote dik gure liburutxoaren itzaurrea?
Lan luze ta alperra litzake Zeleta'k egozten zizkidanai bana-bana erantzuten. Bakartxo bati erantzunen diot eta ontatik igarriko al-dio gaiñerakoen arrazoia. «H» zikin oiek iguingarri zaizkio Zeleta iaunari. Zertan erabilli, beraz? Niri ere, egia esan, letra ori etzait atsegin eta ezta beste zenbait gauzatxo ere nire idazlegean on-artuak eukiarren. Zeleta jauna, bearbada, arri ta zur geldituko da aitorkizun au irakurtzean edo itxurati bat naizela pentsatu bide du. Enaiz h'zale, diñotsat berriro be, baiñan ala ta guziz ere erabilli egiten dut bi vokal berdiñen artean. Zertako? Euskal-ortografiak, euskal-izkuntzak bezala, bat bakarra bear dulako. Ezin ote dugu Bidaso'z onuzko idazleok emankizun txiki ori egin eta bestekoak ezin ote dituzte bere h oparoak (oparoegiak) urritu eta orrela orok amor emanaz txikerkeriotan euskera idatzia bat bakarra izanen litzake? Apika, Zeleta iaunari bide egokiago iduri ote zaio euskeraren batasuna irixteko, egoskorkeri utsez «det», «ogiya», «bezela», «nere» eta beste zenbait giputz-esakun erabiltzea? Bakoitzak geron etxeko euskera dugularik elburu. Babel-Torre madarikatu oni iraun erazi nai ote diogu, eskualde bateko euskaldunak bestekoakin ezin alkar ulertu dutela?
Gauzatxo guztiok nire barru-barruan gordetzeko asmotan nintzan, aldizkari ontak azken zenbakian beazuna zerion idazlan bat irakurri ezba'nu. Idazlan negargarri onen egille Zeleta jauna dugu eta gizalege guztiak io ta autsiaz San Martin ene adiskide onari erasotzen dio, onek bere kritika lana gogor artu zula-ta.
Zeleta iauna, azken itzok biotzez-biotz esan nai dizkizut: Nungo gizalegean onetsi diteke zurea bezalako erantzunik? Uste al-duzu bero-beroan aboratutako iztegia iraultzen zillegi denik? Berak orrelako utsik egin ote du, apika? Nik irakurri dut San Martin'en idazlana eta gordintxoa izanarren, edo obeki mintzatuz egi errerarririk tarteka eukiarren, etzun itz bat bakarra iraingarri. Zeleta jauna, ez ote deritzazu zure idazlan tamalgarri onekin zure burua bigarrenez ondatu duzula?
(1) Gure irizlari zorrotza ere (nor ez:) okerbera da dakusagunez, al galderagilleak a bat besterik ezpaitu. Ahalkorrarekin nabastu bide zen.
|