Itz-Lauz
Idazle gizatxarra, ta...
Zeleta
Soraluze'tarrak, gure arroputza itzaren ordez, tonto-arrua eta satisfetxua itzak erabili oi-dituzte, batez ere Eibartar'en bat geiegizko aundikeriak edo itxura-gabeko tentelkeriak edesten somatu edo oartu izan duten bakoitzean...
Idazburuan aipatzen detan «Idazle Gizatxarra», angotxea da, Eibar'koa, eta nere aldetik iñolaz ere ez nuke izendatutako malla ortaraño eramaterik nai; baña nere oin-urrengo «PERNANDO PLAENTXITARRA» zeritzan idazlanari-buruz aizkeneko «EUZKO GOGOA»-n argitara duan ari-gabeko idazkai traketsean darabizkin itz-iraintsuak, nik eraman nai ez-nuken malla'ra zurrunbilloan daramatela deritzait
Soraluze'n ezagutu nuan eta oraindik ere bizi dalakoan nago izkillugille ospetsu bat gizon zuzen eta biotz-onekoa, bera norbaitek, beste norbaiti, ixeka egin edo itz iraintsuak jaurti orduko, eta pake-giro-naiak eragiñik, adiskide-mindua'gana jun eta onu edo konseju au eman oi-ziona: «Geldi, adiskide, geldi... «piezia» oztu arte». Burni-goritua, berez oztu arte, eztala eskuetan artu bear, ez beroan iñorkin burrukatu bear... adierazten-du soraluzetar onen esate orrek; eta ni ere, beti pake-zalea izanik, soraluzetar onu-on emallearen antzeko izandu naiz, oraindaño; baño aipaturiko «Idazle Gizatxarra»-k bere idazkai-lardats eta zarpallean, iñolazko lots eta begirapenik gabe zuzentzen dizkidan itz-pozoitsu oiek, auxe esatera beartzen naute, bero-beroan:
NERE IZAKERA, NERE GIZATASUNA, NERE KISTARTASUNA, NERE EUSKALTZALETASUNA eta NERE IDAZ-GAITASUNA, ez-dauzkadala pix-oialak baztertu berriak ditun mutiko lotsagabe-gizatxar batekin neurtzeko.
|