L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1957 gko. Epaila-Iorraila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz-Lauz—

 

Izatasun filosofia

 

Aitzarte

 

Onelako Filosofia'ren iakingaya, batez ere, gizakia bera da, ez giza zerkuntza. Iakinbide onek gizona «bakoi» danez artzen du aztertzeko, ez berorrek daukan erabateko gizatasuna, abitzezko Filosofia'k oraindaño irakatsi izan dun bezela. Ez du, ba gizonaren zerkunik bilakatzen, ez berorren izamenik, erabateko adiberdiñik ezer irizpide berri onek onartzen ez dulakotz. Ez du onartzen, ba, askorenik ezer gizonagan dagokenik, gizona gertakizun bakoitz eta bakarra danez baizen, iñolaz ere ez du aintzat artzen-eta. Filosofia bidean azterkera aunitz dira, bañan edozelako izan azterketa oriek, naiz kristaualdetiko, naiz bestaldetiko, gaurko irizpide berria gizonaren Ortarako izgai larriaz ekiñalean ari da.

        Alere, ezin daiteke ondo esan, beroni arrika diñotsoen arren, irizpide onen sofilariek errotik «ezkortasunera» jotzen dutenik. Ezkortasunak, ba, bestelako baikortasunak bezain neurri berean, izadia begi aurrean agertzen dan ikusgarri ta ikusteko danez, autematen du. Orrela, berriz, izadiari begira jartzen dan sofilariak ez daki ezei gizonaren berri oarjakitez edo atinez. Bañan orain ari geran iakinbide ontan, gizona da iakintzaren izgai ta ebaskun edo problema nagusiena. Ta, orrenbestez, Izatasun Filosofia ta Psikologia bateaa bidaide doazi, biyen ikasgaya berdiña da-eta.

        Irizpide ontan geyen nabari jarri nai dana, da, gizon izateak dakarren jatorrizko drama, berorrek etorkunez darion larria, ez bere begialdi ezkorra ta beltziluna.

        Ortarako ekin zion beñola Kierkegaard'ek, Kristautasuna barruko ekurutasuna iarduteko bakarrik zalakoan, ari ziranen aurka, iñarduten. Umearekiko kezkarik eza ta ardurarik eza ez dira, berekiko, kristau baten egoera. Ez, beintzat, iakintzale dinamarkarraren gizaldietan nagusi zan Kristautasunak zekarren otasun zoriona bezelakoa. Umeak ez daki, zer dan ezbaya, ez daki zer dan zitzaldia, ezta kristaua indartzen dun eguneroko autaeraren berri ere ez daki. Olakorik ezer umeak atinez (edo oariakitez) ez du ezagun. Orrenbesteko bizikera ekuru ta barea iarraibidetzat ituan arturik, Kierkegaard'en gizaldikoak Kristautasuna gorantzi atsegin batean biurtu nai zuten. Kristauak amets gozotan iarduteko bidea bilakatzen zuten

        Gizona, ordea, jatorriz norbere arteko burruka da. Bere jatorri egoeraz autaera estugarria da, ta uneoroko larrialdia. Aberastasunak dakarren lasotasuna, ogasunak dakarren egoera gentzatzua, diño berak, gizonak sortzez errotik dakarren gogo urratzearen etsai da. Gizakiak errayetan daroan gogo argiaren egoneziña itzali egiten da bizitz lasoaren azpian, beraren jatorrizko gorayautzi bearra ito egiten du-eta. Gizonak bere bizitzaldian autaeraz iarduteko deya izan du, ta berez aurkalegea edo antinomia da, ta eguneroko urratzea. Adimena motza ta urdaila luzea, bekoki zapala ta saoel aunditua, aor ondasunetan oparo etzanik bizi diranen egoera.

        Orrenbestekorik, berebat, ezin izan zun onartu Paskal'ek eta beronek, Kierkegaard'ek bezela, aldi artako kristau aunitzen irizpidea urratzen eta azpiratzen gogoz iardun izan zun. Ukandun aunitzek, ba, Kristautaluna azken orenean beuren gogapea bare idukitzeko, onura derakarkien sistema lokagabea, uste zuten, zala. Bitartean, ogasunetan etzanda, sistema ohatz ortan poliki jezarrita, bizitzaldia suntzitzen zitzayen. Ainbateko lozorrotik beuren gizaldiak esnaraztera, eldu ziran irrintzika sofilari biyek, Paskal eta Kierkegaard, alegia. Izkizun batbera zan bi biyen zeregiña, lurgañeko edozorion bizitza urrundiko amalau intxaur zirala. Orixe da, noski, iakinbide ontan ari diran sofilari guziek dakartean melodi bakarra, bañan ez da berdiña berayen ereski-degintza edo armonigintza.

        Baña berriz ere gizakia beste, osterantzeko «esker utsa» tasun Filosofia'k irakasten ditun ebaskun nagusienak adierazten.

 

        Lehengo ebaskuna: Gizakiaren izate esegia.

 

        Gaur gorantz datorren Izatasun Filosofia'ren izkizun bat, noski, ekitez Paskal'ena da. Beronek XVIIg. gizaldian yaldi zun deya ez, bañan irrintzia. Orain aren oiartzuna dantzugu belarrietan. Berak berpiztu zun onenbesteko izkizun iakin errexa. Gizakia, noski, bizi laburra da. Gizakiaren emengo epea motza da. Gizakiaren oraingoa muga estua, muga ertsia da. Alere, baña, ori ain ola izan arren, aitzin gibelera begira jartzen ba da, ez du berak mugarririk irabirako zoparren ortan autematen. Goen barrenak gogoratzen ba'ditu, berebat, egurats sakon zabalean murgildurik, noraezean iñarika arkitzen du bere burua. Alde batetik, ba, berak ezeren ezer ez dakila, bestetik, baititipat, bera ere beste iñork ezagutzen ez dula, zurrunbiloan gora jaso dan auts pikorra iduri, gizakia eguratsetik esegita. Tzeugandik .................. izan zan bezela, oiñ azpian Tartar ilunbea estarri zabalik dakusala, arkitzen da. Ba-dalako izu da, emen dagolako izu, oraiñ gertatu dalako izu, or ez dagolako ta lehenago gertatu ez zalako izu. Gizaki bakoitza «emen eta oraiñ» gertatzen da, bera «emen eta oraiñ» olesiz ertsia da. Zergatik, baña, bera ain zuzen ere «emen eta oraiñ» gertatzen, izaten, dago? Zer da, gero, «ni, zu, bera, edonor, emen eta oraiñ» izate ori, gertatze ori, egote ori?

        Bitariko erantzuna ematen du gaurdañoko Izate Filosofia'k Kristautasunarena ta jainkogabekoena.

        Kristaualdetiko Izate Filosofia'k diñonez, «emen izatea» Jainkoaren iñarkizun utsa da, Bere autaerak darion esker utsa, Bere gogotik esegitako naikuna. Nire «or izatea» erroz zer dan, jakitea gura ba'da, erantzungo du, Jainkoaren gogotik beñola esegitzen zan iñarkuna dala. Berak, ontarzun utsa danez, «or» jarri niñun, eta orrela ni «or eta oraiñ gertatzen naiz».

        Baña berriz ere gizakia beste osterantzeko «esker utsa» da. Lehengo aldiz bera ontasun utsez «or jarria» izan dan bezela, urrengo Jarekuntzez Berak berrerosita beste esker uts batez gizona yantzi du. Orrenbeste zearo ageri da, Eleizak, Paul Deunaren esanaldia aintzat artzean, onela ulertarazten dalako: «Kristo niregatik il da». Bakoitzak norberagatik zuzen eta egiz esan dezake, Kristo Lere izenean il dala. Orrela, lehen aldiko «izatearen» iluna ta latza, pitiñ bat argiago ta biguñago biurtzen da.

        Bibideta ontan ez datorz guziek bat. Batzuek, ba, «izateak» naasi dakarren errozko beldurra nabarmenago jartzen dute, berayen odol izakerak ortara bultzatzen ditulako, jatorriz ko «izuaz» ez dira ahanzten-eta. Beste batzuek, ordea, Kristautasunari buruz, obetzat artzen dute bere ontasuna ta errukitasuna, ta ori nabarmenago jartzen dute. Kristo'k ekarri zun Yarekundeaz, Bere irakasbidea biguñago biurtu dala, deretxioe oriek, ta ez dula lehen artutako «izateak» ainbesteko betondo goibelik. Onenbeste Kristautasunak ekarri dula, egiz, uste izan arren, alere, gorago esan dudanez, zenbaitzuk areago atxikitzen zatzazkio beste onelako irizpideari: gizakiaren «izatea» Jainko aaltsuaren beatzetik zearo esegita aurki dala, noski.

        Gizakiaren «jatorrizko izua» geyenen aztertu ta erabili izan duna, bere idazlanetan eyagora zorrotzenak yalkitzen dituna, Kierkegaard dinamarkarra izan da. «Izatez» bakarrik, Jainkoagandik dugun menpetasunaren asmalari nagusiena ez ezik, zorrotzena ere, bera da. Berekiko, kristauen egoera «izugarria» da. «Beldurgarri» lañotan baizen, eziñ da «izan» gizaki kristaua. Berak 1850'g. urtean idatzi zun «Kristautasunaren ikasbidea», oraindik ere Kristautasun latzaren ikastola idegabea da. Eleiza bat baño besterik berak ez du aintzat artzen: Guda Eleiza, alegia. Eziñ daiteke, ba, emen, berekiko, bestelako «Eleiza garailerik» izan, olako ori «ba-dan» Eleiza litzakelako. «Ba-dan» Eleiza, ordea, ez litzake Kristantasunari ondo legokiona. Eleiza, izatekotan, «egiten» ari dana bakarrik onartzen du. Beraz, Kierkegaard'en asmotan aintzat artzen dan Eleiza ez da sointzen, ez sistematzen.

        Emagun, ba, orrezkero, Eleiza alegiñez «jartzeko» lanean ari dala, ta Jainkoagandik bere esegitasuna uneoro auznarrean erabili bearren, beiñ betiko ekurutasunean egoteko ari dala, Eleizak, yardesten du Kierkegaard'ek, Kristautasunaren barruko asmabide miñenari aurkalanean diardu. Baña, gañera diño sofilari berorrek. dena alperrikako sayaketa, alegia, dala. Egundaño soiñ osobatuan, sistema estuan jartzerañoko danik, ba, ez da Eleiza, berorren egiturari ta zertarakoari behatzen ba'zayo.

Orratio, gero, beste jainkogabeko «izate» sofilarien esegitasun gogaya ez da iñolako ezkutukia. Ori gai adieziña. Azalera eziña, arigabeko gorapilo naaspilatua. Gizakia zer dan galderari, gertakun mordolo, itsu, argieziña dala, derantzuyote. Jainkogabe iakintzaliendako, gañena, gizakia ez da uts utsik adi -«eziñ», azal -«eziñ» aritu -«eziñ» zeozer, ori baño oraindik aruntzagokoa da-eta. Gizona, ba, «adi aurkakoa» da, antinomia edo aurkalegea da. «Or» nunbait gertatu dan jazokun gordiñ, itsua da. «Or» dagon gertari utsa. Or dagon, or gertatu dan, or ba-dan mordoilo «in facto esse» besterik ez da «izatea».

Gizaki, berebat, «egiñondoa» bakarrik da. Epaitondo, ostean geratzean danari euzkeraz diñegun bezela, gizonagan zorrotzen nabari dana, bere «epañondoa» da. Orpotik zuaitza ebakita, «epaitondoa» geratzen. Suzterrondoa «or dago», jareginda. Gizona ere «or dago» alaxe. Ezaguerara eldu daneko, ba «zegon». Bere ekiterik ez daki, bere «or egotea» bakarrik daki. Nork bertan berori ipiñi dun, ez daki. Zertarako jarria izan dan, ez daki. Zergatik? Ahalik geyen erantzun dezakena da: argatik.

        Heidegger'ek, berrorrek izatearen esegitasunez dakarren beste argiyario iñork ez bai-dakar, diño, gizakia «geworfen» edo «jaurtia» dala. Gizona «or» argitzen da, berekiko, nor baitek bestaldetik «orraxe» bultzaldi batez bera «jaurti» izan bai'lu bezela, nundik datorren ez dakila, zertarako danik ez dakiela, noren eskuz «jaurtia» izan danik ez dakiela. Iñori iñoiz berak ezer ere eskatzeko, oarkabean, ezer gogoratu baño aurretik, gizakia or dago, orain gertatu da. Izan baño gertatu aditz egokiagoa da, gizakia egiz, zeatzez, ez bai-da, berez «ez-izan» dalako. Geyenik, «baliz-ko» zeozer baizen ez da, gogaiz adigarritzat, izateko ayerge danez, erabili daitekena. Baña jardubidez ezereza, eza utsa, eza laiña. Beraz, itz autuena, oberena 'gertatu' da ta ez 'izan', bere izateko ayergetasuna zeatz gogoratzen ba da. Orrenbeste dario Heidegger'ek, berak ediretsitako «Dasein» edo «Or-izan»-aren zerkuntzari behatzen ba'zayo.

        Alabañan, oraindik beste galdekizun bat dator arira. Zergatik, baña, jainkogabe sofilariek ere diñoe, Dasein ori edo Or-izan ori ain zuen ere «or» da edo dago edo gertatu da. Zergatik ez, ba, «or» ez, eta «emen» bai? Zergatik gertatu da edo dago «orain» eta ez lehenago edo geroago? Iñork ere ez daki orrenbeste. Orrenbeste iñork ere eziñ du aditu. Galdekizunak, ba, argigarririk ezer ez du. Dasein edo Or-izan itxulapiko antzera bai-da, bañan ebakirik gabekoa, alegia. Itzebakirik, argi zizta bertatik iresi ez dediñ, ez daroa. Baña bere baithan ere ez dakar zuzirik, bere errai muiña azalera argitan ekarri ahal izan dediñ. Leiogabeko etxola dan ezkero, barruko ilunberik ezin da argitu, ezin da aditu, ezin da iakin. Berori «ortxe» dago, orain gertatu da, eguneroko arkaitzaren igigetasunez egon dagola.

        Orrela mintzatzen da Sartre sofilari prantzetarra ere. Bakoitza bere ezaguerara jetxi baño lehen, ba-da. Gogoratu uneko, ba-gera, bultzian gure buruak arkitzen ditugu, berorrek tarra zian ba-garamazkila, ustekabean aurrera ba-goazela. Beiñ, oarkabez, ontziraturik gauden ezkero, ba-goaz bearrez ontziakin batera, gibelera eziñ gaitezke itzuli-eta. Betidaniko lozorrotik itzartuala, bidelari nola idoro dut nere burua, beste zoro batzuekin naastuta ipui jazoeraetan ari ba-nabilela. Gizon bidelari edo ibiltaria naiz, «homo viator». Nola, baña, doa aurrera gizon bidelaria dan itxasontzia? Ez doa, noski, bide lasaitik, bide baretik ez dabil. Ez da egi, aize oyalen sabela puzturik, bultzakada betean bera doanik. Nolabait aize mee batez bultzatzen du, iraulka ozta doa aurrera, itxasoaren estarri zuloak bera noiz iruntsiko, larri dabil. Ontziaren azkenari, berriz, begiratzen ba'zayo, gaizka eziña da, itxarooiderik beretako iñun ez da, izpazterreko arkaitzetan alabearrez zezpaletan austeko zuzen doala.

        Ba-da oraindik beste aokaldi bat, Dasein'en edo Or-ian'en nabaitzea beste batera adierazteko. Sartre'k, berriz ere, gizakia «larregiko edo geyekiko» dala. Beraren barreneko muiñari azterka ekin ezkero, diño, gizakia «geyegiko edo larregiko» zerbait bai' litzanaren susmoa du. Bera, gizon bat enparantzako gizozte erdian ibilirik. «bakarrik» arkitzen danaren susmoa bai'lu bezela, orrelaxe dago. Aize erauntsi baten ondoren aterrune ixila datorren bezela, aukerako egoera aldia igazten danean beera erortzen goazelakoaren susmoa datorkigu. Arnasaldiaren artze ondoren, utsondo gañetik egarazian ba-goazelakoaren susmo txarra sortarazten zaigu. Bestetzutan, berriz, arnasgabearena ere sortzen zaigu.

        Berebat diñosku Heidegger'ek, gizakia ludira «jaurtia edo igorria» izan dala, irakasten dunean. Bera «artegabeko ixilkuntzan, mugabako nungoan» eskutik jareginda dago. Eskutik jareginda egotearen susmoa, jayotzetik arrezkero, egunerokoa, uneorokoa da. Beti nago ludian, atzerrian bezela. Etxekorik ezer ez dut, betean nere ustea ezarteko, begiztatzen. Aintzin gibelian dena arrotz eta beldurgarri agertzen zait. Irabirako denak izutzen nau, ta ni baztertzoko baten denari arriturik begira nagokio.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.